Oiz Egin

TEL. 94 620 36 11
info@oizegin.com



Berriatuako herria, Artibai ibaiertzean kokaturik dagoen herriaren erdigunearekin eta Merelludi, Asterrika eta Madalena auzoekin osatzen da. 1257 biztanle besterik ez dituen arren (herritar gehienak herriaren erdigunean bizi dira), auzo hauen sakabanaketari esker, bere lur eremua zabala da, 20,23 Km2 takoa.

Herriko plazaren atzeko aldean udaletxea eta frontoia daude. Plazaren aurreko aldean berriz, Etxe-pintxu jauregia ikus genezake. XVIII. mendeko jauregi-etxe honetan, aipagarriena, fatxada nagusian egindako margolanak dira. Euskal Herrian Etxe-pintxu jauregiaren moduan "pintzelkada" margotuta dauden eraikin gutxi daude. Urteekin margoak hondatuz joan dira baina oraindik berreskuratzeko aukera egongo litzateke.

Plazaren alboan dauden eskaileretatik igotzen bagara, Zentrala taberna aurkituko dugu, eta gorago jarraituz, San Pedro eliza bisitatu genezake. Eliza hau, 1588. urtean berreraiki eta gaur egun duen berpizkunde garaiko estiloa eman zitzaion, nahiz eta lehendabiziko San Pedro eliza XII. mendean eraikita egon. Aipatzekoa da, barruan dagoen egurrezko oholtza barrokoa dela, bere zutabe salomoniarrarekin.

Bazkalorduan Berriatuan bagabiltza, aukera bikaina da Arriola jatetxera joatea, bertan prestatzen duten arkume gozoa dastatzera.

Berriatuako Erdi Aroko harribitxietako bat Aranzibia Dorretxe erraldoia dugu. Artibai ibaiaren ibi baten altxatzen da harro, Ondarroako bidean. Bizkaian geratzen den Erdi Aroko Dorretxerik ikusgarrienetako da hau.

Berriatua

www.berriatua.org

Lekeitioko herriak 7500 biztanle inguru ditu, nahiz eta uda garaian herriak jasan dezakeen biztanleria hirukoiztu egiten den. Orain dela urte batzuetara arte, Lekeitioko herria, herri arrantzalea zen eta herriaren indar ekonomikoa arrantzatik sartzen zen, gaur egun herria turismora bultzatuta dago.

Lekeitioko herrira sartzeko hiru aukera izango ditugu. Ondarroako kostako bidetik etorriz gero, Isuntza hondartzako goiko aldera helduko gara. Berriatua edota Markinako bidetik sartzean arropain auzora edota Bilboko bidera iritsiko gara, bertan dohaineko aparkalekuak aurkituko ditugularik. Lekeition arazo handia dago kotxea aparkatzeko, beraz gomendagarria da kotxea aparkalekuan uztea. Lekeitiora etortzeko besta aukera bat, autobus zerbitzua erabiltzea da. Bilbokin orduro dago autobusa eta Donostiakin egunean 4 autobus daude.

Herrian oso interesgarria da ondare artistikoa bisitatzea, Udaletxea, Upaetxea, Uriarte jauregia, Oxangoiti jauregia, Arostegi Jauregitxoa, ... beste hainbaten artean. Horretarako aukera bat, Turismo bulegora joatea izango litzateke, bertan plano bat hartu eta nahi diren gauza guztiak ikusi ahal izango dituzue. Turismo bulegoa Lekeitioko udaletxearen behean dago kokaturik.

Lekeitiok hainbat ekintza egiteko aukera ematen du, itsasargia bisitatu, Sosoaga dolarea, Ondartzabal itsasontzira sartu,... Itsas beheran Garraitz uhartera joateko aukera egoten da, bertan Lekeitioko ikuspegi izugarria dagoelarik.

Atsedenalditxo bat hartzeko portu ingurura joatea gomendatzen da, bertan taberna ugari aurkituko ditugu, baita terraza ederrak ere, jarri eta itsasoari begira lasaitzeko. Portu inguruan bazkaldu nahi izanez gero aukera ederrak aurkituko ditugu.

Bazkaldu eta gero, bainu eder bat hartzeko aukera izango dugu, portutik metro batzuetara Isuntzako hondartza dago. Egun eguzkitsuetan aukera bat Lekeitioko parkera joatea litzateke, Isuntza hondartzako goiko aldean dago eta bertan zuhaitzen gerizpean oso ondo egoten da. Umeentzako jolas ezberdinak daudelarik.

Arratsalde partean eskolape ingurura joanez gero, jende asko batzen da trago batzuk hartzeko, inguruan taberna ugari daude. Horrela egun zoragarri bat bukatutzat emango dugularik.

Iurretako udalerria sei auzo edo kofradietan banaturik dago. Iurretako plazan Aita San Migel (XIX) elizaren ondoan abade etxea eta Goikola (XVI) jauregia ditugu. Eraikin ederrak biak.  Goikola jauregia gaur egun udaletxearen egoitza da. Iurretako San Migel plaza San Migel jaien ospakizun leku nagusia da. Irailaren azkenengo astean ospatzen dira Iurretako San Migel jai ospetsuak.

Bertatik metro gutxitara N-634 errepidea azpitik gurutzatuta Iurretako herrigunea topatuko dogu. Herrigunean hainbat denda, taberna, kafetegi edo jatetxe aurkituko ditugu. Bazkari zein afari eder bataz gozatzeko, edo bokata edo pintxoekin tripa zorriak asetzeko.

Iurretako tabernetan giro polita izaten da aste osoan zehar. Hala ere, asteburutan  giroa apartekoa izaten da. Barikutik domekara umeak plazan jolasten ikusiko ditugu. Bitartean gurasoek herriko terrazetan tragoxkaren bat jotzeko aukera izaten dute.

Iurretako giro jatorraz gozatzera etortzeko gonbita luzatzen dizuegu!.

Informazio gehiago: Iurreta

Goiuriako auzoa Iurretako ederrenetarikoa da, eta bertatik Durangaldeko ikuspegi ezinhobeaz gozatuko dogu. Goiuria auzora Iurretatik Oiz mendiko bidean dago kokatuta. Goiurian Andra Mari baseliza dogu VIII eta IX. mendeetan eraikia. Baselizaren sarreran tradizio mozarabiar leihoxka aurre-erromaniko bitxia ikusgai izango dogu.

Metro gutxitara bidea aurrera eginez Goiuriako garaixea eta arnaga ikusiko ditugu bide ondoan. Goiuria auzoan harrizko baserri ikusgarriek liluratuko gaituzte.

Goiurian bi erretegi ditugu. Hauetan ohizko gastronomiaren plater bikainak dastatzeko aukera izango dogu. Goiuriatik bazkaltzen dogun bitartean, Durango, Abadiño, Iurreta eta Durangaldeko mendi lerroaren ikuspegi ezinhobea izango dogu.

Informazio gehiago: Iurreta

Mendexako herria Lea Ibarra mankomunazgoaren barruan sartzen den herrietako bat da, Aulestia, Munitibar, Amoroto eta Gizaburuagarekin batera. Lea Ibilbidea Mendexako herrian jaiotzen da. Lea ibaia Oiz mendian hasten da eta Mendexako itsasertzean itsasoratzen da. Mendexak 6,69 Km²ko azalera du eta inguru gehiena menditsua da. Herria lau auzotan banaturik dago, Leagi, Likoa, Zelaia eta Iturreta. Erdigunea, Zelaia auzoan dago, bertan eliza, udaletxea, herriko taberna,... daude.

Auzo honetan umeentzako parke berri bat egin dute, non umeek jolasteko leku aproposa duten. Erdigune honetan kotxerik ez denez ibiltzen, haurrek lasai jolastu dezakete, gurasoek freskagarri bat tabernan hartzen duten bitartean. Taberna honetan freskagarrietatik at, pintxoak, bokatak, ... eskaintzen dituzte. Mendaxan aipatzekoa da, bertan egiten den Txakolina.

Ziortza-Bolibarko herria Lea Artibaiko eskualdean dago kokaturik .Herriaren azalera 18,50 Km²koa da. Ziortza-Bolibarko herriaren izena auzo bi elkartzean sortu zen.

Bertako ondarea oso aberatsa da, Madalena Baseliza, San Pedro Baseliza, Ormetxe baserria, ... Herriko ondare garrantzitsuenak Simon Bolivar museoa eta Ziortzako Monastegia dira. Herrian dauden jatetxe ezberdinetan bazkaltzeko aukera paregabea izando dugu. Gaua pasatu nahi izanez gero, lo egiteko lekuak ere aurkitu daitezke. Kirol apur bat egiteko aukera Simon Bolivar Museoak eta Ziortzako Monasterioak lotzen dituen Done Jakueko Bidarriak eskainiko digu.

Ziortza-Bolibar

www.ziortza-bolibar.com

Amorotoko herria Lea Artibaiko eskualdean dago kokaturik. Udalerriak 13,40 Km²ko azalera du eta ingurune menditsuan dago kokaturik. Amorotoko herria lau auzotan dago banaturik. Elexalde, Urrutia, Ugaran eta Odiaga auzoetan.

Elexalde auzoa herrigunean dago, herriko plaza, udaletxea, eliza eta herriko taberna bertan daudelarik. Herriko tabernan pintxo bikainak dastatu daitezke jaiegunetan eta enkarguz afariak ere ematen dituzte. Lea ibaiaren ibilbidea Oletako Ugaran auzunetik igaro eta Munitibarreraino heltzen da. Auzune honetan hiru jatetxe daude, zein baino zein ospetsuagoak: Epermendi Jatetxea, Klaudio Jatetxea eta Ibaigane jatetxea.

Amorotoko herrian kultur ondare aberatsa dago, baserriek, elizak, frontoiak eta kobazuloek osatzen dute ondare hau.

www.amoroto.net

Amorotoko udalerria

Aulestiko herria Lea Ibarra mankomunazgoaren barruan sartzen den herrietako bat da, Munitibar, Gizaburuaga, Amoroto eta Mendexarekin batera. Herritik Lea Ibilbidea igarotzen da Munitibarreraino. Herriaren erdigunean taberna batzuk aurkitu daitezke, bertan pintxo eta jamoi bikainak dastatu eta bazkari eder bat jateko aukera dago.

Aulestiko herria auzune ezberdinez osaturik dago elkarrengandik sakabanatuta aurkitzen direlarik. Herriaren erdigunetik metro batzuetara, parke eder bat aurkitu daiteke, bertan gauza interesgarri ugari daudelarik; haurrentzako kulunkak, futbol zelaia, presa eta baita taberna bat ere.

Aulestiaz hitz egiterakoan ezin daiteke aipatu gabe utzi Santa Eufemiko lasaigunea, bertan aterpetxe bat aurkitzen dugu. Aterpetxea erabili nahi izanez gero udaletxearekin harremanetan jarri behar da.

Aulesti

www.aulesti.net

Etxebarriako herria Lea-Artibaiko eskualdean dago kokaturik, haran estuko malkar aldapatsuko eskualde natural batean. Herria itsas mailatik 105 metrotara dago. Herriak 18,10 Km²ko azalera du eta bost auzune ezberdinez osatzen da: Altzao, Aulesti, Galartza, Erbera-San Andres eta Unamuntzaga.

Etxebarriako ondare aipagarrienak errotak eta jauregi ezberdinak dira. Ibilaldi polit bat egiteko aukera izango dugu bertan aurkitzen den bide gorritik, Urko Bidea, hain zuzen ere.

Atsedenalditxo bat hartzeko edo bereziki landutako janaria dastatu nahi izanez gero "Ansotegi Errota Hotela" dugu txoko bikaina. Aparteko jatetxea da bazkaldu eta gero, jantokian aurkitzen den liburutegiko liburuak irakurtzen gauden bitartean kafea lasai-lasai hartzeko. Herrian beste taberna edo jatetxe batzuk aurkitu daitezke.

Etxebarria

www.etxebarria.biz

Gizaburuagako herria Lea Ibarra mankomunazgoaren barruan sartzen den herrietako bat da, Aulestia, Munitibar, Amoroto eta Mendexarekin batera. Mankomunazgoaren egoitza Gizaburuagako herriko plazan aurkitzen da. Herria Lea Artibaiko eskualdean dago kokaturik itsas mailatik 40 metrotara eta bere azalera 6,32 Km²takoa da.

Lea Ibilbidea Gizaburuagako herritik igarotzen da. Ibilbidea egiterakoan, aparteko ondareak ikusteko aukera dago: Bengoleako dorrea, presak, budinolak eta zubiak. Herriaren inguruan leize- zulo ezberdinak daude.

Gizaburuagako herria lau auzoz osaturik dago: Eguren, Lariz, Laxier eta Okamika. Herriak 205 biztanle inguru ditu. Erdigunean parketxoa eta taberna bat daude. Tabernan pintxo eta eguneko menua dastatu daitezke.

<< Hasi < Aurrekoa 1 2 3 Hurrengoa > Bukaera >>
2 orrialdea 3-koa

logooiz

Gertakaririk gabe

Puntu Interesgarriak

Eskualdea

Udalerria

Buletina

Eguraldia