Oiz Egin

TEL. 94 620 36 11
info@oizegin.com



Jose Luis Gomez Kerejeta "Mendraka Txakolina"

Jose Luis Gomez Kerejeta, Mendraka Txakolina. Jose Luis Gomez Kerejeta, Mendraka Txakolina. Oiz Egin

Ekoizlea: Jose Luis Gomez Kerejeta

Produktua: Mendraka Txakolina. Bizkaiko Txakolina.

Helbidea: Elizalde baserria. Mendraka auzoa, 1. Elorrio. 48230. (Bizkaia)

Telefonoa: 635 73 03 45 - 94 682 00 00

Elizalde Upategian bisita gidatuak antolatzen dira.

Helbide elektronikoa: Posta elektroniko honek spam-aren aurkako babesa dauka. Javascript-a aktibatu beharra dago ikusi ahal izateko

Web orria: www.bizkaikotxakolina.com

 

Jose Luis Gomez Kerejeta elorriarra da. Elizalde Upategiaren jabea eta Mendraka Bizkaiko Txakolinaren ekoizlea. Jose Luis Gomez Kerejeta eta bere familia Elorrioko Elizalde baserrian sortutakoak dira. Elizalde baserria XVI. mendeko harrizko baserri ikusgarria da.

90ko hamarkadan Elizalde Upategian Mendraka txakolinaren ekoiztetxea sortu zuten Jose Luis eta familiak. Bizkaiko txoko hau toki magikoa da. Elorrioko Mendraka auzoan dago, Santo Tomas ermitaren ondoan eta Argiñetako Nekropolitik gertu. Mendraka Txakolinaren etxeko mahatsakaz ekoizten da. Elorrioko 6,5 hektareatan lortutako mahatsaz ekoizten dute Mendraka txakolina. Mendraka Txakolina ekoizteko erabiltzen den mahatsa Hondarribi zuri zerratu motatakoa da. Produkzio txikiko upategia da hau, urtean 30.000 litro txakolin ekoizten dituzte.

Mendraka txakolina berezia da. 300 metrotik gorako mahastietan sortutako produktua da. Mendi nekazaritzan ekoiztutako produktua da. Horregatik, mahatsa beranduago biltzen dute, eta horrek txakolinari zapore berezia ematen dio. Elizaldeko landetan mikroklima berezia dute. Mahastegiek hegoaldera daude. Eguzkia egun osoan izaten dute. Etxean egindako produktua da Mendraka txakolina, Jose Luisek eta bere taldeak mimo handiz egindako produktua. Artisau teknikak zein teknologiak berriak erabiliz ekoiztutako produktua da. Mahaian arrainak eta itsaskiak laguntzeko egokia da Mendraka.

Jose Luisek txakolingintzaren arlo guztiak lantzen du, mahatsa jasotzen denetik saltzen denera arte. Mendraka txakolina salmenta zuzenean saltzen da: Elizalde Upategian eta azoka desberdinetan. 

 

 

 

 

Argazki galeria

logooiz

Gertakaririk gabe

Ekoizleak

Ekoizlea

Produktua

Buletina

Eguraldia