Ekoizlea: Laneko Koop. Elkartea
Produktua: Barazki eta fruitu kontserbak, Txakolina, Eusko Label eta Bizkaiko Sagardoa.
Helbidea: Okamikako Industrialdea, 2 5 A - 48289. Gizaburuaga. Bizkaia
Telefonoa: 94 684 20 26
Faxa: 94 684 20 26
Helbide elektronikoa: Posta elektroniko honek spam-aren aurkako babesa dauka. Javascript-a aktibatu beharra dago ikusi ahal izateko
Duela hamasei urte Bizkaiko Lea-Artibai bailarako hamalau bat baserritar elkartu eta Laneko kooperatiba sortu zuten Gizaburuagan. Sagardoa eta txakolinaz gain barazki eta fruitu kontserbak ekoizten dituzte. Sagardoaren kasuan ekoizten dituzten litro guztietatik 2.000 litro inguru sagardo ekologikoa da.
Kooperatiba sortu zuteneko helburu nagusia Lea-Artibaiko baserriko produktuentzat merkatu baten bila irtetzea izan zen. Oso zaila ikusten zuten banan-banan ekoizle bakoitzak produktua eraldatzeko bakoitzak bere aldetik inbertsio handiak egitea. Horregatik, kooperatiba batean elkarlanari lotu zioten. Beraien helburua beti izan da bertoko baserritarren produktuak eraldatuz kalitate goreneko produktuak sortu eta ekoiztea.
Lanekok produktoak LEARTIBAI ONDAREA markagaz merkaturatzen ditu izan ere kooperatibaren jatorria izen bereko eskualdean datza.
Lehengai ekologikoak aparteko kalitatezkoak dira; gehien bat, Lea Artibai, Busturialdea, Durangaldea eta Arratialdekoak.
Lehengai hauek era tradizionalean prestatzen dituzte eta modu horretara kalitate bikaineko produktuak bermaturik daude. kontutan edukitzeko aipamena ikusita gaur egun elikadurari zer nolako garrantzia ematen zaion.
Lanekok baserri mundutik bizi direnen antzera merkatu nahiko murritza du. Batik bat salmenta zuzena erabiltzen dute azoketan,banatzaileen bidez, denda eta kontsumitzaile ekologikoen bitartez saltzen dute gehienbat.