Oiz Egin

TEL. 94 620 36 11
info@oizegin.com

Otarrain entsalada

Otarrain entsalada. Gabonetarako errezeta elegantea. Juantxu Larruzearen errezeta gozoa benetan. Ausarta izan eta prestatu. Ez da batere zaila.

Osagarriak

• 2 otarrain buztanak
• Letxuga nahasketa
• Espinakak
• 200 gr gatza
• Ozpin-olioa
• Izotza
• Kontserbako baba berde txikiak 50 gr.
• 100 ml esnegaina
• Maionesa
• Ozpina
• Ahuakate laurdena
• Tomate laurdena
• Tipula laurdena
• Piper gorri laurdena

• Zailtasuna Ertaina
• Denbora 45 minutu
• Anoak 10 lagunentzako

Pausuak

• 1.
Otarrain kongelatuak erabiltzen baditugu, giro-tenperanturan deskongelatu. Lapiko handi batean ura irakiten jarri, 200 gr. gatza gaineratuz. Ura epela dagoenean otarrainak uretan sartu. Ura irakiten hasten denetik otarrainak 12 minutuz egosi.
• 2.
Otarrainak egosten direnean, uratik atera eta izotz-uretan sartu. Bertan minutu batzuk eduki. Gero otarrainak zuritu. Modu erraz batean zuritzeko, artaziak erabili, izkinetatik moztu, eta gero eskuz zuritu. Otarrainek azala nahikoa gogorra da.
• 3.
Beste alde batetik, era askotako letxugak ozpin-olioz eta gatzaz gozatu, entsaladarako bezala.
• 4.
Jarraian, otarrainak xerratuko ditugu medailoiak ateraz. Otarrainen zatitxo batzuk maionesagaz nahastuko ditugu.
• 5.
Bestetik, espinakak ur berotan galdarraztatu 3 minutuz. Ondoren, minutu batez izotz-uretan sartu eta atera. Jarraian, katilu batean jarri, oliba olio pixka bat bota, esnegain apur bat, maionesa eta ozpin ukitu bat. Guztia irabiatu ondoren, entsaladaren oinarria izango dugu.
• 6.
Dagoeneko, entsalada apaintzen hasiko gara. Plater txuri zabal batean, lehenik espinaka krema apur bat jarriko dugu. Ondoren, era askotariko letxuga onduak  baba berde txikiekin jarriko ditugu.
• 7.
Letxugen gainean otarrain zatitxoak maionesagaz lagunduta prestatu dugun nahasketaren koilarakada bat, eta bukatzeko, otarrain medailoia. Entsalada ozpin-olioz onduko dugu.
• 8.
Ozpin-olioa ahuakate, tipula, piper gorri, eta tomate laurdenekin prestatuko dugu. Hauek txiki-txiki moztu eta ozpin-olioa gaineratu. Olioa beti ozpinaren kantitate bikoitza bota beharko dugu.

Argazki galeria

Produktuak

Jatetxeak

Ondarroako Batzokia

Ondarroako Batzokia

Ondarroako Batzokia Sabin Etxaburu sukaldariak zuzentzen du. Jatetxe honek sukaldaritza…

Mahaiganeko Jatetxea

Mahaiganeko Jatetxea

Mahaiganeko Jatxetxea Mendexako plazan. Argoitz San Martin sukaldari gazteak zuzenduriko…

Saltsan Katerin Durango

Saltsan Katerin Durango

Katerin zerbitzu zabala eskaintzen duen ostalaritza enpresa. Durangoko Kurutziaga kalean…

Kob´s Gastrobar

Kob´s Gastrobar

Kob´s Gastrobar berria Durangon. Durangoko Kobika Jatetxearen sarreran. Goi mailako…

Plateruena Kafe Antzokia

Plateruena Kafe Antzokia

Plateruena Kafe Antzokiak ostalaritza zerbitzu on bat baino gehiago da.…

logooiz

Gertakaririk gabe

Bilatu-errezetak

Osagarri nagusiak

Bigarren mailako osagarriak

Prestatzea

Sukaldaria

Buletina

Eguraldia