Gozogintzan oso erabilia den krema gozoa da hau: pastel-krema. Modu errezean prestatzera erakutsiko digu errezeta honek. Errezeta hau Juantxu Larruzea sukaldariak eskainitakoa da, Garaiko Otea-Loran elkartearen sukaldaritza ikastaroan. Gozoa benetan maisuaren errezeta. On Egin!
Pastel-krema
Osagarriak
- 2 litro esne
- Kanela-zotz bat
- Limoi-azal zati 3
- 4 arrautz osorik
- 200 gr azukre
- Koilarakada bat arto-irin txuria
- 2 koilarakada irin
- Zailtasuna Erraza
- Denbora 30 minutos
- Anoak 15 raciones
Pausuak
-
1. Esnea egosten jarri lapiko handi batean kanela-zotzaz eta limoi-azal zati hirurerkin batera.
-
2. Ontzi batean arrautzak, irina, arto-irina, eta azukrea ondo nahastuko eta irabiatuko ditugu guztia krema batean ondo bat egin arte. Nahasketa ondo irabiatzeko eskuko hagatxoa erabiliko dugu.
-
3. Lapikoan dagoen esnea irakiten hasten denean, kanela-zotza eta limoi azalak atera. Lapikoaren sua itzali eta astiro-astiro joan gaineratzen egindako nahasketa: irina, arto-irina, arrautzak eta azukrea duena. Krema hau esneari gaineratzen diogun bitartean, hagatxoarekin guztia geratu gabe irabiatuko eta nahastuko dugu, krema guztia osatu arte.
-
4. Lapikoa sutik atera, eta irabiatzen jarraituko dugu. Behin pastel-krema egin dagoenean, hozten utziko dugu erabili aurretik. Hozten denean, hozkailuan mantenduko dugu.
Produktuak
-
Abadiñoko Mendiola auzoko Garaikoa baserrian jasotzen dira intxaur hauek. Bertoko…Garaikoa Baserriko Intxaurrak
-
Jaio Idiazabal gazta, artzai gazta da, zapore suabeduna. Iurretako Garaizar…Jaio Idiazabal Gazta
-
Uxarte Eusko Label Sagardoa sagardo naturala da, artisau teknikaz ekoiztutako…Uxarte Eusko Label Sagardoa
-
Illart Bazeta ortuzainak nekazaritza ekologikoa lantzen du Abadiño Gaztelua auzoko…Ortuari ekologikoak Illart Bazeta
-
Bertako piper txorizero sikuarekin egindakoa, kipula oliba oliotan eginda eta…Leartibai Bizkaitar Saltsa
Jatetxeak
-
Ondarroako Batzokia Sabin Etxaburu sukaldariak zuzentzen du. Jatetxe honek sukaldaritza…Ondarroako Batzokia
-
Mahaiganeko Jatxetxea Mendexako plazan. Argoitz San Martin sukaldari gazteak zuzenduriko…Mahaiganeko Jatetxea
-
Katerin zerbitzu zabala eskaintzen duen ostalaritza enpresa. Durangoko Kurutziaga kalean…Saltsan Katerin Durango
-
Kob´s Gastrobar berria Durangon. Durangoko Kobika Jatetxearen sarreran. Goi mailako…Kob´s Gastrobar
-
Plateruena Kafe Antzokiak ostalaritza zerbitzu on bat baino gehiago da.…Plateruena Kafe Antzokia