Errezeta erreza eta gozoa. Etxean ditugun osagaiekin prestatzeko aukera ematen diguna. Gatzaturik edo mamirik ez badu etxean, garaia ez delako, gatzatuaren ordez jogurt naturala erabili ahal dugu. Juantxu Larruzea sukaldari bizkaitarraren errezeta dugu hau, Garaiko Otea-Loran Elkartean eskainitako gastronomia ikastaroan erakutsitakoa. Animatu zaitezte prestatzen. Erreza eta merkea da.
Irasagar eta gatzatu kopa
Osagarriak
- 400 gr. irasagar
- 150 gr esne-gaina
- Errege sagar konpota 200 gr.
- Gatzagia
- Ardi esnea litro 1
- Milalore eztia
- Zailtasuna Erraza
- Denbora 30 minutu
- Anoak 10
Pausuak
-
1. Irasagar krema lortzeko, irasagarra kubotan zatituko dugu eta esne-gainarekin nahastuko dugu irabiagailuaz.
-
2. Kopa prestatzeko, lehenik ezti koilarakada txiki bat jarri oinarrian. Gainean, 2 kolilarakada irasagar eta esne-gainagaz lortutako krema gehietu, eta beste bi koilarakada errege sagar konpota.
-
3. Hau guztiaren gainean 38ºC tan berotutako ardi esnea bota, eta segiduan esneari lau tanta gatzagi bota kopa bakoitzean. Ezinbestekoa da pare bat minututan ardi esnea duten kopak ez mugitzerik ezta ikutzerik ere, bestela gatzatua egiteko prozesua eten egiten da.
-
4. Esnea hozten denerako gatzatua eginda egongo da. Kopa bukatzeko gerezi pikota bategaz apaindu. Kopak hozkailuan sartu, postrea hoztu eta zerbitzatu.
Produktuak
-
Abadiñoko Mendiola auzoko Garaikoa baserrian jasotzen dira intxaur hauek. Bertoko…Garaikoa Baserriko Intxaurrak
-
Jaio Idiazabal gazta, artzai gazta da, zapore suabeduna. Iurretako Garaizar…Jaio Idiazabal Gazta
-
Uxarte Eusko Label Sagardoa sagardo naturala da, artisau teknikaz ekoiztutako…Uxarte Eusko Label Sagardoa
-
Illart Bazeta ortuzainak nekazaritza ekologikoa lantzen du Abadiño Gaztelua auzoko…Ortuari ekologikoak Illart Bazeta
-
Bertako piper txorizero sikuarekin egindakoa, kipula oliba oliotan eginda eta…Leartibai Bizkaitar Saltsa
Jatetxeak
-
Ondarroako Batzokia Sabin Etxaburu sukaldariak zuzentzen du. Jatetxe honek sukaldaritza…Ondarroako Batzokia
-
Mahaiganeko Jatxetxea Mendexako plazan. Argoitz San Martin sukaldari gazteak zuzenduriko…Mahaiganeko Jatetxea
-
Katerin zerbitzu zabala eskaintzen duen ostalaritza enpresa. Durangoko Kurutziaga kalean…Saltsan Katerin Durango
-
Kob´s Gastrobar berria Durangon. Durangoko Kobika Jatetxearen sarreran. Goi mailako…Kob´s Gastrobar
-
Plateruena Kafe Antzokiak ostalaritza zerbitzu on bat baino gehiago da.…Plateruena Kafe Antzokia