Itsaski Otarra

Juantxu Larruzea sukaldariak prestaturiko errezeta freskagarria eta erreza. Uda sasoian jateko gomendagarria eta aldez aurretik prestatuta utzi daitekeena.

Osagarriak

  • Sapoa
  • Ganbak
  • Tipulina
  • Piper Gorria
  • Piper berdea
  • Olioa
  • Ozpina
  • Gatza

  • Zailtasuna Erreza.
  • Denbora 1h.
  • Anoak Nahi beste.



Pausuak

  • 1. Errezeta honetan zer nolako osagaiak eta osagai horien kopurua norberaren gustura erabakitzeko utzi dugu. Era desberdinetako itsaski otarrak egin ahal dira, norberak nahibeste.
  • 2. Kasu honetan tipulina piper berdea eta piper gorria azla barik txiki-txiki egingo ditugu.

  • 3. Ondoren Sapoa eta ganbak egosiko ditugu.
  • 4. Behin sapoa eta ganbak hotzituta daudelarik bol berdinean nahastuko dugu guztia.

    Amaitzeko olioa, ozpina eta gatza gehituko diogu jaten hasi aurretik

Argazki galeria