Oiz Egin

TEL. 94 620 36 11
info@oizegin.com



Sabin Etxaburu

Oiz Egin Oiz Egin Oiz Egin

Sabin Etxaburu sukaldaria

Ondarroako Batzokia

Artabide kalea 36

Ondarroa. 48700

Bizkaia

Posta elektroniko honek spam-aren aurkako babesa dauka. Javascript-a aktibatu beharra dago ikusi ahal izateko

Tel. 94 683 26 65

Mov. 660 13 81 63

 

1971. urtean Ondarroan jaiotako sukaldaria dugu Sabin Etxaburu. Sukaldaritzan kasualitatez sartu zela esan dezakegu, izan ere, tailer batean egiten zuen lan eta orain dela 13 urte hasi zen sukaldaritza munduan. Beti gustatu izan zaio sukaldean aritzea. Hasi zenetik orain arteko lanari esker eskualdeko sukalde onenen artean kokatu du Ondarroako Batzokia. Formakuntza oso garrantzitsua izan da bere ibilbide profesionalean. Gaur egun ere lan horretan dihardu.

Sabinek etxean egongo balira modura hartzen ditu bezeroak bere jatetxean. Berarentzat bezeroenganako harreta zerbitzua oso garrantzizkoa da eta horretarako etxekoek laguntzen diote. Familia giroan eramaten dute jatetxea eta hori azkenean jaten ematen duten janariari balio erantsi bat ematen dio. Sabinek erabiltzen dituen produktuen kalitatea nabarmena da eta plater bikainak dastatzeko aukera ederra dago Ondarroako batzokian, horretaz gain jatetxeko terrazak bista ikusgarriak eskeintzen ditu itsasoari begira.

Jatetxean kalitate goreneko arraina nabarmentzen da bere plateretan Ondarroako portuan berak aukeraturiko arrain freskoak eskeintzen dituelako kartan eta menuetan. Okeletan Labeldun haragia eskeintzen du Ondarroa bertako baserrietatik ekarrita. Sabinek sukaldatutako platerak tradizioz betatakoak dira baina berrikuntza ikutua dutenak. Bertoko produktuei garrantzia handia ematen die. Ahalik eta gehien saiatzen da bertako produktuak ematen prezio egoki batean.

Argazki galeria

logooiz

Gertakaririk gabe

Buletina

Eguraldia