Oiz Egin

TEL. 94 620 36 11
info@oizegin.com



Bittor Arginzoniz

Bittor Arginzoniz Etxebarri Erretegiko sukaldean Bittor Arginzoniz Etxebarri Erretegiko sukaldean Bittor Arginzoniz

Bittor Arginzoniz sukaldaria

Etxebarri Erretegia (Michelin izarra)

San Juan pza, 1. Axpe auzoa.

Atxondo. 48291

Bizkaia

Tel: 94 658 30 42

Helbide elektronikoa: Posta elektroniko honek spam-aren aurkako babesa dauka. Javascript-a aktibatu beharra dago ikusi ahal izateko ; Posta elektroniko honek spam-aren aurkako babesa dauka. Javascript-a aktibatu beharra dago ikusi ahal izateko

Web gunea: www.asadoretxebarri.com

Etxebarri Erretegia Atxondoko Axpe auzoan dago. Bertoko sukaldari buru Bittor Arginzoniz da. Bittor Axpeko Olazabal baserrikoa da, eta bertatik joan zen auzoko Etxebarrira bere ametsetako erretegia zabaltzera.

Bittor Arginzoniz 1990. urtean zabaldu zuen Etxebarri Erretegia Axpeko (Atxondo) zaharberritutako baserri batean. Denboraren poderioz erretegi tradizionala zena erabat aldatu da. Egun maisu da Bittor parrilaren erabileran, mundu osoan txingarren jauna, txingarren aztia bilakatu da Arginzoniz.

Mundu mailan Bittor Arginzoniz da egun Bizkaiko sukaldaririk ospetsuenetakoa, eta Etxebarri erretegia Bizkaiko jatetxerik ezagunenetakoa. Azken urteotan gastronomian erreferentzia diren aldizkari eta gidek horrela diote bederen. Britaina Handiko Restaurant aldizkari ospetsuaren zerrendak Etxebarri Erretegia munduko jatetxe hoberenen artean 31. postuan sailkatu du. Bestalde, Michelin gida ospetsuan Etxebarri erretegiak izar bat du baita ere.  

Bittor Arginzonizek lehengairik onenak erabilita plater bikainak prestatzen ditu egurrezko parrilletan. Ez dago inork inguruan parrillaren teknika bera bezala erabiliko duenik.

Bittorren meritu handiena parrillaren erabileran maisu berritzailea bilakatu izana da, urte luzeetan lan eskerga burutu ondoren. Etxebarrin plater guztiak prestatzen dira txingarretan: angulak, kabiarra, arroza, onddoak, okelak, arrainak, itsaskiak eta postreak ere.  Bittorek txingarra pizteko egurra erabiltzen du. Plater mota bakoitzarako egur desberdinak erabiltzen ditu. Okelak xirmendutan eta artea egurraz erretzen ditu. Arrainak eta barazkiak, aldiz, olibondo eta haritz egurraz erretzen ditu. Egur txingarrek  euren lurrina uzten diote jatenari, eta lurrinak jaterakoan antzematen dira, ukitu zoragarria ematez.

Ospeak-ospe Bittor Arginzoniz eta bere taldeak apaltasunez jarraitzen dute beharrean Atxondoko Axpe auzo ikusgarrian. Euren lehentasuna da erretegira gerturatzen diren bezeroak pozik irtetea Etxebarrin bapo bazkaldu eta gero.

Olazabal baserriko su baxuaren ondoan ikasi zituen Bittorrek egurraren lurrinak eta jatenaren zaporeak dastatzen. Axpe auzo ikusgarri menditsuan baserriko produktuak ezagutu zituen, eta gertuko basoetan, egurren eta txingarren sekretuez jabetzen joan da.

Argazkiak: Bittor Arginzoniz eta Etxebarri Erretegiaren eskutik.

Restaurant zerrenda ospetsua

 

 

 

 

logooiz

Gertakaririk gabe

Buletina

Eguraldia