Oiz Egin

TEL. 94 620 36 11
info@oizegin.com



PR-BI 148 GIZABURUAGAKO INGURUAK

Ibilbide honek Gizaburuagako inguruak ezagutzeko aukera ematen digu. Ibilbide hau laburra eta erosoa dugu. Lea ibaiaren ertzean dagoen bailaratik, inguruan dauden Menditxiki eta Tarteka mendien hegaletaraino doan ibilbidea da. Telleria basoa, Solabarria eta Madalenbaso bezalako enklabeak bisitatuko ditugu, baita Okamika eta Eguen auzoak ere. Ibilbidean ondo zaindutako baserri ugari zeharkatuko ditugu.

IBILBIDEA

Ibilbide hau egiteko Munitibarretik Lekeitiora doan bidea hartuko dugu, Gizaburuagako plazan, udaletxearen aurretik eta pilotalekuaren albotik doan bidea hain zuzen. Munitibarreko norabidea hartuko dugu, pilota-probaleku aurretik eta Lea ibaia jarraituko dugu 400 metro inguruan. Oibar baselizara iritsiko gara, XVIII. mendeko eraikin barrokoa da. Horra iristean, errepidea gurutzatu eta baselizaren aurrean igotzen den zementuzko bidea hartzera abiatuko gara.

75 metro eskuinaldera eginda, Oibarreko kobazuloa aurkituko dugu, baita ur gardeneko errekatxo bat ere. Ura isurtzen den kobazuloaren sarrera ikusi ahal izango dugu. Lehengo bidera bueltatuko gara, Okamikagoieaskoa baserrira eramango gaituen pistara hain zuzen. Metro batzuk gorago dagoen industrialdera ematen duen errepidetik jarraituko dugu.

Aurkitzen dugun lehenengo bidea eta ondoren bigarrena ezkerrera hartuko dugu, pinu artean igotzen duen pista bat jarraituz. Erdi mendi-hegalean Telleria izeneko zonaldera iritsiko gara, han, garai batean Lekeitioko herria urez hornitzen zen, gaur egun Gizaburuagak egiten du. Hortik 975 metro gutxi gora behera igarota, bidegurutze batekin aurkituko gara. Ezkerretara doan bidea utzi eta eskuinekoa jarraituko dugu, beste bidegurutze batera iritsi arte, bertan ezkerreko bidea hartuko dugularik.

Gizaburuagako ur-andelaren aurretik pasatuko gara, pinudien artetik. Landeta baserria ikusteko aukera izango dugu, horretarako eskuinaldean mendi hegalera behera egin beharko dugu. Bidegurutze bat aurkituko dugu, Tarteka (286 metro) mendira sarbidea ematen du. Aurrera jarraituz, mendia gure eskuinaldean utziz, ezkerrean gelditzan den dolina handi baten ondotik igaroko gara.

Bideak Ispaster eta Gizaburu lotzen dituen zementuzko pistarekin bat egiten du. Eskuinaldera jarraituko gugu, Eguengoieaskoa baserrira iritsiko garelarik. Auzo honen inguruetan berotegi ugari daude, dena Galleta auzoan dago. Jeisten hasiko gara Egunerdikoa baserrira iritsiko garelarik, baserria ezkerrera utzi eta bidegurutze batekin aurkituko gara. Eskuinean kokaturik dagoen bideak, Okamikako industrialdera eramaten du. Baserriaren inguruan zementuzko pista utzi eta bidexka batetik jarraituko dugu. Pinudi batean sartu eta bide zahar bati jarraituz Gizaburuagako pilota-probalekuraino iritsiko gara.

Gizaburuaga bidezidorra

logooiz

Gertakaririk gabe

Ibilbideak

Udalerria

Eskualdea

Buletina

Eguraldia