Jogurta, eztia eta intxaurrak

Eztia eta intxaurrekin egiten dudan jogurta erakutsi nahi dizuet. Nire gusturako oso ondo geratzen dira intxaurrak, eztia eta jogurtarekin, eta gainera, jogurtari eztia gehituz, ez duzue azukrerik erabili beharrik, eztiak nahikoa eta soberan gozatzen du jogurta.

On egin!!

Errezeta: Roberto Ardanza. Mendi Eder eztia

Osagarriak

  • 750ml esne
  • Jogurt bat
  • Eztia
  • Intxaurrak

  • Zailtasuna Erraza
  • Denbora 8 ordu
  • Anoak 4-5 lagunentzako



Pausuak

  • 1. 
    Esnea ontzi handi batean jarri eta gehitu jogurta. Oso ondo nahastu, garrantzizkoa baita oso ondo nahastea eta bata bestearekin bat egitea. Jogur pote bakoitzea aurrena intxaur zati erdi bat jarri eta koilarakada bat ezti gaineratu.
  • 2. 
    Ondoren, prest ditugun jogur potetxoetara esnea eta jogurtaren nahasketa gaineratu. Jogurtera baduzue tapa jarri, martxan jarri eta eduki jogurta egiten 8 orduz. 8 ordu horietan ez da jogurtera ezertarako mugitu behar. Ondoren, jogur poteak jogurteratik atera eta hozten direnean hozkailuan gorde.
  • 3. 
    Jogurterarik ez baduzue, prestatu ditugun jogur potetxoak intxaur eta eztiarekin, ura duen lapiko batean sartu eta mantendu berotan, bero gehiegi izan gabe 8 orduz baita ere.
  • 4. Etxean norberaren gustuko jogur goxoak egiteko modua.