Mallabiako Mañeko-Azpi gozogintza enpresa txikia eta familiarra da. Betiko euskal gozoen errezetak jaso dituzte eta gozo ederrak ekoizten dituzte.
Hauen artean, kokoz egindako pastak oso ondo saltzen dituzte joaten diren azoka ugarietan. Kokoz egindako pastak pertsona zeliakoak jateko egokiak dira; pasta hauen osagarriak kokoa, azukrea, eta arrautzak bakairrik baitira. Artisau teknikaz egindako gozoak dira hauek.