Oiz Egin

TEL. 94 620 36 11
info@oizegin.com



Iurreta

Iurreta Durangaldeko ekialdeko herribildu da, Ibaizabal bailaran kokatutakoa. lurretan Durangoko hiribildua sortu zen. Iurreta Durangoko parte izan zen 1926tik 1990ra.

Iurretatik eskualdeko ikuspegi ederrak ditugu. Iparraldera Oiz mendia dugu aurrez aurre; eta hegoaldera Anboto mendia eta Aramotz mendi lerroa.

Iurretako udalerria herrigune jendetsua eta landatar auzoak osatzen dute. Landatar auzoak antzinako kofradien eraketari eusten diote. Iurretako kofradiak San Marko, San Fausto, Santa Marina, Iurreta, Goiuria eta Orozketa dira.

Iurretako jatorri zehatza ez da ezagutzen, Bizkaiko gainerako hiribilduekin gertatzen den bezala. Hala ere, jakina da Iurretak Erdi Aroan parte hartzen zuela Gerediagako Batzarretan, Durangoko Merinaldearen parlamentuan, hain zuzen ere.

Oinaztar eta Ganboatar bandokideen gudetan, Iurretak erasoaldi ugariak pairatu zituen. XIX. mendean Iurretak Napoleonen armada frantsesaren erasoak jasan zituen, baita ere.

1926an, Primo de Riveraren diktadura garaian, Durangok Iurreta herria beretu egin zuen.

Durangorekin bat egitearen erabakia, iurretarren artean onarpenik ez zuen izan inoizi. 1990. urtean, azkenean, Iurretako udalerriak Durangotik banatzea lortu zuen.

Maila ekonomikoan, baserrietan burutu den nekazaritza eta abeltzaintza jardunez gain, Erdi Arotik egunera, Iurreta beti egon da metalaren industriari lotuta. Antzinean, baserrietako burdinoletan, eta XIX. mendetik aurrera, industria metalurgikoa eta galdetegiak nagusi izan dira Iurretako jardun industrialean.

Iurretako lurretan gordetzen den ondare historikoa, arkitektonikoa eta erlijiosoa oso ugaria eta aberatsa da. Arkitektura zibilaren harri bitxiak baserriak dira. Aipatzekoak dira Iturriotz, Olabe, San Julian, Otalora eta Uribe Ondo baserriak. Iurretan bi garaiak daude, bata Ertzille baserrian eta bestea Goiurian.

Hauetaz gain, herriko plazan Goikola jauregia nabarmentzen da. XVII. mendeko eraikin ederra, gaur egun Iurretako udalaren egoitza da.

Iurretako baserri auzoetan, antzinako 10 baseliza topatuko ditugu: Goiuriako Andra Maria, Amatzako San Martin, Garaizarreko San Mames, Orozketako Santiago, Uribeko Santa Marina, Gaztanatzako Antonio Santuak, Oromiñoko San Marko, Arandiako Santa Apolonia, Bakixako San Sebastian eta San Fausto, eta Lazkoitiako San Andres baselizak. Euren artean azpimarratzekoa da Goiuriako Andra Mari baseliza. Baselizaren atariak leiho eder berezia du, arkitektura mozarabiar estiloduna, prerromanikoa XI. mendekoa. Iurretako baselizek gezileiho ederrak dituzte.

Baina Iurreta udalerriko harribitxia, arkitektura mailan, San Migel Arkanjeluaren eliza da. Iurretako San Migel eliza multzo erlijioso barrokoa osatzen du, XVIII eta XIX. mendeko elementuak ditu. Elizaren ondoan, zutik dirauen zaindaria, elizako kanpandorrea da. Rococo estilodun eraikina da, oso apaindua.

Bestalde, Iurreta udalerri bizia eta aktiboa da. Iurretako kaleak oso girotsuak dira, eta herritarrak abegikorrak dira. Gainera, Iurretak urtean zehar gizarte, kirol eta kultura ekimen ugari izaten ditu.

Iurretako jaiak oso ezagunak dira baita ere. Iurretako jaiak irailean izaten dira, San Migel egunaren bueltan. Oso jai girotsuak eta ezagunak izan ohi dira.

Bestalde, kofradia bakoitzak auzoko jaiak antolatzen ditu, auzoko ermitaren inguruan. Iurretako bizilagunek gogotsu zaintzen eta ospatzen dituzte euren ohitura eta folklorea. Iurretako auzoetako jaietan erromeriak, herri-kirolak eta Dantzari dantza bezalako euskal dantzek garrantzi berezia izaten dute.

Iurreta gune pribilegiatuan kokaturik dago, garraioen komunikazioari dagokionez. Iurretatik A-8 autopista igarotzen da, eta baita N-634. Errepide hauek Bilbo eta Donostia lotzen duten errepideak dira.

http://www.iurreta.net

logooiz

Gertakaririk gabe

Buletina

Eguraldia