Oiz Egin

TEL. 94 620 36 11
info@oizegin.com



PR-BI 61 NEBERONDO

Neberondoa Mugarraren magalean Neberondoa Mugarraren magalean

PR-BI 61 Neberondo

Udalerriak: Durango-Izurtza-Iurreta.

Ibilbidea: 11 km.

Zailtasuna: Erraza

Ibilbide erraza eta atsegina da hau. Ibilbidearen abiapuntua Izurtzako Bitaño baserri auzoan kokatzen da. Handik Durangoko Santa Luzia eta Iurretako Orozketa auzoetatik igaroko gara. Ibilbidean zehar Mugarra mendiaren magalean barrena ibiliko gara, Urkiola Natur Parkearen mugatik gertu.

Neberondo izena ibilbidean topatuko dugun harrizko mendi hozkailuarena duibilbide honek. Neberondoa Durangon dago, Izurtzatik gertu, Mugarra mendiaren babesean, 440 metrotara. Hozkailu hau XX. mende hasieran mendietako elurra biltzeko eta gordetzeko erabiltzen zen. Elurra bertan izotz bilakatzen zuten, eta ondoren Durangaldeko eskualdean saltzen zuten. Izotza besteak beste uda sasoian jatena iraun arazteko erabiltzen zen. Bai eta Durangoko limoi-ura ezaguna ekoizteko ere.

Ibilbidea burutu bitartean topatuko ditugun interes gune garrantzitsuenak:

-Durangoko ikuspegia.

- Zabala Jauregia (XVI-XVII mendetakoa).

-Izurtzako Bariko San Nikolas eliza.

-Bekotorre Dorretxea.

-Neberondoa.

-Santiago ermita.

Neberondo

 

Argazki galeria

logooiz

Gertakaririk gabe

Ibilbideak

Udalerria

Eskualdea

Buletina

Eguraldia