Oiz Egin

TEL. 94 620 36 11
info@oizegin.com



Garaiko Landetxea

Durangaldeko Garai herrian kokaturiko landetxea nekazal gune batean dago, naturaz inguratua eta Urkiolako parke naturalera begira.

Eliza ondoan kokaturik, jatorrizko harrizko etxearen egitura mantentzen du. Landetxearen diseinu tradizionalak berriztatzailearekin nahastuz giro atsegina du nagusi. Logelak, egongela, jantokia, eta sutondoa.

Ingurune paregabean kokatua dago naturaren lasaitasunaz gozatzeko, oinez zein txirrinduaz ibilbideak egiteko aukera bikaina eskeiniz. Urkiolako parke naturalean mendi irteerak egin edo Bizkaiko kostara hurbiltzeko kokapen aproposa du, baita Bilbo edo Donosti hiriak bisitatzeko ere.

Hotelaren ezaugarriak

Logelak

Zortzi logela bikoitz ditu, gaitasun urritua dutenentzat egokituriko gela barne . Bederatzigarren gela bat ere badu, Sabai izenekoa, erabilpen anitzeko gela bileretarako edo beste ekintza mota baterako moldatu daitekena.

TB gela guztietan,

Behatokia

Jantokia eta egongela leihoz inguraturiko behatokian kokatuak daude, sutondoaren goxotasunean edozein urtarotan naturan murgiltzeko aukera emanez.

Enpresa bilerak, koktelak eta ospakizun bereziak

Lanerako zein ospakizun bereziak antolatzeko eskeintza anitza da.

  • Helbidea: San Miguel auzoa, 20
  • Udalerria: Garai
  • Posta Kodea: 48200
  • Telefonoa: 944656003 / 607842190
  • E-mail: info@garaikolandetxea.com
  • Ezaugarriak: Gelak, aparkalekua, sukaldea, gosariak, behatokia, ospakizun bereziak antolatzeko aukera.
    Erregistro Zenbakia XBI00110

  • Erregistroa: XBI00110

logooiz

Gertakaririk gabe

Ostatuak

Mota

Udalerria

Buletina

Eguraldia