Oiz Egin

TEL. 94 620 36 11
info@oizegin.com



Mendexa

Mendexako herria, Bizkaiko kostaldeko ekialdean dago kokaturik. Lea Artibaiko eskualdean dago eta Lekeitio, Amoroto, Ispaster, Berriatua eta Ondarroako herriekin eginten du muga.

Herria lau auzotan banaturik dago, Leagi, Likoa, Zelaia eta Iturreta. Erdigunea, Zelaia auzoan dago, bertan eliza, udaletxea,... daudelarik.

Mendexak 6,69 Km²ko azalera du eta inguru gehiena menditsua da.

Mendexako herriko biztanleria azken hamarkadan igoera nabarmena izan du, gaur egun 432 biztanle inguru ditu.

Mendexako herria agertzen den lehenengo agiriak XVI. mendekoak dira, Mendexa elizate bilakatu zen garaikoak. Erdi Aroan leinu-taldeak bizi ziren. Abeltzaintza zuten jarduera ekonomiko nagusi, eta ezarkuntza ez zen erabat iraunkorra. Erromatarren presentzia urria izan zen X.-XI. mendeetara arte. Ondoren, biztanleak hiriguneetatik urrundu eta nekazaritza inguruetan zabaltzerakoan, toki iraunkor batean finkatzen hasi ziren.

Mendexako herria Lekeitioko Andra Mari Basilikaren menpe zegoen, 1545eko azaroaren 4an, independentzia lortu zuen arte.

Baserriek garrantzi arkitektoniko handia dute Mendexan oso interes handia bait dute bai historikoki bai etnografikoki.

www.mendexa.net

logooiz

Gertakaririk gabe

Buletina

Eguraldia