Tripakiak bizkaitar saltsan

Tripakiak bizkaitar saltsan plater oso ezaguna da euskal gastronomian. Errezeta Juantxu Larruzea sukaldari bizkaitarrak prestatu zigun 2011ko abenduan Garaiko gastronomia ikastaroan Otea-Loran elkartean. Bertaratu ziren ikasleek erruz gozatu zuten betiko plater honegaz.

Osagarriak

  • Kilo 1 tripaki (garbiak eta egosiak)
  • Txalota 1
  • Tipula txuri 1
  • Porruaren zati txuria
  • Oliba olioa
  • Gatza
  • Bizkaitar saltsa
  • Piper mina
  • Edanlontzi bat ardo beltza

  • Zailtasuna Ertaina
  • Denbora 60 minutu
  • Anoak 6



Pausuak

  • 1. 
    Lapiko handi batean oliba olio 4 koilarakada jarri. Olioa epeltzen denean ondo txikitutako tipula, txalota eta porruaren zati txuria gehitu. Barazkiak su ertainean sueztitu.
  • 2. 
    Tripaki egosiak harategian erosiko ditugu. Tripakiak uretan garbitu eta xukatu. Tripakiak kubotan zatitu. Barazkiak puntuan direnean kubotan zatitutako tripakiak bota lapikora eta astiro-astiro sueztitu. Gustoko baduzue piper min zatitxo bat bota eta ondoren ardo beltza. Egosten utzi.
  • 3. 
    Prest direnean, bizkaitar saltsa burruntzalika burruntzalika txiri- txiri nahasten joan. Utzi tripakiak irakiten su txikian 35 bat minutu.
    Baserriko ogiaz eta ardo baxoerdi bategaz hamaiketako ederra.

Argazki galeria