Marrubiak eztiagaz

Postre gozoa eta erraza benetan. Udaberria marrubiak jateko garairik egokiena da. Udaberrian izaten dira gozo, ugari eta merke. Bota begirada bat errezetari eta presta ezazu askaltzeko.

Osagarriak

  • Kilo bat marrubi
  • Milalore eztia

  • Zailtasuna Erraza
  • Denbora 5 minutu
  • Anoak 6 lagunentzat



Pausuak

  • 1. 
    Marrubiak iturri azpian ondo-ondo garbituko ditugu. Ondoren, txortena kenduko diegu marrubiei eta zatitan moztuko ditugu.
  • 2. 
    Katilu dotore batean marrubi batzuk zatituta jarriko ditugu. Azkenik, milalore edo gustoko duzun ezti apur bat gainetik botako diogu, ezti hari bat izango balitz bezala.
  • 3. 
    Eztiak eta marrubiak bat egiteko eta zaporeak uztartzeko 10 minutu atseden hartzen utziko ditugu. Denbora pasa ondoren prest izango dugu postre erraza eta osasuntsua jateko.