Oiz Egin

TEL. 94 620 36 11
info@oizegin.com



Jose Antonio Bilbao "Axpe"

Axpe sagardoa eta txakolina Axpe sagardoa eta txakolina Oiz Egin

Ekoizlea: Jose Antonio Bilbao Ibarluzea.

Produktua: Axpe Sagardoa: Axpe Eusko Label Sagardoa eta Axpe Bizkaiko Sagardoa. Axpe Bizkaiko Txakolina.

Helbidea: Atxondoa auzoa, Axpe baserria, Markina-Xemein. 48240 (Bizkaia)

Telefonoa: 94 616 82 85

Posta elektronikoa: Posta elektroniko honek spam-aren aurkako babesa dauka. Javascript-a aktibatu beharra dago ikusi ahal izateko

Web gunea: www.axpesagardotegia.com

                      www.euskolabelsagardoa.net

 

Axpe Baserriaren eta sagardoaren historioa orain dela 4 belaunaldi hasi zuen Jose Antonioren Biraitonak etxerako sagardoa egiteari ekin bait zion. Hurrengo bi belaunaldiek tradizioa jarraitu eta etxetik kanpora saltzen hasi ziren gerra garaia heldu arte.

Momentu horretan sagardoa egiteari utzi zioten eta urte mordo bat iragan eta gero familiaren tradizioa jarraitzeko eta sendotzeko Jose Antonio Bilbaok 1996an Axpe Sagardotegia sortu zuen. Bertan enbotilatzen ditu Eusko labela eta Bizkaiko Txakoliña denominazioa dituzten Axpe sagardoa eta Axpe txakoliña. Bere etxeko eta Lea-Artibaiko eskualdeko sagar eta mahatsekin elaboratzen ditu edari hauek. Normalean lan taldea etxekoek eta laguntzaile bik osotzen dute berataz aparte. Bere produktuetan sinesmen osoa daukanez, Jose Antonio etorkizunera begira dago mahastien hedapen edo zabalkunde bat egin nahi du produkzioa handitzeko.

"Axpe" izena bere familiako baserriaren izena da eta hau sagardotegiaren ondoan kokatzen da. Sagardotegiaren oinean "Mari sorginaren" iturria sortzen da eta alboan "Axpeko koba" deituriko kobazuloa aurkitzen da. Kondairak dioenez... "O, Mari sorgina jainkosa bezala hartzen zen eta bertoko baserritarrak sagardoa ezkeini behar zioten berarentzako sagardoa edari sakratua bait zen. Orduan sagardoa behin eskeinita, baserritarra atzerantzka atera behar zen kobatik erreberetziak eginez, zeren lepoa emanez gero gaizki hartuko zuen Bizkaiko gure jainkosak".....

Istorio hau bertatik bertara entzuteko onena Jose Antonioren sagardotegira joatea da bertan bazkari eder bat egin eta sagardo edo txakolin fresjkagarri batez lagunduta pertsonalki kontatuko dizue eta.

Bideoak:

1- FILM_1

2- FILM_2

3- FILM_3

4- FILM_4

logooiz

Gertakaririk gabe

Ekoizleak

Ekoizlea

Produktua

Buletina

Eguraldia