Holandar saltsa

Holandar saltsa Europa iparraldean asko erabiltzen den saltsa da. Guk maionesa erabiltzen dugun antzera, eurak holandar saltsa erabiltzen dute. Saltsa hau arrain errezetetan lagungarri ederra da, batez ere labean gainerretzen badugu.

Osagarriak

  • 3 arrautza
  • 300 gr. gurin
  • 2 koilarakada limoi zuku
  • Gatza

  • Zailtasuna Ertaina
  • Denbora 25 minutu
  • Anoak 8 lagunentzako



Pausuak

  • 1. Gurina Maria bainuan egosiko dugu. Urtzen denean prest izango dugu saltsa prestatzen hasteko.
  • 2. 
    Beste ontzi batean, hiru arrautzen gorringoa botako dugu. Arrautzak astiro-astiro arrotuko ditugu hagaxken laguntzagaz. Arrutza gorringoak arrotu bitartean, tantaz-tanta limoi zukua, gurina eta gatza gorringoegaz nahasten joango gara. Prozesu hau Maria bainuan egingo dugu, 40ยบ inguru, ahal izanez gero. Poliki-poliki saltsa loditzen joango da.
  • 3. 
    Gurina botatzen jarraituko dugu, baina gurinaren azkeneko aztarnak ez da kolore horidun likidoa izango, baizik kolore txurikoa. Hau esnearen gazura da. Gazura ez dugu erabiliko saltsa holandarra egiteko. Gazurak saltsa mindu egiten baitu.
  • 4. 
    Holandar saltsa minutu batzuk eta gero prest izango da arrainaren gainean jarri eta gainerretzeko.

Argazki galeria