Munitibarko herria, Markina-Xemein, Durango, Lekeitio, Gernika eta Bilborako bideak gurutzatzen diren lekuan dago kokaturik, Oiz mendiaren magalean eta Lea Ibarraren hegoaldean. Herria itsas mailatik 210 metrotara dago kokaturik eta 24,5 Km²tako azalera du.
Munitibarko herria auzo ezberdinez dago osaturik, Munitibar-Arbaitzegi, Berreño-Aldaka, Gerrika, Gerrikaitz eta Totorika direlarik.
Antzinako paperetan jartzen duenaren arabera, Munitibar Gerikaitzen zegoen. Herria, Don Tello Bizkaiko XXII. Jaunak fundatu zuen.
Munitibarko herriak 432 biztanle ditu, Lea Ibarraren %20ak direlarik. 70 eta 80 hamarkadetan, Munitibarko gazteak industria zuten herrietara joan ziren eta herriko biztanleriak beherakada izan zuen, nahiz eta gaur egun gorako nabarmena duen herriak.
Fuente: Mancomunidad de Lea Ibarra