Amorebieta-Etxanoko Euba auzoan inauterietan antzina baserrietan jaten zen platerra da hau. Plater sendoa eta berezia. Oso landua. Gaur egungo gazte gutxik prestatzen dakitena. Ea antzinako errezeta hau gure artetik galtzen ez dogun. Hona hemen probatu nahi duenarentzat errezeta. Errezeta hau Mari Nieves Bastero zornotzarrari esker plazaratu dogu. Mari Nievesen ama eta amamaren jakintza gastronomikoa zabaltzeko.