Oiz Egin

TEL. 94 620 36 11
info@oizegin.com



Ibon Basterretxea

Ibon Basterretxea sukaldaria

Sutargi Ardandegia (Sutargi Jatetxea izandakoa)

Nasa kalea 11

Ondarroa. 48700

Bizkaia

Tel: 94 683 22 58

Posta elektroniko honek spam-aren aurkako babesa dauka. Javascript-a aktibatu beharra dago ikusi ahal izateko

www.sutargi.com

*ETBko Tu plato favorito saioko irabazlea Kirmen Uribe idazlearentzat prestatu zuten legatza Ondarrutar erara. Informazioa

Ibon Basterretxearen familia beti izan da negozio berriak sortzearen aintzindari Ondarroan. Bere Aita Felixek Ondarroako lehenengo lore eta musika denda berritzailea sortu zuen. Ibonek amaren eta anaiaren laguntzarekin aitaren pausuak jarraitu eta orain dela 12 urte sortutako Sutargi jatetxea Ardandegia bihurtu du gaur egun. Horren aurretik familiak haburgesategi(pintxoak, ogitartekoak, hanburgesak) bat zabaldu zuen, den dena etxekoek eramanda.

Eskualdeko produktuak erabiltzearen aldekoa da Ibon eta sukaldean betiko zaporeei garrantzia oso handia ematen die. Bere apostua epe luzerako da bada ardandegiko giroa etxekoa ez bada berak ez dio zentzurik ikusten jarraitzeari. Ezinbesteko ikusten du prezioekin ondradua izatea eta zapore bikainak eskeintzea.

Gaur egun Sutargin jatorri askotako ardoak dastatu ahal dira. Horretaz gain eskualdeko hainbat kontserba bikain eta mota ezberdinetako pintxoak eta "tapak" jan ahal dira. Kontserbak Bakailoa plantxan, txipiroiak kipularekin, Bakailao tortilla, urdaiazpiko iberikoa, foie.... ahalko dira dastatu ardo bikainekin lagunduta.

Ardoa saltzen ere ipini du Ibonek jenteari aukera emateko ohikoak ez diren ardoak dastatzeko. Astero astero maridaje menu bat sortuko du pintxoekin eta ardoekin 15 Eurotan promozio ezberdinak izanik. Produktu berezi bat nahi du saldu baina delicatessen bat izatera heldu barik, kalitate/prezio oso ona eskeiniko du.

Aipatzekoa da ere hilean behin ardandegidunak, sumillerrak ekarriko dituela Sutargira eta katak antolatuko dituela jenteak produktua gehiago ezagutu dezan.

logooiz

Gertakaririk gabe

Buletina

Eguraldia