Bakailaua bizkaitar saltsan Bizkaiako errezeten artean ezagunenetakoa da. Betiko errezeta, benetan gozoa. Honako hau, Juantxu Larruzearen eskutik dakargu. 2011ko abenduan Garaiko Otea-Loran txokoan emandako gastronomia ikastaroan jasota.
Bakailaua bizkaitar saltsan
Osagarriak
- 3 baratxuri ale
- 4 koilarakada oliba olio
- Kilo bat bakailaua (10 bat xerra)
- Llitro eta erdi bizkaitar saltsa
- Zailtasuna Erraza
- Denbora 20 minutu
- Anoak 5 lagunentzako
Pausuak
-
1. Baratxuriak zuritu eta ale bakoitza bitan zatitu. Lapiko handi batean 4 koilarakada oliba olio epeltzen jarri. Berakatza oliotara bota. Behin kolore apur bat hartzen dutenean, berakatzak oliotik atera.
-
2. Olioa bero dugula bakailau xerrak lapikoan jarri, hasieran narrua behera begira, eta pare bat minutu ondoren buelta eman.
-
3. Xerrei buelta eman eta minutu batera bizkaitar saltsa botatzen hasi. Poliki-poliki egingo dugu. Burruntzalikaz burruntzalika. Saltsa pixka bat bota eta bakailauarekin bat egin. Saltsa guztia bota ondoren, bakailaua estali arte, egosten eduki minutu batzuk. Prest izango dugu bakailau platerkada ederra jateko. Baserriko ogia eta gure edari gogokoenaz uztartzen baditugu, sekulako bazkaria izango dugu.
Produktuak
-
Abadiñoko Mendiola auzoko Garaikoa baserrian jasotzen dira intxaur hauek. Bertoko…Garaikoa Baserriko Intxaurrak
-
Jaio Idiazabal gazta, artzai gazta da, zapore suabeduna. Iurretako Garaizar…Jaio Idiazabal Gazta
-
Uxarte Eusko Label Sagardoa sagardo naturala da, artisau teknikaz ekoiztutako…Uxarte Eusko Label Sagardoa
-
Illart Bazeta ortuzainak nekazaritza ekologikoa lantzen du Abadiño Gaztelua auzoko…Ortuari ekologikoak Illart Bazeta
-
Bertako piper txorizero sikuarekin egindakoa, kipula oliba oliotan eginda eta…Leartibai Bizkaitar Saltsa
Jatetxeak
-
Ondarroako Batzokia Sabin Etxaburu sukaldariak zuzentzen du. Jatetxe honek sukaldaritza…Ondarroako Batzokia
-
Mahaiganeko Jatxetxea Mendexako plazan. Argoitz San Martin sukaldari gazteak zuzenduriko…Mahaiganeko Jatetxea
-
Katerin zerbitzu zabala eskaintzen duen ostalaritza enpresa. Durangoko Kurutziaga kalean…Saltsan Katerin Durango
-
Kob´s Gastrobar berria Durangon. Durangoko Kobika Jatetxearen sarreran. Goi mailako…Kob´s Gastrobar
-
Plateruena Kafe Antzokiak ostalaritza zerbitzu on bat baino gehiago da.…Plateruena Kafe Antzokia