Pastel-kremadun hostopila gozoki erraza da oso prestatzen eta benetan gozoa postre modura. Errezeta Juantxu Larruzea sukaldariak eskaini zigun Garaiko Otea-Loran elkartearen sukaldaritza ikastaroan. Animatu zaitez prestatzera. On Egin!
Pastel-kremadun hostopilak
Osagarriak
- Hotopil orea izoztua 500 gr
- Irina
- Arrabola
- Gurina
- Arrautza bat
- Zailtasuna Erraza
- Denbora 30 minutu
- Anoak 8 lagunentzako
Pausuak
-
1. Hostopil orea izoztuta landu aurretik, hozkailutik aterako dugu. Biguntzen denean arrabolarekin ondo lisatuko dugu. Hostopil orea lantzeko, lan egingo dugun azala irinez ondo irineztatuko dugu, orea azalean edo mahaian itsatsi ez dadin.
-
2. Arrabolarekin orea ondo luzatu eta gero, orearen izkinak moztuko ditugu orea labean modu errazean puztu dadin. Orea zatituko dugu gure gustura. Labean sartzeko prest dugunean labeko erretiluan jarrita, hostopil zatiak irabiatutako arrautz batekin margoztuko dugu. Arrautza irabiatua oreari pintzel batekin jarriko diogu.
-
3. Hostopil orea labean egiteko, labea aldez aurretik berotuko dugu 200 gradutara. Hostopilan labe beroan, 200ºtara 18 minutu beharko ditu egiteko eta kolore marroi ederra hartzeko.
-
4. Ondoren, labetik aterako dugu. Plater edo erretilu batean jarriko dugu. Hostopila hozten denean, nahi dugunarekin bete ahal dugu. Kasu honetan, pastel-kremarekin beteko dugu. Pastel-kremaren errezeta Oiz Eginen errezeten sailan duzu baita ere. On egin eta gozatu pastela!
Produktuak
-
Abadiñoko Mendiola auzoko Garaikoa baserrian jasotzen dira intxaur hauek. Bertoko…Garaikoa Baserriko Intxaurrak
-
Jaio Idiazabal gazta, artzai gazta da, zapore suabeduna. Iurretako Garaizar…Jaio Idiazabal Gazta
-
Uxarte Eusko Label Sagardoa sagardo naturala da, artisau teknikaz ekoiztutako…Uxarte Eusko Label Sagardoa
-
Illart Bazeta ortuzainak nekazaritza ekologikoa lantzen du Abadiño Gaztelua auzoko…Ortuari ekologikoak Illart Bazeta
-
Bertako piper txorizero sikuarekin egindakoa, kipula oliba oliotan eginda eta…Leartibai Bizkaitar Saltsa
Jatetxeak
-
Ondarroako Batzokia Sabin Etxaburu sukaldariak zuzentzen du. Jatetxe honek sukaldaritza…Ondarroako Batzokia
-
Mahaiganeko Jatxetxea Mendexako plazan. Argoitz San Martin sukaldari gazteak zuzenduriko…Mahaiganeko Jatetxea
-
Katerin zerbitzu zabala eskaintzen duen ostalaritza enpresa. Durangoko Kurutziaga kalean…Saltsan Katerin Durango
-
Kob´s Gastrobar berria Durangon. Durangoko Kobika Jatetxearen sarreran. Goi mailako…Kob´s Gastrobar
-
Plateruena Kafe Antzokiak ostalaritza zerbitzu on bat baino gehiago da.…Plateruena Kafe Antzokia