Oiz Egin

TEL. 94 620 36 11
info@oizegin.com



Asador Etxebarri

Asador Etxebarri Atxondoko Axpe auzoan Asador Etxebarri Atxondoko Axpe auzoan Asador Etxebarri/ Bittor Arginzoniz

Asador Etxebarri Atxondoko Axpe auzoan dago. Bittor Arginzoniz 1990. urtean zabaldu zuen Asador Etxebarri Axpeko (Atxondo) zaharberritutako baserri batean. Denboraren poderioz erretegi tradizionala zena erabat aldatu da. Egun maisu da Bittor parrilaren erabileran, mundu osoan txingarren jauna, txingarren aztia bilakatu da Arginzoniz.

Mundu mailan Bittor Arginzoniz da egun Bizkaiko sukaldaririk ospetsuenetakoa, eta Etxebarri erretegia Bizkaiko jatetxerik ezagunenetakoa. Azken urteotan gastronomian erreferentzia diren aldizkari eta gidek horrela diote bederen. Britaina Handiko Restaurant aldizkari ospetsuaren zerrendak Etxebarri Erretegia munduko jatetxe hoberenen artean 31. postuan sailkatu du. Bestalde, Michelin gida ospetsuan Etxebarri erretegiak izar bat du baita ere.

Bittor Arginzonizek lehengairik onenak erabilita plater bikainak prestatzen ditu egurrezko parrilletan. Ez dago inork inguruan parrillaren teknika bera bezala erabiliko duenik.

Bittorren meritu handiena parrillaren erabileran maisu berritzailea bilakatu izana da, urte luzeetan lan eskerga burutu ondoren. Etxebarrin plater guztiak prestatzen dira txingarretan: angulak, kabiarra, arroza, onddoak, okelak, arrainak, itsaskiak eta postreak ere. Bittorek txingarra pizteko egurra erabiltzen du. Plater mota bakoitzarako egur desberdinak erabiltzen ditu. Okelak xirmendutan eta artea egurraz erretzen ditu. Arrainak eta barazkiak, aldiz, olibondo eta haritz egurraz erretzen ditu. Egur txingarrek euren lurrina uzten diote jatenari, eta lurrinak jaterakoan antzematen dira, ukitu zoragarria ematez.

  • Helbidea: San Juan pza, 1. Axpe
  • Udalerria: Atxondo
  • Posta Kodea: 48.291
  • Telefonoa: 94 658 30 42
  • Berezitasunak: Parrilla eta txingarretan maisuak
  • E-mail: info@asadoretxebarri.com

logooiz

Gertakaririk gabe

Jatetxeak

Udalerria

Buletina

Eguraldia