Abakando entsalada

Abakando entsalada gozoa benetan. Juantxu Larruzearen errezeta. Plater elegantea eta gozoa jai egun berezietan prestatzekoa. Ausartu prestatzen eta on egin!

Osagarriak

  • 8 abakando
  • 400 gr gatza
  • ura
  • 3 patata ertain
  • Ahuakate bat
  • Letxuga mota desberdinak
  • Osterzuria
  • 2 tomate handi
  • Maionesa saltsa
  • Ilar pote txiki bat
  • 4 azenario handi
  • Anana pote bat, edo zati bat
  • Oliba olioa
  • Ozpina
  • Piper gorri eta berdea
  • Tipulina

  • Zailtasuna Ertaina
  • Denbora ordu bat
  • Anoak 10 lagunentzako



Pausuak

  • 1. 
    Lapiko handi batean 6 litro ur egosten jarri eta 400 gramo gatz gaineratu. Ura egosten hasten denean abakandoak uretan sartu. Abakandoak bizirik behar gute egon. Abakandoak uretan sartu eta gero, berriro ura irakiten hasten denean, 8 minutuan lapikotik atera abakandoak. Alde batera utzi.
  • 2. 
    Uraza edo letxuga orri desberdinak gabitu eta prest eduki. Osterzuria garbitu eta prest eduki entsalada prestatzeko. 3 patata ertain eta 4 azenario egosi. Egosita direnean, patatak eta azenarioak txiki-txiki zatitu.
  • 3. 
    Tomateak zuritu, haziak eta ura kendu, eta kubotxoetan zatitu. Ahuakatea zuritu eta zatitu. Anana zatitu. Ilar eta baba txiki berde gozoen latak zabaldu eta prest eduki entsaladan nahasteko.
  • 4. Txikitutako ahuakatea, tomatea, baba berde txikiak eta anana dena ozpin olioz gozatu eta nahastu. Prest eduki entsalada prestatzeko.  Beste alde batetik, txikitutako patata, azenarioa eta ilarrak maionesa saltsarekin nahastu. Erreserbatu.
  • 5. 
    Gustokoen dugun ozpin-olio saltsa prestatu: tomate xehea, piper berde xehea, piper gorri xehea, tipula edo tipulina, oliba olioa eta ozpina. Alde batera utzi.

  • 6. 
    Entsaladaren muntaia egiteko, metalezko uztaitxoak erabili. Lehenik esne-gainaz arindutako maionesa saltsa apur bat plater zabal batean jarriko dugu. Gero koilarakada 2 jarriko dugu patata, azenario eta ilarrekin batera prestatu dugun nahasketarena. Gero uraza orriak eta eskarola orriak jarritu ditugu gainean. Ondoren, tomatea, babak, anana eta ahuakatearekin egin dugun nahasketen bi koilarakada jarri. Ondoren, azala kendutako abakando zati handiak jarri.
  • 7. Muntaia amaitzeko, guztiaren gainean, ozpin-olio gozatua botako diogu entsalada gozatzeko. Sekulakoa!

Argazki galeria