Oiz Egin

TEL. 94 620 36 11
info@oizegin.com



Jauregibarria Jatetxea Amorebieta-Etxanoko izen bereko parkean kokaturik dago, XIX. mendeko baserri batean. Bertako sukalde burua Beñat Ormaetxea esperientzia handiko sukaldari zornotzarra da. Beñatek betiko sukaldaritza eta sukaldaritza berritzailea modu bikainean uztartzen ditu.

Beñat Ormaetxea Geugaz Jan Bizkaiko Sukaldarien Elkartearen kide da. Beñat bera eta elkarteko sukaldariek sukaldaritza bizkaitarra sustatu, sakondu eta defendatzeko lanean ari dira jotake. Ormaetxea Slow Food mugimenduaren jarraitzailea da eta Jauregibarriak Km 0 aitortza du. Beñat Ormaetxearen filosofia gastronomikoaren ardatzak hauek dira: bertoko produktuak balorean jartzea, eskualde bakoitzako ohitura gastronomikoak zaintzea, etengabeko berrikuntza, eta bizitza kalitatea lortzea kalitateko produktuen erabilera eta zaporeen bitartez.

Bertoko produktuez egindako sukaldaritza berritzaileaz izugarri gozatzeko jatetxe aproposa.

Jatetxea aparkaleku ederra, jolas-parkea, parke botanikoa eta naturaren interpretazio zentroa du.

Boroa Jatetxea

Helbidea: Boroa auzoa, 11. Garai baserria.

Udalerria: Amorebieta-Etxano. 48340. Bizkaia

Posta elektronikoa:  Posta elektroniko honek spam-aren aurkako babesa dauka. Javascript-a aktibatu beharra dago ikusi ahal izateko

Telefonoa: 946 734 747

Web gunea: www.boroa.com

Boroa Jatetxea 1997.urtean jarri zuten martxan Jabier Gartzia sukaldariak eta Mª Asun Ibarrondo jangela zuzendariak. Euren maisu lan gogotsuagatik ospe handiko Michelin Izarra lortu dute. Durangaldean Michelin Izarra duten jatetxeetako bat da.

Hogei urte baino gehiago daramate Boroan berezko sukaldaritzan hobetzen eta berriztatzen. Bizkaitar sukaldaritzan sustraitzen diren platerak abangoardiako plater berritzaleekin uztartzen dituzte Boroan.  Bezeroak liluratzeko etengabeko lanean ari dira. Sukaldean artea sortzen dute Boroan. Jangelan arreta bikaina, eta neurrirako zerbitzu berezia eta kalitateduna eskaintzen du Boroak baita ere.

Boroako upategiak bere eskaintza gastronomiko gorenarekin bat egiten du. Ardoen karta oso zabala da, eta maila gorenekoa. Bertan, espainiar estatu mailako jatorri-deitura garrantzitsuenak aurki ditzakegu, baita nazioarteko ardo aukera zabal bat ere.

Bizkaitar gastronomiaren tenplu hau inguru eder ezinhobean kokatuta dago. Natura, eta tradizioa bat egiten dute XV. mendeko baserrian. Jatorrizko arkitektura errespetatuz zaharberritu egin dute baserria eta jatetxe bihurtu zuten.

Aparkaleku zabala du Boroak. Mendetik gorako haritzez inguratutako jatetxea da hau. Kanpokaldean terraza ederra du. Bezeroak gozatu arazteko xedea dute Boroa jatetxean. Minusbaliotasunen bat duten lagunentzat egokitua.

Bazkalorduen ordutegia

Astelehenetik igandera:

13:00etik, 15:30etara.

Afarien ordutegia

Ostiraletik larunbatera:

20:30etatik, 22:30etara.

Afari-merienden ordutegia

Astelehenetik ostegunera:

Neguko ordutegia:

19:30etatik 21:30etara.

Onartzen diren kreditu txartelak:

Visa, Master Card, Dinners, American Express...

Iturria: Boroa Jatetxea

Lekeitioko Egaña Jatetxea euskal sukaldaritza tradizionala lantzen du. Bertan, inguruko produktu freskoak zerbitzatzen dira. Arraina eta itsaskiak maisuki prestatzen dituzte, belaunaldiz belaunaldi Egaña familiak igarotako sukalde jakintzan.

134 lagunentzako tokia du Egañaren jangelak. Familia eta lagunen artean arrain eta itsaski freskoak bapo jateko tokia. 

Lekeitioko herrian ezinbesteko jatetxea.

Udalerria:   Durango. 48200

Telefonoa: 94 681 00 03

Helbide elektronikoa: Posta elektroniko honek spam-aren aurkako babesa dauka. Javascript-a aktibatu beharra dago ikusi ahal izateko Posta elektroniko honek spam-aren aurkako babesa dauka. Javascript-a aktibatu beharra dago ikusi ahal izateko

Jangela: 100 lagunentzako jangela.

Sukaldaria: Iñigo Kortabitarte

Iñigo, Koldo eta Agurtzane Kortabitarte anai-arrebek osatzen dute Kobikako lan taldea. Iñigo eta Koldo sukaldean aritzen dira; eta Agurtzanek jangela gobernatzen du.

Kobikan ikutu barria duen betiko euskal gastronomiaz goza dezakegu. Kobikaren jatetxearen karta eta menuetan goi mailako sukaldaritza arrazoizko prezioetan aurkitu dezakegu.

Kobika jatetxean bertoko produktu freskoak eta kalitatezkoak erabiltzen dira. Produktuaren kalitateari ezinbesteko garrantzia ematen diote Kortabitarte anaiek.

Hasierako platerak berritzaileak. Plater sendo eta tradizionalak bigarren plateretan: txuletak, azpizun ederrak, betiko arrainak. Postreak etxekoak eta egin berriak. Kalitate handiko ardoen eskaintza zabala.

Eguen gabetan menu berezia: Txapelketako Menua pintxo lehiaketetan aurkeztutako bost pintxo, ardoa eta etxeko postrea 20 euroen truke.

Epermendi Jatetxea Amorotoko Oleta auzoko bidegurutzean kokaturik dago, Lekeitioko bidean.  Betiko euskal gastronomia eskaintzen duen jatetxea da. Asteburuetan zabaltzen dute. Banketeak ematen dituzte batez ere: ezkontzak, Lehen Jaunartzeen eta bestelako ospakizun jendetsuak. Jangelak 180 lagunentzako tokia dute.

Aspaldidanik, Ibai-Ganeko familiak ostalaritza jardunari estu-estu loturik izan da. Hiru belaunaldiz gure lurreko produktuen eskaintzarik onena egiten aritu izan dira. Egun ere, ibilbide horri jarraituz, gure aitona-amonen betiko errezetak ardatz izanda, saiatzen gara egungo sukaldaritza berriaren onena gure betikoarekin bat egiten, betiere, lehengo zaporeak galdu barik.

Jatetxean bertan zerbitzatzen dira menuak eta karta. Aukera ematen du ere aurrez prestatutako janaria etxera ematea, catering zerbitzua.

Arraina da Ibai-Gane Jatetxearen protagonista. Hala ere, sasoian sasoiko produktuak dastatzeko aukera izango dugu: uso paparrak txingartuak saltsan, orein chop-a errexil-sagar eta gaztaina pureaz, perretxikoak eta abar...

Ardo-karta zabala du jatetxeak. Errioxako ardoak nagusi dira. Hala ere,  jatorrizko hainbat markek ere euren lekua dute. Ardandegi zabala eta egokitua du Ibai-Ganek.

Jatetxeak bi solairukoa da. Tabernak 25 lagunentzako jantokia du. Bertan, aste barruan, eguneko bazkaria dastatu ahal izango duzu. Taberna ondoan jantoki nagusia dago, 60 mahaikideentzako, batez ere, kartara zerbitzatzen da. Bertatik inguruko paraje ederrak ikus ditzakegu. Azkenik, tabernatik behera joanez 70 lagunentzako jangela dute.  Kanpoko lorategitik sarrera ere erabil daiteke hona sartzeko. Azken jantoki hau umeekin bazkariak egiteko aproposak dira, lorategi ondoan haur-jolastokia prest dute-eta.

Aulestiko bihotzean, mendiaz gozatzeko leku aproposa. Familia jatetxea, tradizioak eta berrikuntzak bat egiten dute.

Menua: Eguneko menua 10 euro inguru.

Atseden eguna: Egunero irekita.

Oporrak: Urte osoan zabalik.

Jangela: 100 lagun.

<< Hasi < Aurrekoa 1 2 Hurrengoa > Bukaera >>
1 orrialdea 2-koa

logooiz

Gertakaririk gabe

Jatetxeak

Udalerria

Buletina

Eguraldia