Arroza eta barazkiak salteatuak

Errezeta erraza eta goxoa. Bereziki umeen eta gaztetxoen gustukoa. Arroza bertoko eta sasoiko barazkiekin prestatzen den errezeta goxoa. Ausartu zaitez prestatzen. Etxekoek eskertuko dizute!.

Errezeta hau Gasteizko sukaldari gazte batek eskaini zigun ikastaro batean. La cocina de Plágaroko sukaldaria den Luis Angel Plágarok eskaini eta maisuki prestatu zigun.

Osagarriak

  • 400 gr arroza
  • Ura
  • Gatza
  • Berakatza
  • Sasoiko barazkiak: lekak, kalabazina, azenarioa
  • Gurina
  • Pernila edo otarrainxkak
  • Soja-saltsa
  • Olioa

  • Zailtasuna Erraza
  • Denbora 30 minutu
  • Anoak 4 lagunentzako



Pausuak

  • 1. 
    Arroza egosiko dugu uretan. Gatz apur bat botako diogu. 400gr arroza egosten baditugu, 1,6 litro ur jarriko ditugu lapikoan gutxienez. Arroza egosten denean, ura kenduko diogu, xukatu egingo dugu eta ur hotzaz hoztuko dugu. Alde batean gordeko dugu.
  • 2. 
    Wok edo zartagin batean olio pixka bat jarri eta bertan fin-fin moztutako barazkiak gaineratuko ditugu: lekak, kalabazina, eta azenarioak, esaterako.
  • 3. 
    Barazkiaz gaini, pernil edota otarrainxka batzuk ondo txikitutak gaineratu ahal dizkiogu arrozari. Nahi ditugun osagaiak gaineratu ahal dira errezeta honetan. Norberak bere gustura.
  • 4. 
    Osagaiak behin ondo salteaturik direnean bero-bero dagoen zartaginean, arroza gaineratuko dugu. Gurin zati txiki bi botako dizkiogu, eta goilara batekin urtu eta nahastuko dugu. Azkenik, soja-saltsa botako dugu. Saltsa asko botaz gero, zaporez gogorra aterako da platerra. Suabeagoa nahi izanez gero, apur bat gutxiago bota. Bota ahala, dastatzen joan norberaren punttua topatu arte.

Argazki galeria