Baba txuriak barazkiekaz

Bizkaiko baserrietan baba txuri gozoak ekoizten dira. Hona hemen baba txuriak barazkiekaz prestatzeko errezeta gozoa. Dabid Serrano gazte elorriotarrak bidalitako errezeta da hau. Dieta zorrotzena jarraitzen ari direnek ere baimena dute plater osasuntsu hau dastatzeko. On egin!.

Osagarriak

  • 400 gr baba txuri
  • Porru bi
  • Kipula bat
  • 2 azenario handi
  • 3 berakatz ale
  • 2 patata ertain
  • Gatza
  • Piperra
  • Ura edo barazki salda
  • Olia olioa

  • Zailtasuna Erraza
  • Denbora Ordu eta erdi inguru
  • Anoak 4 lagundako



Pausuak

  • 1. 
    Baba txuriak urez beteriko ontzi batean beratzen utzi bezperatik edo 12 bat orduz.
  • 2. 
    Lapiko batean 4 koilarakada oliba olio, eta ondo txikitutako kipula, porruak eta berakatza sueztitzen utziko dugu su ertainean.
  • 3. 
    Ondoren, zati oso txikietan zaitutatako azenarioa eta patata gaineratuko diogu.
  • 4. 
    Baba txuriak presio-eltzean edota betiko lapikoan egin ahal ditugu. Presio-eltzean 25 bat minututan egosiko dira. Betiko lapikoan denbora gehiago behar dute, ordu eta erdi bat bai.
  • 5. 
    Gero ura edo barazki salda botako dugu lapikora. Segiduan beratutako baba txuriak botako dizkiogu. Gatzaz eta piperraz norberaren gustura ondu. Egosten jarriko ditugu hasieran su handian eta gero su txikitan mantenduko ditugu.
  • 6. 
    Denbora eta gero baba txuri garbiak eta osasuntsuak prest izango ditugu. Kolore apur bat emateko, batzuek etxean egindako tomate saltsa apur bat botatzen diote, bai eta piperrautsa ere. Errezeta hau dieta zorrotzena jarraitzen ari direnentzat ere egokia da. On egin!.