Otarrainxkak baratxuriegaz

Otarrainxkak baratxuriegaz oso plater gozoa eta erraza da prestatzeko. Minutu gutxi batzutan afari baten sarrera ederra izango dugu buruhauste barik.

Osagarriak

  • Kilo bat otarrainxka
  • Baratxuri 3-4 aleak
  • Oliba olioa
  • Perrexila
  • Gatza eta piperra
  • Piper min apur bat
  • Ardo txuri apur bat

  • Zailtasuna Erraza
  • Denbora 20 minutu
  • Anoak 4 lagunentzako



Pausuak

  • 1. 
    Otarrainxkak garbituko ditugu, hots, burua eta azala kenduko diegu. Buruak eta azalak itsaski krema prestatzeko gordeko ditugu. Baratxuriak txiki-txiki zatituko ditugu. Zartagina sutan jarri, olioa bota, berotu eta baratxuri txikitua frijitu.
  • 2. Baratxuria kolore apur bat hartzen duenean -kontuz baratxurriak erre barik!!!- otarrainxkak gaineratuko ditugu. Sartaginean koilaragaz eraginez frijituko ditugu.
  • 3. 
    Perrexila xehe-xehe txikituko dugu, baita ere. Perrexila eta gustoko baduzue piper min zati txiki bat botako diogu. Gatza eta piperraz ondu eta azkenik, ardo txuri zorrotada bat gehituko diogu. Minutu bat barru, otarrainxka ederrak izango ditugu prest.

  • 4. Ardo txuria botatzerakoan, Durangaldeko edo Lea-Artibaiko edozein txakoli erabili ahal dugu gure otarrainxkak goxatzeko.

Argazki galeria