Oiz Egin

TEL. 94 620 36 11
info@oizegin.com



Ondarroa

Lea Artibaiko eskualdean dago kokaturik, hegoaldean Berriatua, ekialdean Mutriku (Gipuzkoa) eta mendebaldean Amoroto eta Mendexa herriak ditu. Ondarroako azalera 3,60 Km²takoa izateaz gain, beste bi auzo ditu: Gorozika eta Errenteria. Ondarroako herria 1394. urtean sortu zen herri arrantzalea da.

1727 Urtean Frantziak inbatitu eta sute baten ondorioz, herriko defensa guztiak suntsitu egin ziren. Herri historikoa arrantzale etxez josita dago eta Erdi Aroko kaleak mantentzen ditu. Lea Artibaiko herrietatik handiena da eta aberatsena ere dela esan daiteke, itsasotik etekin handiena ateratzen jakin duena.

Artibai da ibai nagusia, Oiz mendi-bularreko iturburutik datorrena. Ibaiak dakarren urak hain lur sendoa zeharkatu behar duenez, bidea irekitzearekin batera ibar estu bat sortuz doa itsasora datorrenera arte. Ibaiak Zaldu eta Amalloa erreka txikiek isuritako urak hartzen ditu. Itsasoratu baino lehen badia txiki bat sortzen da, eta bertako zati batean kokatzen da Ondarroako Portua.

Ondarroako inguruak malkartsuak direnez makina bat tontor topa ditzakegu. Hauetako batzuk honako hanek dira: Arrigorri (158 m.), Santa Cruz (336 m.), Arrikunzalde (400 m.), Kalamendi (314 m.), Urzelai (212 m.) y Mustutxuru (147 m..

Ondarroako populazioa arrantza sektorearen gainbeheraren eraginagatik beherako nabarmen handia izan du, 1981. Urtean 12150 lagun izatetik gaur egun dauden 8860 biztanle ingurura jaitsi da.

www.ondarroa.eu

logooiz

Gertakaririk gabe

Buletina

Eguraldia