Sukaldean ari garenean errezeta batzuk jatena flanbeatzea eskatzen digute. Kontu handia izan behar dugu flanbeatzerakoan. Lapikora botatzen dugun alkoholdun likidoren bati su ematea da flanbeatzea. Ke-erauzgailua beti itzalita eduki behar dugu flanbeatzerakoan, bestela, sukaldeak su hartu ahal digu piztuta dugunean. Ke-erauzgailuak sua gora eraman eta indarra ematen dio. Honela aparatuak su hartu ahal digu, eta gero bide batez sukaldeak. Arretaz jokatu beraz.