Oiz Egin

TEL. 94 620 36 11
info@oizegin.com



Ostirala, 2013ko Otsailaren 15(e)an 10:47

Hoditxoak pastel-kremaz beteak

Hoditxo frijituak pastel-kremaz beterik. Tradiziozko errezeta. Juantxu Larruzeak bere jatetxean urteetan egindako postre gozoa.

Asteazkena, 2013ko Otsailaren 13(e)an 13:37

DURANGO, IURRETA, ABADIÑO, eta ATXONDO BIZIKLETAZ

Durangaldea Bizkaiko eskualde zoragarria da bizitatzeko. Ondare eta paisaia aberatsa eta ederra du benetan. Ibilbide honek eskualdea bizikletari eraginez ezagutzeko aukera ederra eskaintzen digu.

Mugarra eta Anbotoren magalean zehar ibiltzeko aukera ematen du ibilbide honek; Durango, Iurreta, Abadiño eta Atxondo lotuz.

Durango, Iurreta, Abadiño eta Atxondo zeharkatuz, Mugarra eta Anboto mendien magaletatik ibiltzea ahalbidetzen du ibilbide honek. Durangotik irten eta Iurretako San Andres auzorantza jotzea da bizikletariaren lehenengo eginbeharra. Auzoa zapaltzean, Neberondorako bidea hartu behar da, Mugarra mendiaren magalean. Hortik, Orozketarantz doan pista hartu behar da, Santa Luziatik eta Landaederratik pasatuta.

Orozketatik beherantza jarraitu, eta Durangora iristean, Tabirara joatea eskatzen du. Gorantza egin eta Santikularreko antenetara joatea izango da hurrengo urratsa. Mendiola auzoa zeharkatu eta Atxartera jaitsiko da txirrindularia, Abadiñoko lurretan iada. Sagastatik Axpera igarotzea lortuko du, eta hortik Apatamonasteriora segitu behar da, Atxondoko auzoak bisitatuz.

Azkeneko indarrak datozen metroetarako. BI-632 errepidearen albotik Abadiñora hurreratu, eta bidegorria hartuta, Durangora helduko da, helmugara.

Gozatu osteratxoa eta paisaia. Ez zarete damu izango.

Iturria: www.anboto.org

Osteguna, 2013ko Urtarrilaren 24(e)an 13:30

Pastel-kremadun hostopilak

Pastel-kremadun hostopila gozoki erraza da oso prestatzen eta benetan gozoa postre modura. Errezeta Juantxu Larruzea sukaldariak eskaini zigun Garaiko Otea-Loran elkartearen sukaldaritza ikastaroan. Animatu zaitez prestatzera. On Egin!

Osteguna, 2013ko Urtarrilaren 24(e)an 12:58

Pastel-krema

Gozogintzan oso erabilia den krema gozoa da hau: pastel-krema. Modu errezean prestatzera erakutsiko digu errezeta honek. Errezeta hau Juantxu Larruzea sukaldariak eskainitakoa da, Garaiko Otea-Loran elkartearen sukaldaritza ikastaroan. Gozoa benetan maisuaren errezeta. On Egin!

Ostirala, 2013ko Urtarrilaren 18(e)an 12:51

Patatak eta legatza saltsa berdean

Euskal gastronomian tradizio handiko errezeta da hau, xumea, merkea eta gozoa. Etxean erraz izan ahal ditugun osagarriez, bertoko produktuez burutuko dugun plater ederra. Animatu zaitez prestatzera. Errezeta Juantxu Larruzea sukaldariak Garaiko gastronomia ikastaroan emandako errezeta da hau. Garaiko Otea-Loran elkartean antolaturiko gastronomia ikastaroan.

Astelehena, 2013ko Urtarrilaren 07(e)an 13:00

Arroza eta barazkiak salteatuak

Errezeta erraza eta goxoa. Bereziki umeen eta gaztetxoen gustukoa. Arroza bertoko eta sasoiko barazkiekin prestatzen den errezeta goxoa. Ausartu zaitez prestatzen. Etxekoek eskertuko dizute!.

Errezeta hau Gasteizko sukaldari gazte batek eskaini zigun ikastaro batean. La cocina de Plágaroko sukaldaria den Luis Angel Plágarok eskaini eta maisuki prestatu zigun.

Osteguna, 2012ko Azaroaren 22(e)an 12:00

OLDER Nikaraguako erakundearen lantaldea Durangaldean

Aste honetan Urkiola Landa Garapenerako Alkartearen egoitzan Nikaraguako talde baten bisita izan dugu. OLDER (organización local para el desarrollo rural) erakundearen bisita taldea etorri da Nikaragua iparraldetik. Euren eskulade idorra eta pobrea aurrera eramateko lan egiten duen erakundea da hau. Urkiola LGAren egoitzan egon ziren bertan lan nola egiten den ikusten, bai eta EHNE Abadiñoko egoitzan.

Chinandega Norte Nikaraguako Ipar Mendebaldeko eskualdea da. Oso eskualde lehorra, Ozeano Pazifikoaren kostaldean dago. Lurralde txiroa, idorra eta gizarteareb arlo guztietan ezinbesteko garapenaren beharra duena. Latinoamerikako eskuladerik pobreenetako da hau. OLDER erakundeko lantaldea Durangaldean da egun hauetan bertan nekazaritza eta baserri inguruetan zelako lanak eta proiektuak garatzen ari diren ikustera etorri dira. Nazioarteko Elkartasuna Gobernuz Kanpoko Erakundearen eskutik etorri dira gurera. Ongi etorriak!

Osteguna, 2012ko Azaroaren 22(e)an 10:27

Lea-Artibaiko baserri-paisaiari buruzko hausnarketa

Lea-Artibaiko baserri-paisaien balioak ezagutzeko eta horien garrantzia agerian jartzeko lehen partaidetza saioa ospatu zen aurreko asteartean, azaroak 20an.

Lea-Artibaiko Landa Garapen Alkarteak, Gipuzkoa eta Bizkaiko beste zortzi Landa Garapen Alkarterekin batera landa-paisaia atlantikoen balioa agerian jartzeko ekimena martxan jarri du. Eskualdeka, baserri-paisaiek dituzten elementu bereizgarriak identifikatzeko eta horiek kontserbatzeko aproposenak diren ekintzak proposatzeko parte-hartze saio irekiak antolatuko dira. Lehenengo saioa joan den asteartean ospatu zen, hilak 20, Markina-Xemeingoko Patrokua jauregian.

Lea-Artibaiko baserri-paisaiek gordetzen dituzten altxorrak agerian jartzeko asmoz LEA-ARTIBAIk sustatu duen proiektuaren esparruan herritarrei zuzendutako lehen partaidetza saioa ospatu zen azaroaren 20an Markina-Xemeinen. Hurrengo saioa abenduaren 11an ospatuko da arratsaldeko 19:00etan, toki berean, eta saio batetik bestera doazen hiru asteetan partaideek ariketa txiki bat egingo dute, haien ustez baliotsuak diren eskualdeko hainbat txokori buruz fitxa labur bat betez.

Lehenengo saioa partaideek paisaiari buruz zuten kontzeptua batera jartzearekin hasi zen, eta eskualdeko paisaiei buruzko datu orokor batzuk aztertu ondoren, herritarren partaidetza errazteko asmoz sortu den fitxa aurkeztu zen. Ondoren, gerturatu ziren herritarrak Lea-Artibaiko zein toki bisitatzeko asmoa zuen adierazi zuen, eta abenduaren 11an berriro elkar ikustekotan geratu ziren.

Bigarren saioa, hausnarketa eta eztabaida saio bat izango da. Eskualdeko paisaia esanguratsuenen inguruan hitz egin, lehenengo sektoreak paisaian jokatu duen paperaz hausnartu eta etorkizunean aurkitzea espero ditugun paisaiei buruz eztabaidatzea izango dira elkartze honen helburuetako batzuk.

Lehen saiora etorri ahal izan ez zuen inork proiektu honetan parte hartu nahi izanez gero, bigarren saiora lasai etor daiteke eta gurekin harremanetan jarri izena emateko 686738152 telefonoan edota Posta elektroniko honek spam-aren aurkako babesa dauka. Javascript-a aktibatu beharra dago ikusi ahal izateko helbide elektronikoan. Hortaz gain, www.oizegin.com Web atarian lehenengo saioan aztertutako materiala eskuratzeko moduan dago eta edonor gustuko duen paisaien bat aztertu eta fitxa bete nahi izanez gero bertan dago ere.

Azkenik, eskerrak eman nahi genizkioke lehenengo saioan parte hartu dutenei eta aipatzea herritarren parte-hartzea garrantzitsua dela ahalik eta ikuspegi zabalena lortzeko baita eskualdeko paisaien gainean bertakoak izatea erabakiak hartzen dituztenak ere.

Asteazkena, 2012ko Urriaren 24(e)an 08:56

Uxarte Eusko Label Sagardoa

Uxarte Eusko Label Sagardoa sagardo naturala da, artisau teknikaz ekoiztutako bertoko sagardoa. Uxarte Eusko Label Sagardoa Amorebieta-Etxanoko Uxarte Sagardotegian ekoizten da, Euskadiko sagarrak soilik erabiliz.

Uxarte inguruko lursailetik jasotako sagarrekin ekoizten du Jose Antonio Zamalloak Uxarte Sagardo Naturala gehienbat. Udazkenean sagarrak batu, hauek txikitu eta modu tradizionalean sagarren zukua sagardoa bihurtzen dute.

Kalitatea Fundazioak sagardo egiteko prozesu guztia kontrolatzen du eta horrek kalitatezko bermea ematen dio Uxarte sagardoari. Uxarte sagardoa gehienbat Uxarteko landetan hazitako sagarrekin egiten da. Uxarten sagardoa egiteko erabiltzen den sagarren %80a etxeko sagarra da. Gainerakoa, %20a, Euskadin ekoizturiko sagarrak dira. Kalitatezko sagardoa lortzeko kalitatezko sagarra erabiltzea ezinbestekoa baita.

40 sagar motatik gora erabiltzen dute Uxarten sagardoa ekoizteko. Sagar guzti horien artean nahasketa egokia lortu behar da sagardoak zapore egokia izan dezan. Uxarte Eusko Label Sagardoa gorpuzdun sagardoa da, zaporetsua, eta usaintsua. Ukitu mingotsa, gozoa eta garratzen artean oreka egokia du Uxarte sagardoak.

Sagardoa edozein plater laguntzeko edari egokia da. Sagardoa edateko tenperatura gomendagarria 8º ingurukoa da.

Asteartea, 2012ko Urriaren 23(e)an 10:51

Jose Antonio Zamalloa, "Uxarte Sagardoa"

Ekoizlea: Jose Antonio Zamalloa

Produktua: Uxarte Eusko Label Sagardoa eta mahairako sagarrak.

Helbidea: Montorra auzoa, 6. Uxarte baserria. Amorebieta-Etxano. 48340

Telefonoa: 94 630 88 15

Helbide elektronikoa: Posta elektroniko honek spam-aren aurkako babesa dauka. Javascript-a aktibatu beharra dago ikusi ahal izateko

Web orria: www.uxarte.com

Oharra: Sagardoaren zuzeneko salmenta Uxarte baserrian. 

              Bisita gidatuak hitzartzen dira Uxarte sagardotegia ezagutzeko.

Jose Antonio Zamalloa Amorebieta-Etxanoko Uxarte baserriko semea da. Uxarte baserrian betidanik izan dute nekazaritza-jarduna lanbide. Jose Antonio Zamalloa 1996. urtean zabaldu zuen Uxarte Sagardotegia, orduan ekin zion sagardogintzari maila profesionalean, eta baita ostalaritza zerbitzua baserrian eskaintzera.

Uxarte inguruko lursailetik jasotako sagarrekin ekoizten du Jose Antonio Uxarte Eusko Label Sagardo Naturala gehienbat. Udazkenean sagarrak batu, hauek txikitu eta modu tradizionalean sagarren zukua sagardoa bihurtzen dute Zamalloak eta lan taldeak.

Jose Antoniok sagardogintza gustukoa badu, sagarrondoak zaintzea are gustukoa du. Fruta arbolak landatzea eta zaintzea benetan maite du Zamalloak. Kalitatezko sagarrak lortzeko fruta arbolak mimo handiz zaintzen ditu. Laborantza dinamikoa eta gertuko zaintzaren aldekoa da bera. Baina euskal baserrietan fruta arbolak eta ortuak zaintzeko ezagutza galtzen ari dela uste du Jose Antoniok. Horregatik, berak duen jakintza zabaltzen saiatzen da frutagintza eta zuhaitzen zaintzari buruzko ikastaroak emanez.

Jose Antonio Zamalloak sagardogintzaren inguruko arlo desberdinak lantzen ditu: sagarrondoak zaindu, sagarrak ekoiztu, mahairako sagarrak saldu, sagardoa egin, sagardotegia gobernatu, frutagintzari buruzko formazioa eman eta sagardotegiari bisita gidatuak eskaini, besteak beste.

Jose Antonio Zamalloak Uxarte sagardoa ekoizten du. Uxarte Sagardoa Eusko Label Sagardoa da, euskal sagardo naturala, Euskadiko sagarrekin ekoiztutakoa. Kalitatea  Fundazioak sagardo egiteko prozesu guztia kontrolatzen du eta horrek kalitatezko bermea ematen dio sagardoari. Uxarte sagardoa gehienbat Uxarten ekoizturiko sagarrekin egiten da. Uxarten sagardoa egiteko erabiltzen den sagarren %80a etxeko sagarra da. Gainerakoa, %20a, Euskadin ekoizturiko sagarrak dira. Kalitatezko sagardoa lortzeko kalitatezko sagarra erabiltzea ezinbestekoa baita. Urtean bataz beste 30.000 litro sagardo ekoizten dituzte Uxarten. 40 sagar motatik gora erabiltzen dute Uxarten sagardoa ekoizteko. Sagar guzti horien artean nahasketa egokia lortu behar da sagardoak zapore egokia izan dezan.

Jose Antonio Zamalloak etorkizun oparoa aurre ikusten dio euskal sagardogintzari, beti ere bertoko sagarraz %100 artisau moduan ekoizturiko sagardoa egiteari heltzen badiote.

<< Hasi < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Bukaera >>
7 orrialdea 17-koa

logooiz

Gertakaririk gabe

Buletina

Eguraldia