Aulestiko herria Lea Ibarra mankomunazgoaren barruan sartzen den herrietako bat da, Munitibar, Gizaburuaga, Amoroto eta Mendexarekin batera. Herritik Lea Ibilbidea igarotzen da Munitibarreraino. Herriaren erdigunean taberna batzuk aurkitu daitezke, bertan pintxo eta jamoi bikainak dastatu eta bazkari eder bat jateko aukera dago.
Aulestiko herria auzune ezberdinez osaturik dago elkarrengandik sakabanatuta aurkitzen direlarik. Herriaren erdigunetik metro batzuetara, parke eder bat aurkitu daiteke, bertan gauza interesgarri ugari daudelarik; haurrentzako kulunkak, futbol zelaia, presa eta baita taberna bat ere.
Aulestiaz hitz egiterakoan ezin daiteke aipatu gabe utzi Santa Eufemiko lasaigunea, bertan aterpetxe bat aurkitzen dugu. Aterpetxea erabili nahi izanez gero udaletxearekin harremanetan jarri behar da.