Tripakiak bizkaitar saltsan plater oso ezaguna da euskal gastronomian. Errezeta Juantxu Larruzea sukaldari bizkaitarrak prestatu zigun 2011ko abenduan Garaiko gastronomia ikastaroan Otea-Loran elkartean. Bertaratu ziren ikasleek erruz gozatu zuten betiko plater honegaz.
Tripakiak bizkaitar saltsan
Osagarriak
- Kilo 1 tripaki (garbiak eta egosiak)
- Txalota 1
- Tipula txuri 1
- Porruaren zati txuria
- Oliba olioa
- Gatza
- Bizkaitar saltsa
- Piper mina
- Edanlontzi bat ardo beltza
- Zailtasuna Ertaina
- Denbora 60 minutu
- Anoak 6
Pausuak
-
1. Lapiko handi batean oliba olio 4 koilarakada jarri. Olioa epeltzen denean ondo txikitutako tipula, txalota eta porruaren zati txuria gehitu. Barazkiak su ertainean sueztitu.
-
2. Tripaki egosiak harategian erosiko ditugu. Tripakiak uretan garbitu eta xukatu. Tripakiak kubotan zatitu. Barazkiak puntuan direnean kubotan zatitutako tripakiak bota lapikora eta astiro-astiro sueztitu. Gustoko baduzue piper min zatitxo bat bota eta ondoren ardo beltza. Egosten utzi.
-
3. Prest direnean, bizkaitar saltsa burruntzalika burruntzalika txiri- txiri nahasten joan. Utzi tripakiak irakiten su txikian 35 bat minutu.
Baserriko ogiaz eta ardo baxoerdi bategaz hamaiketako ederra.
Produktuak
-
Abadiñoko Mendiola auzoko Garaikoa baserrian jasotzen dira intxaur hauek. Bertoko…Garaikoa Baserriko Intxaurrak
-
Jaio Idiazabal gazta, artzai gazta da, zapore suabeduna. Iurretako Garaizar…Jaio Idiazabal Gazta
-
Uxarte Eusko Label Sagardoa sagardo naturala da, artisau teknikaz ekoiztutako…Uxarte Eusko Label Sagardoa
-
Illart Bazeta ortuzainak nekazaritza ekologikoa lantzen du Abadiño Gaztelua auzoko…Ortuari ekologikoak Illart Bazeta
-
Bertako piper txorizero sikuarekin egindakoa, kipula oliba oliotan eginda eta…Leartibai Bizkaitar Saltsa
Jatetxeak
-
Ondarroako Batzokia Sabin Etxaburu sukaldariak zuzentzen du. Jatetxe honek sukaldaritza…Ondarroako Batzokia
-
Mahaiganeko Jatxetxea Mendexako plazan. Argoitz San Martin sukaldari gazteak zuzenduriko…Mahaiganeko Jatetxea
-
Katerin zerbitzu zabala eskaintzen duen ostalaritza enpresa. Durangoko Kurutziaga kalean…Saltsan Katerin Durango
-
Kob´s Gastrobar berria Durangon. Durangoko Kobika Jatetxearen sarreran. Goi mailako…Kob´s Gastrobar
-
Plateruena Kafe Antzokiak ostalaritza zerbitzu on bat baino gehiago da.…Plateruena Kafe Antzokia