Oiz Egin

TEL. 94 620 36 11
info@oizegin.com



Durango

Santa Ana Arkua Durangoko Alde Zaharrean Santa Ana Arkua Durangoko Alde Zaharrean Oiz Egin

Durango Durangaldeako hiriburua da, hiribildu bikaina benetan. Betidanik Bizkaia mailan kokagune estrategiko izan du, ondo komunikatutako udalerria izan da. Durango hiri ertaina da, eta bertan zerbitzuak dute indarrik handiena.

Durangotik Urkiola Natur Parkeko basoak eta mendiak ikus ditzakegu. Urkiolako Natur Parkea natur gune ikusgarria da. Bertatik osteratxo atseginak burutu ditzakegu. Mendizale ausartenek Anboto (1.331 m), Alluitz (1.040 m) eta Mugarra (964 m) mendiak igo ditzakete. Kareharrizko tontor hauek Durangaldeko natur altxor ezagunetarikoak dira. Gainera, Euskal Mitologiaren Mari Jainkosaren aterpetxeak dira. Urkiola Natur Parkea toki magikoa da, aspaldiko kondairen agertoki.

Durango hiria 700 urte gorako historia du. Horregatik, Durangoko kaleetan topatuko dugun ondare historiko, artistiko eta arkitektonikoa aparta da. Durangoko alde zaharrean monumentu ugari aurkituko ditugu, eta historian zehar ibilbidea burutuko dugu Durango bisitatzerakoan. Durangoko alde zaharrean bi eliza gailentzen dira: Santa Ana eliza eta Uribarriko Amaren eliza, biak aurrez aurre alde zaharretako kaleetan. Santa Ana eliza eraikin barrokoa da, izen bereko arkuaren ondoan kokaturik dagoena. Santa Ana arkua garai bateko Durango hiribilduko ateetako bat dugu. Ate horretatik merkatariek Gasteiz eta Gaztelako bidea hartzen zuten, Urkiolako gaina gainditu ostean.

Alde zaharraren beste aldean, Uribarriko Andra Mariaren eliza dugu. Estilo gotikodun tenplu zabala da. Euskal Herrian eliz gutxi izango dira Uribarriko elizaren antzekoak. Elizaren ataria egurrez egindako estaldura handia du. Uribarriko eliza ataria betidanik eskaini du aterpea durangar herritarrei. Ataria bilgunea eta azoka gune aizan da urte askotan.

Horrez gain, Durangon bisitatu ahal ditugun interesguneak: Krutziaga Museoa eta Krutziaga gurutzea, Lariz Dorre errenazentista ikusgarria (Isabel Katolikoa erreginak bertan hartu zuen ostatu), jauregi ugariak, Durangoko udalaren eraikina (XVIII. mendeko margolan ederrak ditu aurrealdean), Tabirako San Pedro eliza (XVI), Frantziskotarren komentua (XVI), eta Landako Gune berria besteak beste.

Kultura eta jaiak

Durangok gizarte mailan oso hiri garatua eta aberatsa da. Durangoko hirian kirola, kultura eta gizarte antolakuntza oso aktiboa eta bizia izan da beti. Durangoko kultur ekintza ugarik San Agustin kultur gunean burutzen dira.Bertan antzezlanak, dantza erakustaldiak, eta kontzertuak eskaintzen dira urtean zehar. Durangoko beste kultur eragile biziak Durangoko Kafe Antzokia eta Landako Gunea dira. Bestalde, Etxezarreta Jauregian kokaturiko Arte eta Historia Museoak, Durangoko sorrera eta historia erakusten digu.

Durangoko San Fausto jaiak urrian ospatzen dira. Jai hauek duten eskaintza eta egitarau zabalagatik jai oso ezagunak dira Bizkaia osoan. Jai giroa sekulakoa eta aparta izaten da. San Faustotan izaten da zer ikusi eta zertan parte hartu Durangon: kultur jarduerak, kirol jarduerak, antzerkiak, kontzertuak, dantzak, erakustaldiak, eta abar.

Aipamen berezia merezi du Durangoko Euskal Diska eta Liburu Azoka ezagunak. Euskal kulturaren topagune eta ezinbesteko erreferentea azken 40 urtetan. Durangoko Azoka abenduaren lehenengo astean ospatzen da Landako Gune modernoan.

Durangoko kaleak bisitatzerakoan hiriaren ondare historiko artistikoa liluratuko gaitu. Baina gustura sentitu araziko gaituzte Durangoko giro jatorrak, bizilagunen abegi onak, eta bertako gastronomiaren kalitateak, besteak beste.

Durango hiri historikoa da, tradizioz beteta, baina baita ere hiria alaia, bizia, gaztea eta modernoa. Etortzen bazara itzel igaroko duzu Durango eta inguruko herriak bisitatzen.

www.durango-udala.net

logooiz

Gertakaririk gabe

Buletina

Eguraldia