Oiz Egin

TEL. 94 620 36 11
info@oizegin.com



ARRAZOLAKO BIDE BERDEA

Arrazolako bide berdea Arrazolako bide berdea

Arrazolako Bide Berdea

Udalerria: Atxondo

Ibilbidea: 10 km joan-etorrian

Iraupena:  2 ordu eta erdi, joan-etorria

Zailtasuna: Erraza

Atxondoko Apatamonasterio auzoan autoa utzi eta Arrazolako bide berdea oinez egiteko aukera izango dugu. Ibilbidea erraza, malda gabekoa da.  Bost kilometroz baserri ederrak liluratuko gaituzte. Errekaren soinuak lasaituko gaitu. Ardiak eta behiak euren ingurunean hazten ikusiko ditugu. Urratsez urrats gure begiek gozamen ederra izango dute Anboto, Larrano, eta Alluitz mendien ikuspegiaz. Arrazolako bide berdetik Urkiolako Natur Parkeko ikuspegirik politenetakoa ikusiko dugu. Ingurua magiaz beterik dago, Mari jainkosaren etxetik gertu ibiliko bai gara.

Urtaro bakoitzak pareje honetako edertasuna desberdina da, baina beti zoragarria.

 Ibilbide hau Errotabarriko meatzetaraino iristen zen antzinako meategietako trenbideari jarraitzen dio. Oinez, joan-etorria bi ordu eta erdian egin daiteke. Hala ere, autoz edota autobusez bidea burutu nahi duenak, Apatamonasterio, Arrazola eta Errotabarri lotzen dituen errepide paraleloa hartzeko aukera du. Errepidetik joatea ez du oinez egindako bideak duen xarma.

Ibilbidean barrena Arrazola auzoan, Oilargan Bizkaiko baserririk zaharrenetarikoa topatuko dugu, besteak beste. Horretaz gain, XVIII. mendeko errota hidraulikoa eta San Rokeri eskainitako ermita daude Errotabarrin. Ermitaren ondoko bihurguneak adierazten du Arrazolako bide berdearen amaiera. Han aurkituko ditugu 1946an errentagarri izateari utzi zioten antzinako burdin eta kobre meatzeetako labeen hondakinak zein meatzarien herrixka.

Bidean atseden lekuak, umeen jolastokiak. Hamaiketakoa egiteko tabernak eta jatetxeak topatuko ditugu inguruko auzoetan: Apatamonasterio, Axpe, Xantixa eta Arrazola auzoetan.

Mendizale ausartentzat, Anbotora igotzeko biderik ezagunena Arrazolan aurkitzen da. Bide berdea burutu eta mendietara joateko gogorik duenak, aukera du baita ere. Arrazolatik, eta Anbotoko bidea hartuz, Urkiolako Natur Parkean murgilduko gara.

Umeekin osteratxoa egiteko ibilbide ezin hobea. Igandepasa ederra.

Arrazolako bide berdea

Argazki galeria

logooiz

Gertakaririk gabe

Ibilbideak

Udalerria

Eskualdea

Buletina

Eguraldia