Oiz Egin

TEL. 94 620 36 11
info@oizegin.com



Urkiola Natur Parkea

Udalerria: Abadiño. 48220. Bizkaia

Telefonoa: 94 681 4155

Posta elektronikoa: Posta elektroniko honek spam-aren aurkako babesa dauka. Javascript-a aktibatu beharra dago ikusi ahal izateko

Interpretazio zentroa: Posta elektroniko honek spam-aren aurkako babesa dauka. Javascript-a aktibatu beharra dago ikusi ahal izateko

Urkiola Natur Parkearen web orria

Informazio gehiago: Durangoko Turismo Bulegoan. Tel.: 946 03 39 38

Urkiola Natur Parkea Durangaldeko harri bitxia dugu. Babesturiko natur parke ikusgarri hau Bizkaia eta Araba arteko mugan kokatzen da. 5.955 hektareatako gune zabala hau Aramotz-Eskubaratz, Aragio mendilerroak eta Durangaldeko mendiak biltzen ditu. Urkiola Natur Parkeak Durangaldeak ez ezik, Aramaioko bailara arabarra eta Arratia eskualdeak barne hartzen ditu.

Urkiola 1989an Natur Parkea izendatua izen zen, parkeak osatzen duen ondarea babesteko helburuarekin. Urkiolak edertasun paregabea du. Bere edertasuna kareharrizko mendi haitzen tontorretan, baso ederretan, bertan bizi diren abere eta landaretan;eta nola ez berezko duen magian aurkitzen da.

Urkiola Natur Parkearen Anboto mendia Mari jainkosaren etxea da. Parajeak duen magiak eta edertasunak antzina euskal mitologiaren kondairarik ezagunenetakoak sortarazi zituen: Mari jainkosa, lamiak, jentilak eta abar.

Urkiola Natur Parkeko gunerik ezagunenetako Antonio Santuen Santutegia da. Santutegiko teilatuen urek, alde batetik Atlantiar itsasora isuritzen dira, eta beste aldekoak, Mediterraneo itsasora. Antzinatik erromesbide izan da Urkiolako Santutegia.

Urkiola Natur parkean pagadiak, artadiak eta urki ugariak aurkituko ditugu. Flora eta fauna ugaria eta bereziki aberatsa da inguru honetan.

Parkeko harkaitz eta mendietan hegazti eta narrasti mota ugari bizi dira. Basoetan muxarrak, lepazuriak eta azeriak errraz topatuko ditugu gure osteratxoa burutu bitartean. Urkiolako ur azkarreko ibai estuetan amuarrainak, martin-arrantzaleak, ur-zozoa eta ipurtatsa aurkitu daitezke.

Urkiola Natur Parkeak aisialdi aukera ugari eskaintzen ditu. Bertara gerturatzen bagara, Parkeko mendietara igotzeko aukera izango dugu. Ibilbide guztiak ondo seinaleztaturik daude. Anboto, Aitz-Txiki, Saibigain, Untxillatz, Alluitz, eta Mugarra mendiak ezagutzeko aukera izango dugu. San Antonioko Santutegia bisitatu dezakegu, baita ere. Santutegiaren atarian baserriko produktuak egoten dira batzuetan salgai.

Kirol zaleak izanez gero, mendizaletasuna, xendazaletasuna, espeleologia, mendiko bizikleta, eta eskalada praktikatzeko aukera izango dugu. Kirol egin ostean, atsedenaldirako guneak, eta umeentzako jolastokiak aurkituko ditugu.

Urkiola Natur Parkeak Toki Alai Interpretazio Zentroa du. Bertan parkeari buruzko erakusteka iraunkorra eta ekintza desberdinak antolatzen dira. Erabilenak bisita gidatuak izan ohi dira.

Urkiola Natur Parkearen inguruan eskaintza gastronomikoa zabala da. Natur Parkearen baserri auzoetan bertako produktuak erosteko aukera izango dugu: artzai gazta, baserriko ogia, bertako gozoak, besteak beste.

Horretaz gain, Natur Parkea osatzen duten udalerrietan kalitate handiko gastronomia eskaintzen duten jatetxeen aukera oso zabala da. Parkearen inguruan ostatu hartzeko eskaintzan izango ditugu.

Fitxa teknikoa:

Lurralde historikoak: Araba eta Bizkaia.

Udalerriak: Dima, Durango, Izurtza, Mañaria, Atxondo, Abadiño,

Amorebieta-Etxano eta Aramaio Araban.

Kokapena: Bizkaiko eta Arabako hegoekialdean kokatutako Durangaldeko mendi gehienak biltzen ditu. Kareharrizko mendiak ditugu.

Azalera: 5.955 Ha.

Iristeko moduak: Bilbao nahiz Donostiatik: A-8a edo N-634a Durangoraino, eta

handik BI-623 hartu behar da.

Gasteiztik: N-240a Legutioraino, ondoren A-623a hartu, eta Otxandiotik

igarota Urkiolara iritsiko gara.

 Lotura: National Geographics


 

 

 

Izurtzako Bekotorre eta Etxaburuko Dorretxeak

Izurtzako herria ondare historiko artistiko zabala du, herri txikia izateko. Hala ere, Izurtzan Durangaldeko XV eta XVI. mendeko dorretxerik ederrenetarikoak topatuko ditugu. Dorretxe hauek Izurtzako lurrek erdi aroan eta berpizkundean izan zuen garrantzia islatzen dute. Izurtzara Durangotik iristen bagara, errepidetik Elizalde auzoan ikusi ahal izango dugu Bekotorre Dorretxea.

Bekotorre Dorretxea XVI. mendeko harrizko etxea dugu, itxura kubikoa duena. Izurtza familiaren etxea omen zen hau. Bi pisuko eraikin sendoa da hau, eta azken solairuan etxeko aletegia somatzen da, teilatu azpian, egurrezko habeaz eraikitakoa. Bekotorre Dorretxea ezin da barrutik bisitatu.

Izurtzako bisitan  aurrera eginez, XV. mendeko Etxaburu Dorretxea topatuko dugu. 1456. urtean amaitu zen eraikina. Defentsarako eraikin zen etxea, oin altu eta angelu zuzena du, eta haitz handi batean ditu zimenduak erroturik. Dorretxe honek bizkaitarren ohiko ezaugarriak ditu. Hasieran batean bere teilatua lau aldetako izango zen, baina egun hiru alde soilik mantendu dira. Itxura ikusgarria du Etxaburuk.

Ortuzar auzoko inguru ikusgarrian kokaturik dago Etxaburu Dorretxe paregabea. Bertatik, Mañaria ibaiaren bailara kontrolpean du, bere talaiatik, inguruan gertatzen den guztia arro ikusten du. Etxaburu Dorretxearen hormak metro bat baino gehiagoko sendotasuna dute, harri-hormak laukiak dira, kalitate handikoak. Hormak ateetan, leihoetan zein angeluetan silarriz sendoturik daude.

Etxaburu Dorretxea oinaztar eta ganboatar gudetan hondatua izan zen. XVI. mendean berriro ere berreraikitu egin zuten.

Bekotorrekoa bezala, kanpotik ikusita liluratuko gaitu dorretxeak. Baina tamalez ez da barrutik bisitagarria.

Izurtza

www.izurtza.net

Momoitioko San Juan baseliza Garain kokaturik dago. XII. mendeko baseliza dugu hau, Durangaldeko baselizarik zaharrenetarikoa da. Oin angelu zuzenadun harrizko baseliza da. XVIII. mendean elizari sakristiaren gela gehitu zioten.

Baselizaren barrukaldean San Juanen irudia gordetzen da, bai eta kanpoaldeko nekropolian burutu ziren indausketa arkeologikoetan topatu ziren hainbat altxor ere (estelak, harriak, besteak beste).

Baseliza xarmangarri hau haritzez eta arteez inguraturik dago. Kokagune ezinhobea du baselizak. Bertatik dugun ikuspegia paregabea da. Momoitioko San Juan balkoi batean kokaturik dago, eta esango genuke gunea Durangaldeko balkoia dela. Behatoki honetatik Durango, Irreta, Abadiño eta Durangaldeko mendien ikuspegi ikaragarria dugu. XX. mendearen hasieran ikuspegi honetatik Zubiaurre margolari anaiek hainbat margolanak burutzeko inspirazio iturri izan zen. 

Momoitioko Erdi Aroko Nekropolia

Nekropolia baselizaren inguruan kokatzen da. Adituek IX y X. mendetan kokatu dute. Nekropoli hau Durangaldeko kristautasuna iritsi zeneko lehenengo aztarna da.  Nekropolia hilarri desberdinek osatzen dute. Hilarrietan, bertan hilobiratu zituzten garaitarren familia izenak grabaturik ageri dira: Aostarri, Hoitarri, Munnio, Sempronio edo Anterazoni abizenak.

Baselizaren barruan nekropolian aurkituriko hainbat aztarna ikusgai ditugu kanpotik.

Nekropoliaren indausketek eta bertatik atera den informazioa, mugarria izan da historialarientzat Erdi Aroko Durangaldea hobeto ezagutzeko.

IX. Momoitioko San Juan baselizaren inguruan itxura borobila eta eliptikoa zuten etxolak egon ziren. Antzinako eraikin hauek egurrez eta buztinez egiten ziren. Etxola hauetan nekazariak eta abeltzainak bizi ziren. Hauek, gertuko larretan abereak zaindu eta soroak ereiten zituzten. Gainera, herrixka hauetako bizilagunek merkatuan salerosten zituzten euren produktuak eta hargintzan trebatuak ziren.

Baseliza herrixka kristauaren topalekua zen, eta bere inguruan hilerria eraiki zen. 

Garai

Txangoak Garai

Durangaldean xarma handia duten auzo asko eta asko ditugu. Hauen artean film batetik ateratako lekurik balego, hau Atxondoko Axpe auzoa izango litzateke. Auzo txikia da Axpe. Bertatik Anboto, Larrano, Alluitz eta Aitz-Txiki ikus ditzakegu. Kareharrizko haitz ikusgarri hauek ikuspegi paregabea eskaintzen diote Axpeko auzoari.

Axpe baserriz osaturiko auzoa da. Landa, muino eta mendi artetik, arro altxatzen diren antzinako baserri ederrak, egurrez eta harriz eraikitakoak. Mendez mende familien atseden gune eta sendien lotura izan direnak.

Toki magikoa da Axpe, euskal mitologiaren kondairen inspirazio gune. Axpe auzoan San Juan Bautista baseliza dugu, berpizkundeko plateresko estiloduna. Normalean itxita egoten da, meza momentuan ezik. Hala ere, kanpotik ikustekoa da. Eraikin ederra baita zinez.

Gastronomia eta Axpe auzoa erabat loturik daude. Bertako baserrietan baserriko produktu gozoak ekoizten dira: barazkiak, fruituak, oiloak, arrautzak, behikiak, besteak beste. Gainera, Axpe auzo txikian Durangaldeko jatetxerik onenetakoak topatuko ditugu metro gutxien bueltan: Asador Etxebarri erretegia, Akebaso Jatetxea eta Mendi Goikoa Hotela eta Jatetxea.

Bertan mendiko bizikleta, xendazaletasuna eta mendiko ibilbideak praktikatu ditzakegu.

Axpek merezi du bisita bat baino gehiago.

Atxondo

www.atxondo.net

Durango Durangaldeko zerbitzugune nagusia da. Astialdirako hainbat eskaintza izaten ditu Durangok urte osoan zehar: musika, antzerkia, liburu azoka, eta kirol ekintza desberdinak, besteak beste.

Duen agenda osatua eta bertako giro biziaz gain, asko du Durangok eskaintzeko. Ondare artistiko eta historikoen aztarna handiak utzi ditu historiak Durangoko kaleetan, honek mendeetan izan duen garrantzia azpimarratuz.

Durangoko Alde Zaharra gune aberatsa eta ikusgarria da. Gunea Santa Ana eta Uribarriko Amaren basilikaren tartean kokatzen da. Gainera, ibaiaren paraleloan doazen 4 kalek osatzen dute Alde Zaharra. Hau da: Barrenkalea, Artekalea, Goienkalea, eta Kalebarria, hurrenez hurren.

Durangoko Alde Zaharrean barrena hainbat taberna eta jatetxeek gastronomia eskaintza zabala luzatuko digute. Bertan diren delicatessen dendetan ere bertako produktuak erosi ahal izango ditugu. Kalez kale ondare historiko-artistikoaz gozatu bitartean, taberna ugarietan pintxo dotoreak eta edari freskagarriak har ditzakegu bertoko giro jatorrean.

Durangoko Alde Zaharrean ikusi eta bisitatu ahal diren eraikinak:

  1. Kurutziaga Museoan, Kurutziagako gurutze landua.
  2. Uribarriko Santa Maria Basilika (XIV. mendekoa)
  3. Santa Ana Parrokia (XV. mendekoa)
  4. Santa Ana arkua: Hiribilduaren antzinako harresiaren sarrera-atea, gordetzen den bakarra.
  5. Tabirako San Pedro baseliza. Bizkaiko zaharrenetakoa. (XII. mendea)
  6. Agustindar oinutsen komentua (XVI. mendekoa)
  7. Lariz Dorrea. Barrenkalean. XV. mendekoa. Turismo bulegoa. Eraikin honetan Isabel Katolikoa erreginak gau bat igaro omen zuen 1483an.
  8. Udaletxea. (XVI. mendeko eraikina, margolan ederrak ditu aurrealdean).
  9. Jauregiak: Pinondo, Etxezarreta, eta abar.

Durango

www.durango-udala.net

 

Oiz mendia (1026m), Bizkaiko begiratokia izenaz ezagutzen da. Bizkaiko Lurralde Historikoaren tontor mitikoa da. Oiz eta Zengotitagane gailurrek gailurtza luzea osatzen dute. Hauen urek Ibaizabal, Artibai eta Deba arrotara ixurtzen dira.

Oizen gailurretik ia bukaerarik ez duen lurraldea ikusiko dugu. Bizkaiko begiratokirik apartekoena da. Oiz mendiaren itxura eta itzala urrunetik bereiztez dugu. Tontorrean komunikazio dorre handia dago aspaldiko urtetan. Egun gainera errota eolikoez osaturiko ilarek itxura bereizgarria eskaintzen diote.

Oizen ipar, eki eta hegoekialdean baso hostotsuak topatuko ditugu. Larre altuenetan ardi, behi eta zaldi taldeek patxadas bazkatzen dute udaberri eta uda partean batez ere.

Oizen gailurra Bizkaia zein Euskal Herriko historian puntu ezanguratsua dugu. Aintzinatik izan da leku garrantzitsua Oiz. Nekazariek antzinatik populatu dituzte Oizen magalak. Honen lekuko, gailurretik gertu topa ditzakegun trikuharriak dira: Amabirginebaso eta Iturrizurigane. Antzinatik ere, Oiz Bizkaiko Mendi bozineroa da. Lurralde Historikoaren Batzarretako deialdiak suaren kea erabiliz eta adar hotsen bitartez egiten ziren.

Oiz mendia kondairen eszenatoki ere ere bada. Anboto mendia lez,  Mari Anbotoko Damaren bizitokia omen da, baita ere. Zazpi urtetik behin, Mari Anbototik Oizera joaten omen da. Mariren presentziak eguraldian eta usten kalitatean eraginik omen du.

Oiz mendiaren magalean udalerri ugari babesten dira. Hauetako askoetatik bideak topatuko ditugu Oizera igotzeko: Mallabia, Berriz, Garai, Amorebieta-Etxano, Iurreta, Munitibar eta Ziortza-Bolibarretik.

Nola iritsi Oizen gailurrera

Mallabiko herrigunetik Trabakuako errepidea hartuko dugu Osma auzoko bidegurutzeraino iritsi arte. Bertatik joateko bi aukera ditugu:

1. Eskumarantz ehun bat metro ibili eta Aldasolo baserria ondoan, errepidea zeharkatu eta Zengotitagane eta Oizera daraman lehen pista hartuko dugu.

2. Ezkerrerantz joan eta errepidea zeharkatu, ondoren Zengoitia auzorantz daraman desbideratzea hartu. Bertatik, Zengoitiagane eta Oizera daraman pista bat hartzen da. Ikuspegia itzela da goitik. Eguraldi argiagaz Aralar, Aizkorri, Gorbea, eta beste hainbat mendikate ikusiko ditugu gailurretik. Lea-Artibaiko kostaldea eta Urdaibai bera ere gure begibiztan geratuko dira.

Merezi du bizitzan behin Oizen gailurra zapaltzeak. Bertatik, Lea-Artibai eta Durangaldea, maite ditugun eskualdeak mirestuko ditugu. Oizek lotzen baigaitu.

Uda partean, uztaileko bigarren edo hirugarren igandean gailurretik gertu dagoen San Kristobal baseliza txikian sekulako erromeria ospatzen dute inguruko bizilagunek.

Oiz Mendia Debabarrena

Urkiola Parke Naturalean, Abaunza baserria topatuko dugu. Atxarte gaztandegia alboan du. Bertan Patxi Solana artzainak bere eguneroko bizitza eta zereginak ezagutzera  gonbidatzen gaitu. Aisialdirako aukera ederra.

Abeltegian eta gaztandegian hasiko dugu eguna. Patxiri ardiak jezten lagunduko diogu eta urte sasoiaren arabera ardiak mozten lagunduko diogu edo bildotsak zaintzen. Esne jetzi berria erabiliz, gazta freskoa edo gatzatua egingo dugu. Nahi izanez gero, soberako gazurarekin xaboiak egiten ikasiko dugu, horretarako Urkiolako mendietako sendabelar eta belar lurrintsuak erabilita.

Ondoren, naturgune eder horretako zelaietan ibiliko gara, border collie arrazako Harri artzain-zakurra lagun dugula. 

Lanaldia amaitzeko, Idiazabal jatorri-deiturako gazta ekoizlearen eskutik hartu eta dastatzeko parada izango dugu.

Gutxieneko taldea 8 lagunez osaturikoa izan behar du. Lagunarteak, haurrak, familiak eta talde desberdinentzako plan egokia.

Hizkuntzak: ingelera, gaztelera, euskara eta katalana.

Iturria: Alluitz Natura eta Turismoa Euskadi

Informazio gehiago

Alluitz Natura
Mendiola auzoa, 25

Abadiño 48200- Bizkaia

Tel: 688 875 120

Posta elektroniko honek spam-aren aurkako babesa dauka. Javascript-a aktibatu beharra dago ikusi ahal izateko

 

Iurretako Arriandi auzoan egun pasa lasaia burutu nahi badugu Berezi atseden lekuan izango dugu aukera. Ibaizabal ibaitik gertu, osteratxoa zuhaitzen itzalean, kirola eta umeen jolaslekua topatuko ditugu. Honetaz gain, picnic-gune egokia da. Komunak ere badaude.

Koadrilan edota familia artean bazkaltzera edota askaltzera natur giroan joateko toki egokia.

Iurretako herrigunetik irten, eta N-634 Bilborantzako errepidearen norabidea hartu, Mallabiena Industria gunea igaro, Arriandi auzora iritsi eta ezkerretara hartuko dugu, Ibaizabal erreka aldera. Bertara bereziki atondutako oinezkoen pasealekutik joan ahal gara. Oinez joateaz gain, bizikletaz eta autoz gerturatu ahal gara baita ere.

Koordenatuak: 43.17891,-2.662598   Google Maps Berezi

Informazio gehiago: Iurretako Udala

Elorrioko Alde Zaharra duen aberastasunagatik Monumentu Historiko izendatu zuten. Elorriora gerturatu eta Alde Zaharretik kalez kale joanez gero jauregi eta oinetxe ederren ikuspegiak liluratuko gaitu. Jauregiak harrizkoak eta harlanduzkoak dira.  Gehienak XVII eta XVIII. mendekoak dira eta fatxadan familia armarriak ikusgai daude. Eraiki zuten leinuen adierazgarri.

Casa-Jara jauregia eta Tola markesaren jauregia barrokoak Elorrioko ikusgarrienetakoak dira. Casa-Jara jauregiaren atarian Elorrioko Errebonbiloen estatua ederra jarri dute. Arezpakotxaga jauregiaren ondoan Don Telloren atea dago. Erreka Kaleko ateagaz batera, Elorrioko harresiak zituen sei ateetatik geratzen diren bakarrak. Santa Ana komentuan Berriotxoako Balentin santuaren estatua eta museoa daude, herriko semerik ezagunena. Elorrion  XVI. mendeko berpizkundeko gurutzeak badaude, garai batean herriaren mugak zehazten zituztenak.

Elorrioko Alde Zaharrak dituen jauregi eta eraikin ikusgarriek Amerika dute sorrera. Emigrazio garai honetakoak dira eraikin esanguratsu gehienak, bizkaitar leinu garrantzitsuak bertara bizitzera etorri baitziren.

Elorriko Alde Zaharreko bisita Herriko plazan hasiko dugu. Bertan euskal herrietako trilogia batzen da: eliza, udaletxea eta frontoia. Plazan terraza ugari daude. Bertan, eguraldia lagun, freskagarri eta pintxoren bat dasta dezakegu.

Elorrioko udalak aukera ematen du Alde Zaharrean bisita gidatua egiteko. Udaletxean gailu teknologiko batzuk alokatuko ditugu, honek bisitaren berri pausoz pauso eskaintzen digun bitartean.

Alde Zaharreko historiatik itzulia amaitu ondoren, osteratxo atsegina burutuko dugu  San Agustin elizara joanda. Paseoa egin eta gero, Elorrio Hotelean edota Narru jatetxean zerbait jan edo edan dezakegu San Agustin auzoan bertan.

Alde zaharrean ibiltzeaz gain, Elorrioko auzoak ezagutzeko ederrak dira. 17 auzoetatik Berriozabaletarena goraipatzekoa da bere edertasunagatik. Arabio, Berrio, Iguria eta Zenita auzoetan nekazal turismo etxeetan ostatu hartzeko aukera dugu.

Berrio auzoan, Elgetarako errepidean Berriolope auzoan antzinako dorretxea harraska aurkituko ditugu. Berrizko bidean, Leniz auzoan, Leaniz baserria topatuko dugu. Bertan baserriko ogi zoragarria ekoizten dute. Baserria izugarri polita da. Bertan ogia erosteko aukera dugu.

Elorrio

www.elorrio.net

Ondarroa beti izan da herri arrantzalea. Aintzina ondarrutar familiak arrantzatik bizi ziren. Gaur egun, nahiz eta geroz eta itsasontzi gutxiago egon, oraindik herri arrantzalearen berezitasuna mantentzen du.

Kotxez joanez gero, herrian sartzeko lau sarrera daude. Bisitaldia oinez egin nahi izanez gero, portuko sarreratik sartzea da gomendagarriena, bertan aparkaleku bikaina baitago kotxea uzteko. Gainera, puntu honetatik leku interesgarrienak gertu geratuko zaizkigu.

Aparkalekutik Calatrava zubia zeharkatuz, hondartzara helduko gara. Hemendik, Saturraran hondartzako paisai paregabea miretsi genezake, Moby Dick tabernako terrazan edari freskagarriren bat hartzen dugun bitartean.

 

ondarru

 

Aparkalekuaren aurrean, aldiz, Itsas Aurre pasealekuarekin topo egingo dugu. Itxas Aurre tabernaz josia dago, guztietan pintxoak eskeintzen dituztelarik (Dzanga, Xirula, Boga-boga, Kulixka, Gau argi, Mariñela, Lagun Artea, Sokoa, Idoia, Kabia, Gaztedi,...). Pasealeku honetan kotxerik ez denez ibiltzen, haurrek lasai jolastu dezakete bertan. Gainera, haurrentzako, kulunkekin txoko bat dago prestatuta.

Pasealekuaren bukaeran Alameda plaza dago. Hemen, eserleku ugari daude eguraldi ona dagoenean patxadaz jesarri eta jendea paseiatzen ikusteko.

Ondarroara joatean, ezinbestekoa da alde zaharra bisitatzea. Hemen ere taberna ugari aurkituko ditugu (Kukua, Sutargi, Kirrixki, Alai, Gelasio, Andik-Ona, Apallu, Alde-zar, Anaitasuna, Siri-Miri,...). Historia luzea duen Zubi-Zaharra ere berton aurkituko dugu. Aipatzekoa da, ostegun iluntzetan, alde zaharreko tabernetan "pintxo-pote" delakoa eskaintzen dela ("pote" bat hartuz, pintxoa oparitu).

Alde zaharreko ibaiaren beste aldean, Joxe Manuel Erretegia izeneko jatetxea dago, edozein arrain mota dastatzeko jatetxe aproposa.

Ondarroa

www.ondarroa.eu

<< Hasi < Aurrekoa 1 2 3 Hurrengoa > Bukaera >>
1 orrialdea 3-koa

logooiz

Gertakaririk gabe

Puntu Interesgarriak

Eskualdea

Udalerria

Buletina

Eguraldia