Kalabazin krema

Errezeta erraza minutu gutxitan egin ahal izateko modukoa. Umeek oso gustura jan ohi dute kalabazin krema. Errezeta erraza, merkea eta osasuntsua. Bertoko ekoizleei herriko merkatuan osagaiak erosi eta afalordurako lehen plater zoragarria prest. Ume txikientzat eta gaixoentzat ere plater suabea eta egokia. On egin!

Osagarriak

  • Kalabazin handi bat
  • 3 patata ertain
  • Tipulina txiki bat
  • Oliba olioa
  • Gatza eta piperra
  • Berakatz ale bat

  • Zailtasuna Erraza
  • Denbora 30 minutu
  • Anoak 4 lagunendako



Pausuak

  • 1. 
    Lapiko batera olio oliba koilarakada pare bat bota. Ondoren, ondo txikituriko tipulina eta berakatza gaineratu. Guztia su ertainean sueztitu.
  • 2. 
    Kalabazina eta patatak ondo garbitu, zuritu eta txikitu. Lapikora bota. Apur bat sueztitu.
  • 3. 
    Jarraian ura edo barazki salda gaineratu barazkiak estali arte.  Egosten jarri. Presio-eltzean 8-10 minututan eginda egongo da.
    Betiko lapikoan 25 minutu edukiko dugu egosten krema.
  • 4. 
    Egosi eta gero guztia irabiagailutik pasako dugu. Krema probatu. Gatzaz eta piperraz ondu behar izanez gero eta zerbitzatu. Baserriko ogi zigortua lagun ezin hobea du krema honek.