Oiz Egin

TEL. 94 620 36 11
info@oizegin.com



Jauregibarria Jatetxea

Jauregibarria Jatetxea Jauregibarria parkean Jauregibarria Jatetxea Jauregibarria parkean Jauregibarria jatetxea

Jauregibarria Jatetxea Amorebieta-Etxanoko izen bereko parkean kokaturik dago, XIX. mendeko baserri batean. Bertako sukalde burua Beñat Ormaetxea esperientzia handiko sukaldari zornotzarra da. Beñatek betiko sukaldaritza eta sukaldaritza berritzailea modu bikainean uztartzen ditu.

Beñat Ormaetxea Geugaz Jan Bizkaiko Sukaldarien Elkartearen kide da. Beñat bera eta elkarteko sukaldariek sukaldaritza bizkaitarra sustatu, sakondu eta defendatzeko lanean ari dira jotake. Ormaetxea Slow Food mugimenduaren jarraitzailea da eta Jauregibarriak Km 0 aitortza du. Beñat Ormaetxearen filosofia gastronomikoaren ardatzak hauek dira: bertoko produktuak balorean jartzea, eskualde bakoitzako ohitura gastronomikoak zaintzea, etengabeko berrikuntza, eta bizitza kalitatea lortzea kalitateko produktuen erabilera eta zaporeen bitartez.

Bertoko produktuez egindako sukaldaritza berritzaileaz izugarri gozatzeko jatetxe aproposa.

Jatetxea aparkaleku ederra, jolas-parkea, parke botanikoa eta naturaren interpretazio zentroa du.

  • Helbidea: Bideaur auzoa, 4
  • Udalerria: Amorebieta-Etxano
  • Posta Kodea: 48340
  • Telefonoa: 94 630 16 32
  • Berezitasunak: Sukaldaritza berritzailea betiko gastronomian oinarrituta
  • E-mail: info@jauregibarriajatetxea.com

Argazki galeria

logooiz

Gertakaririk gabe

Jatetxeak

Udalerria

Buletina

Eguraldia