Oiz Egin

TEL. 94 620 36 11
info@oizegin.com



Asteazkena, 2012ko Maiatzaren 30(e)an 15:33

Ortuari ekologikoak Illart Bazeta

Illart Bazeta ortuzainak nekazaritza ekologikoa lantzen du Abadiño Gaztelua auzoko Otzein baserrian. Bertan sasoian sasoiko barazki mota asko ekoizten du, eta askotatik gutxi, lurrak naturalki ematen dituenak. Illart Bazetak nekazaritza ekologikoa lantzen du bere ingurugiroa zaintzeko helburuz eta ortuari osasuntsuagoak ekoizten baitira.

Otzein baserrrian honako barazki ekologikoak ekoizten dituzte:

Udaberrian: baba beltzak, ilarrak, tipulinak, letxugak, kalabazinak eta azenarioak.

Udan: Tomateak, piper txorizeroak, tipulak, letxugak, kalabazinak, piper morroiak, eta lekak.

Udazkenean: Letxugak, kalabazak, tomateak, zerbak, espinakak, azak, azaloreak, brokoliak, eskarolak, porruak eta piper morroiak.

Neguan: Letxugak, azak, azaloreak, brokoliak, eskarolak, kalabazak, zerbak, espinakak eta porrruak.

Ekoizlearen fitxa

Asteartea, 2012ko Maiatzaren 29(e)an 16:00

Illart Bazeta nekazari ekologikoa

Illart Bazeta ortuzain ekologikoa.

Produktua: Barazki ekologikoak.

Helbidea: Otzein baserria. Gaztelua auzoa. Abadiño. 48220. Bizkaia.

Telefonoa: 673 63 44 23

Helbide elektronikoa: Posta elektroniko honek spam-aren aurkako babesa dauka. Javascript-a aktibatu beharra dago ikusi ahal izateko

Web orria: Eneek/Illart

 

Illart Bazeta Abadiñoko Gaztelua auzoan sortutakoa da. Ikasketak gustuko ez eta gaztetik gurasoen eskutik ortuko bidea hartu zuen, soroak eta naturak liluraturik.

2010. urtean Eneek erakundearen eskutik ekoizpen ekologikoari ekin zion. Ustiapen mota garbiena delako beretzat, naturarentzat eta ortuariak jaten dituen bezeroarentzat ere.

Ekoizpen ekologikoak eskatzen duen lez, barazki asko ekoizten ditu Illartek, eta bakoitzatik gutxi.

Gogoko du Illartek bere lanbideak eskaintzen dion libertateagatik. Berak eta naturak markatzen baitituzte bere ardurak eta lan erritmoa.

Illartek ekoizten dituen barazkiak salmenta zuzenean saltzen ditu. Illart bere postuan barazki ekologikoak saltzen astezken goizetan topatuko dugu Abadiño Matienako merkatuan. Durangon, berriz, Merkatu plazan izaten da larunbat goizetan urte osoan zehar eta uda sasoian egunero, Durangoko Merkatu plazan baita ere.

Otzein baserrian ortuarien salmenta zuzena egiten dute.

Illartek sasoian sasoiko barazkiak ekoizten ditu bere ortuan.

Ekoizten dituen barazkiak: Baba beltza, illarrak, tipulinak, letxugak, azak, zerbak, espinakak, azalorea, brokolia, azenarioa, kalabazinak, Jack tomatea, eskarola, porrua, piper morroia, piper txorizeroa, bainak, eta tipulak, besteak beste.

Uda partean Bazetatarren tomateak, Gernikako piperrak eta piper txorizeroen kalitateak ospe handia dute Durangaldean.

Ostirala, 2012ko Maiatzaren 25(e)an 10:32

Uxarte Sagardotegia

Uxarte Sagardotegia Amorebieta-Etxanoko Montorra auzoan kokaturik dago. Uxarte Sagardotegian Eusko Labeldun Euskal Sagardo Naturala ekoizten da. Kalitatezko Sagardoa.  Gainera, bertan ere ostalaritza zerbitzua ematen da. Sagardogintza prozesuaren kalitatearen berme guztiak dituen sagardo naturala, Euskadiko Sagarrekin soilik ekoizturiko sagardoa, hain zuzen ere.

Sagardoa etxeko sagarrez egindakoa da. Erabilitako sagarren %80a Uxartek ekoizturiko sagarrak dira.  Gainerakoak Euskadin ekoizturiko sagarrak erabiltzen dituzte.

Ohiko sagardotegien sasoia urtarriletik Aste Santura arte luzatzen da. Baina Uxarte Sagardotegiak urte osoan zehar eskaintzen du zerbitzua asteburuetan. Astegunetan zerbitzua enkarguz hartzen da soilik eta 15 lagunetik gorako taldeak taldeentzat, beti ere aldez aurretik deituta.

Uxarte sagardotegia 200 urte baino gehiago duen Uxarte baserrian dago. Uxarte sagardotegiko giroa abegikorra eta erabat jatorra da. Jangela zabala eta handia du, eta bi jangela txiki bazkari pribatuetarako. 90 lagunentzako tokia du.

Uxarte sagardotegiak bertoko kalitatezko produktuen alde egin du apustua aspaldi. Etxeko  sagardoaz gain, Uxarte sagardotegian bertoko behikia, oilaskosa eta bildotsa eskaintzen dute.

Baserriko produktuak baserrian bertan dastatzeko aukera dugu bertan.

Eskaintza: Betiko sagardotegi menua: makailau tortila, makailaua piperrekaz, txahal txuleta, gazta eta irasagarra. Aldez aurretik enkargaturik, bildotsa eta baserriko oilaskoa egurrezko labean prestatutakoaz gozatu ahal dugu Uxarte sagardotegian.

Sagardotegian sagardoa zuzenean saltzen da.

Sagardoaren ekoizpen prozesua ezagutzeko bisita gidatuak hitzartzen dira.

Uxarte Sagardotegia

Uxarte Sagardotegia artikulua

Asteazkena, 2012ko Maiatzaren 23(e)an 12:11

Asador Etxebarri

Asador Etxebarri Atxondoko Axpe auzoan dago. Bittor Arginzoniz 1990. urtean zabaldu zuen Asador Etxebarri Axpeko (Atxondo) zaharberritutako baserri batean. Denboraren poderioz erretegi tradizionala zena erabat aldatu da. Egun maisu da Bittor parrilaren erabileran, mundu osoan txingarren jauna, txingarren aztia bilakatu da Arginzoniz.

Mundu mailan Bittor Arginzoniz da egun Bizkaiko sukaldaririk ospetsuenetakoa, eta Etxebarri erretegia Bizkaiko jatetxerik ezagunenetakoa. Azken urteotan gastronomian erreferentzia diren aldizkari eta gidek horrela diote bederen. Britaina Handiko Restaurant aldizkari ospetsuaren zerrendak Etxebarri Erretegia munduko jatetxe hoberenen artean 31. postuan sailkatu du. Bestalde, Michelin gida ospetsuan Etxebarri erretegiak izar bat du baita ere.

Bittor Arginzonizek lehengairik onenak erabilita plater bikainak prestatzen ditu egurrezko parrilletan. Ez dago inork inguruan parrillaren teknika bera bezala erabiliko duenik.

Bittorren meritu handiena parrillaren erabileran maisu berritzailea bilakatu izana da, urte luzeetan lan eskerga burutu ondoren. Etxebarrin plater guztiak prestatzen dira txingarretan: angulak, kabiarra, arroza, onddoak, okelak, arrainak, itsaskiak eta postreak ere. Bittorek txingarra pizteko egurra erabiltzen du. Plater mota bakoitzarako egur desberdinak erabiltzen ditu. Okelak xirmendutan eta artea egurraz erretzen ditu. Arrainak eta barazkiak, aldiz, olibondo eta haritz egurraz erretzen ditu. Egur txingarrek euren lurrina uzten diote jatenari, eta lurrinak jaterakoan antzematen dira, ukitu zoragarria ematez.

Astelehena, 2012ko Maiatzaren 21(e)an 11:37

Bittor Arginzoniz

Bittor Arginzoniz sukaldaria

Etxebarri Erretegia (Michelin izarra)

San Juan pza, 1. Axpe auzoa.

Atxondo. 48291

Bizkaia

Tel: 94 658 30 42

Helbide elektronikoa: Posta elektroniko honek spam-aren aurkako babesa dauka. Javascript-a aktibatu beharra dago ikusi ahal izateko ; Posta elektroniko honek spam-aren aurkako babesa dauka. Javascript-a aktibatu beharra dago ikusi ahal izateko

Web gunea: www.asadoretxebarri.com

Etxebarri Erretegia Atxondoko Axpe auzoan dago. Bertoko sukaldari buru Bittor Arginzoniz da. Bittor Axpeko Olazabal baserrikoa da, eta bertatik joan zen auzoko Etxebarrira bere ametsetako erretegia zabaltzera.

Bittor Arginzoniz 1990. urtean zabaldu zuen Etxebarri Erretegia Axpeko (Atxondo) zaharberritutako baserri batean. Denboraren poderioz erretegi tradizionala zena erabat aldatu da. Egun maisu da Bittor parrilaren erabileran, mundu osoan txingarren jauna, txingarren aztia bilakatu da Arginzoniz.

Mundu mailan Bittor Arginzoniz da egun Bizkaiko sukaldaririk ospetsuenetakoa, eta Etxebarri erretegia Bizkaiko jatetxerik ezagunenetakoa. Azken urteotan gastronomian erreferentzia diren aldizkari eta gidek horrela diote bederen. Britaina Handiko Restaurant aldizkari ospetsuaren zerrendak Etxebarri Erretegia munduko jatetxe hoberenen artean 31. postuan sailkatu du. Bestalde, Michelin gida ospetsuan Etxebarri erretegiak izar bat du baita ere.  

Bittor Arginzonizek lehengairik onenak erabilita plater bikainak prestatzen ditu egurrezko parrilletan. Ez dago inork inguruan parrillaren teknika bera bezala erabiliko duenik.

Bittorren meritu handiena parrillaren erabileran maisu berritzailea bilakatu izana da, urte luzeetan lan eskerga burutu ondoren. Etxebarrin plater guztiak prestatzen dira txingarretan: angulak, kabiarra, arroza, onddoak, okelak, arrainak, itsaskiak eta postreak ere.  Bittorek txingarra pizteko egurra erabiltzen du. Plater mota bakoitzarako egur desberdinak erabiltzen ditu. Okelak xirmendutan eta artea egurraz erretzen ditu. Arrainak eta barazkiak, aldiz, olibondo eta haritz egurraz erretzen ditu. Egur txingarrek  euren lurrina uzten diote jatenari, eta lurrinak jaterakoan antzematen dira, ukitu zoragarria ematez.

Ospeak-ospe Bittor Arginzoniz eta bere taldeak apaltasunez jarraitzen dute beharrean Atxondoko Axpe auzo ikusgarrian. Euren lehentasuna da erretegira gerturatzen diren bezeroak pozik irtetea Etxebarrin bapo bazkaldu eta gero.

Olazabal baserriko su baxuaren ondoan ikasi zituen Bittorrek egurraren lurrinak eta jatenaren zaporeak dastatzen. Axpe auzo ikusgarri menditsuan baserriko produktuak ezagutu zituen, eta gertuko basoetan, egurren eta txingarren sekretuez jabetzen joan da.

Argazkiak: Bittor Arginzoniz eta Etxebarri Erretegiaren eskutik.

Restaurant zerrenda ospetsua

 

 

 

 

Astelehena, 2012ko Maiatzaren 14(e)an 12:04

Baba gorri ekologikoak "Pulla baserria"

Elorrioko Pulla baserrian Fernando Lejarzak nekazaritza ekologikoa lantzen du. Urte sasoi desberdinetan produktu ugari ekoizten ditu. Euren artean sona handia dute etxeko baba gorriak.

Barazkiak eta fruituak negutegian eta aire zabalean ekoizten ditu Fernandok, nekazaritza ekologikoaren filosofian oinarriturik. Ortuko barazkiez gain, fruta arbolak ere zaintzen ditu: sagarrondoak, irasagarrondoak, eta kiwiak.

Ekoizlearen fitxa

Erosi produktua gure dendan

Ostirala, 2012ko Maiatzaren 11(e)an 11:52

Fernando Lejarza nekazari ekologikoa

Fernando Lejarza ortuzaina.

Produktua: Barazki eta fruitu ekologikoak.

Helbidea: Pulla baserria. 48230 Elorrio. Bizkaia

Telefonoa: 946 820 597

Helbide elektronikoa: Posta elektroniko honek spam-aren aurkako babesa dauka. Javascript-a aktibatu beharra dago ikusi ahal izateko

Web orria: www.eneek.org/fernando

Fernando Lejarzak Elorrioko Pulla baserrian ortuko produktuak ekoizten ditu nekazaritza ekologikoaren sisteman oinarrituz. Barazkiak eta fruituak negutegian eta aire zabalean ekoizten ditu. Ortuko barazkiez gain, fruta arbolak ere zaintzen ditu Fernandok: sagarrondoak, irasagarrondoak, eta kiwiak.

Fernando Lejarza Pulla baserrian sortutakoa da. Gurasoak eta osaba- izeben eskutik nekazaritzari buruzko jakintza handia jaso du. Gaztetan tailer batean lanean hasi zen baina 2009an baserritik bizitzeko aukera egin zuen. Nekazaritza ekologikoa lanbidea baino bizitza filosofia du Fernandok. Soldata irabazteaz gain, ingurumena zaintzeko ardura du berak.

Etxean asko ikasi du Fernandok nekazaritzari buruz, baina bera etengabeko ikastaroetan eta formakuntzan aritzen da nekazaritza ekologikoa ahal den modu hoberenean lantzeko.

Fernando Lejarzak garaian garaiko produktuak ereiten eta landatzen ditu Pulla baserriko lur aberats buztintsuetan. Produktu asko ereiteko etxeko haziak erabiltzen ditu Fernandok eta ongarri naturalak.

Udaberrian Fernandok patatak, baba gorriak, espinakak, berakatz freskoa, ilarrak, zerbak eta letxugak saltzen ditu merkatu eta azoketan. Uda garaian, laster tomateak eta lekak landatzen hasiko da. Sasoian sasoiko barazkiaz gain, sagarrak, irasagarrak eta kiwiak ekoizten ditu. Produktuak salmenta zuzenean saltzen ditu Fernandok.

Fernandoren ustez, ezinbestekoa dugu bertako produktuak balorean jartzea. Gainera, eskoletatik hasita bertako kalitatezko produktu fresko eta osasuntsuak erabiltzeko ohitura zabaldu beharko litzateke. Bestetik, baserritarren arteko auzolana sustatu beharko litzateke.

Fernandoren aburuz nekazaritzak etorkizunik badu, nekazaritza ekologikoaren eskutik izango du.

 

 

 

 

Ostirala, 2012ko Maiatzaren 11(e)an 12:01

Erroskilak Labegur

Berriatuako Labegur ogi eta gozogintza enpresa txikia eta familiartekoa da. Bertan antzinako  errezetak eta artisau teknikak erabilita ogi eta gozo desberdinak ekoizten dituzte.

Labegurren egiten diren erroskilak dastatzeko aukera ona izaten da euskal herrian zehar ospatzen diren azoketara joatea eta bertan erostea.

Ekoizlearen fitxa

Ostirala, 2012ko Maiatzaren 11(e)an 12:01

Euskal pastela Labegur

Berriatuako Labegur ogi eta gozogintza enpresa txikia eta familiartekoa da. Bertan antzinako  errezetak eta artisau teknikak erabilita ogi eta gozo desberdinak ekoizten dituzte.

Labegurren egiten den Euskal Pastela dastatzeko aukera ona izaten da euskal herrian zehar ospatzen diren azoketara joatea eta bertan erostea.

Ekoizlearen fitxa

Ostirala, 2012ko Maiatzaren 11(e)an 09:49

Euskal pastela Mañeko-Azpi

Mallabiako Mañeko-Azpi gozogintza enpresa txikia eta familiarra da. Betiko euskal gozoen errezetak jaso dituzte eta gozo ederrak ekoizten dituzte.

Hauen artean, fama handia du Euskal Pastelak. Euskal Pastelaren osagarriak gurina, azukrea, arrautzak, irina, esnea, limoia, brandya eta arto-almidoia dira. Euskal Pastela kremaz beterik dago. Euskal Pastela artisau teknikaz eginten dute Mallabiako Mañeko-Azpin

Ekoizlearen fitxa

<< Hasi < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Bukaera >>
9 orrialdea 17-koa

logooiz

Gertakaririk gabe

Buletina

Eguraldia