Holandar saltsa Europa iparraldean asko erabiltzen den saltsa da. Guk maionesa erabiltzen dugun antzera, eurak holandar saltsa erabiltzen dute. Saltsa hau arrain errezetetan lagungarri ederra da, batez ere labean gainerretzen badugu.
Holandar saltsa
Osagarriak
- 3 arrautza
- 300 gr. gurin
- 2 koilarakada limoi zuku
- Gatza
- Zailtasuna Ertaina
- Denbora 25 minutu
- Anoak 8 lagunentzako
Pausuak
-
1. Gurina Maria bainuan egosiko dugu. Urtzen denean prest izango dugu saltsa prestatzen hasteko.
-
2. Beste ontzi batean, hiru arrautzen gorringoa botako dugu. Arrautzak astiro-astiro arrotuko ditugu hagaxken laguntzagaz. Arrutza gorringoak arrotu bitartean, tantaz-tanta limoi zukua, gurina eta gatza gorringoegaz nahasten joango gara. Prozesu hau Maria bainuan egingo dugu, 40º inguru, ahal izanez gero. Poliki-poliki saltsa loditzen joango da.
-
3. Gurina botatzen jarraituko dugu, baina gurinaren azkeneko aztarnak ez da kolore horidun likidoa izango, baizik kolore txurikoa. Hau esnearen gazura da. Gazura ez dugu erabiliko saltsa holandarra egiteko. Gazurak saltsa mindu egiten baitu.
-
4. Holandar saltsa minutu batzuk eta gero prest izango da arrainaren gainean jarri eta gainerretzeko.
Produktuak
-
Abadiñoko Mendiola auzoko Garaikoa baserrian jasotzen dira intxaur hauek. Bertoko…Garaikoa Baserriko Intxaurrak
-
Jaio Idiazabal gazta, artzai gazta da, zapore suabeduna. Iurretako Garaizar…Jaio Idiazabal Gazta
-
Uxarte Eusko Label Sagardoa sagardo naturala da, artisau teknikaz ekoiztutako…Uxarte Eusko Label Sagardoa
-
Illart Bazeta ortuzainak nekazaritza ekologikoa lantzen du Abadiño Gaztelua auzoko…Ortuari ekologikoak Illart Bazeta
-
Bertako piper txorizero sikuarekin egindakoa, kipula oliba oliotan eginda eta…Leartibai Bizkaitar Saltsa
Jatetxeak
-
Ondarroako Batzokia Sabin Etxaburu sukaldariak zuzentzen du. Jatetxe honek sukaldaritza…Ondarroako Batzokia
-
Mahaiganeko Jatxetxea Mendexako plazan. Argoitz San Martin sukaldari gazteak zuzenduriko…Mahaiganeko Jatetxea
-
Katerin zerbitzu zabala eskaintzen duen ostalaritza enpresa. Durangoko Kurutziaga kalean…Saltsan Katerin Durango
-
Kob´s Gastrobar berria Durangon. Durangoko Kobika Jatetxearen sarreran. Goi mailako…Kob´s Gastrobar
-
Plateruena Kafe Antzokiak ostalaritza zerbitzu on bat baino gehiago da.…Plateruena Kafe Antzokia