Oiz Egin

TEL. 94 620 36 11
info@oizegin.com



GR-38. ARDOAREN ETA ARRAINAREN IBILBIDEA. MASKAGAKORTA – SANTUTXU

IBILBIDEA:

Ibilbide hau, GR 38a eta Lea Artibaiko barrualdetik Lekeitio eta Ondarroara eramaten gaitun bidea banatzen den tokian hasiko dugu. Maskagakorta auzunean hain zuzen, Oiz mendi inguruan asfaltuzko bide bat hartuz Kortaguren auzora eramango gaitu. Kortaguren auzoan aurrera jarraituko dugu, zementuzko bidea alde batera utziko dugu, horrela legarrezko bide baten sartuko garelarik. Bide hori jarraituz Bolibarko Garinoa mendia inguratuz jeisten hasiko gara. Goikoetxebarri baserriko inguruetatik igaroko gara eta jarraian Ziortzara iritsiko gara. Ziortzako Colegiatatik igaro eta gero, metro batzuk errepidetik jarraituko dugu, Bolibarrera eramango gaituen ezkerraldetik irteten duen bide bat hartu arte.

Simon Bolibar enparantzatik beherantza doan kalea hartuko dugu, baserri pintoresko batetik igaroko gara. Hesi bat aurkituko dugu, hesi hori gurutzatu eta gero Zeinka auzunera eramango gaituen aldapa igoten hasiko gara, aldapa hori gero eta handiagoa egingo da. Zeinka auzuenean, bidea aurrerantza jarraituko dugu eta Lekoizgoki baserri ingurutik pasatuta Lekoiz gailurrera helduko gara. Galtzadak beti iparreko norabidea jarraitzen du.

Lekoiz gailurrean gaudela, bidetik metro batzuk egingo ditugu eta eskuinaldeko desbideraketa hartuko dugu, horrela Urregarai aterpetxera iritsiko garelarik. Bidea gero eta zailagoa izango da. Urregaraitik ezkerrera Bedartzandi mendia dago, bertako bidea oso harritxua da. Eskuinaldean berriz Santa Eufemi ermita gelditzen da eta bertara joateko bidea oso ona da.

Urregaraitik aurrera jarraitkuko dugu eta Axpelarre basotik jeitsiko gara. Baso hori ondo seinalizatuta dago eta bertatik jarraituz Txepetxabixe inguruetara jeisten gara. Hesi bat gurutzatu eta gero Santutxu ermitara helduko gara.

LUZERA ETA IRAUPENA: 17 kilometrotako luzera eta 5 orduko iraupena.

ALTUERA: 700 metro

ZAILTASUNA: Erdikoa.

Maskagakorta-Santutxu

logooiz

Gertakaririk gabe

Ibilbideak

Udalerria

Eskualdea

Buletina

Eguraldia