Oiz Egin

TEL. 94 620 36 11
info@oizegin.com



Osteguna, 2013ko Ekainaren 27(e)an 11:16

Abakando entsalada

Abakando entsalada gozoa benetan. Juantxu Larruzearen errezeta. Plater elegantea eta gozoa jai egun berezietan prestatzekoa. Ausartu prestatzen eta on egin!

Asteartea, 2013ko Maiatzaren 28(e)an 07:54

Ondarroako Batzokia

Ondarroako Batzokia Sabin Etxaburu sukaldariak zuzentzen du. Jatetxe honek sukaldaritza herrikoia eskaintzen du, etxeko modukoa. Bezeroei zerbitzu berezia eta gertukoa eskaintzen diete. Giro atsegina eskaintzen da bertan, familia giroa.

Sabin Etxaburuk kalitatezko produktuak eskaintzen ditu bere karta eta menuetan. Beti eskaintzen da Ondarroako portuan erositako arrain freskoena eta ederrena. Bai eta labeldun okela eta baserriko produktu freskoak.

Plater gozoak eta giro ederra gozatuko dugu Ondarroako Batzokian. Terraza handian Ondarroako portuari begira.

Asteazkena, 2013ko Maiatzaren 15(e)an 12:42

Pistoa, barazki nahasketa

Pistoa barazkiekin egiten den barazki nahastea da. Benetan erraza, merkea eta gozoa. Bakarrik, arrautzekaz edota beste edozein platerraren lagungarri bezala. Gure baserrietako barazkiekaz burutuko dugun errezeta ederra.

Errezeta: Juantxu Larruzea sukaldari bizkaitarra.

Asteazkena, 2013ko Maiatzaren 15(e)an 12:20

Kremak ez galtzeko, koilarak edo zamau-babesak

Sukaldean edozein krema sukaldatzen dugunean, sukalde gainean uzten ditugunean kremak lapikoan hozten, komenigarria da zamau-babes bat erabiltzea lapikoaren azpian. Alde batetik, sukaldearen gaina babesteko. Bestetik, krema arinago hoztu eta mindu ez dadin.

Honela, lapikoa eta gainaren artean haizea igarotzen da. Krema arinago hozten da eta ez da alferrik galtzen. Zamau-babesarik ez badugu, koilara bat hartuko dugu, sukalde gainean jarri, buelta emanda jarri eta koilararen gainean lapikoa jarriko dugu. Eragin berdina izango du krema hozterakoan.

Aholkua: Juantxu Larruzea bizkaitar sukaldaria.

Asteazkena, 2013ko Maiatzaren 15(e)an 11:15

Zerba orri-mami beteak

Zerba orri-mamiak beteak saltsa bizkaitarrarekin oso errezeta erraza eta gozo da. Etxekoa, merkea eta sukaldean lehenengo urratsak emateko errezeta egokia.

Errezeta: Juantxu Larruzea bizkaitar sukaldaria.

Asteartea, 2013ko Maiatzaren 14(e)an 07:01

Zerba eta barazki krema

Zerba eta barazki krema oso errezeta erraza eta gozoa da. Krisi garaietako plater gozoa eta merkea. Gure ortuetatik ateratzen diren osagaiez egindako errezeta.

Errezeta: Juantxu Larruzea.

Astelehena, 2013ko Maiatzaren 13(e)an 12:33

Zerben orri-mamiak betetzeko aukerak

Zerben orri-mamiak hainbat osagaiekin bete ahal dira: izokin ketuaz, gazta eta pernilaz, york moduko pernilaz, edo edozein perretxikoetaz. Gozoak beti. Aholkua: Juantxu Larruzea sukaldaria.
Astelehena, 2013ko Maiatzaren 13(e)an 12:22

Zerben orri-mamiak limoiaz egosi

Zerben orrimamiak behin egosita direnean kolore txuria mantendu dezaten, uraz egosterakoan limoi bategaz egosiko dugu.

Aholkua: Juantxu Larruzea sukaldaria.

Astelehena, 2013ko Maiatzaren 06(e)an 11:31

ELORRIOKO BERRIOZABALETA AUZOA

Elorrio landa auzo ugari ditu. Hauetako bat, eta nahiko ezezaguna Berriozabaleta auzoa da. Berriozabaletako lekurik ezagunena iturri ikusgarria da, auzoan jaiotako indiano baten laguntzagaz egina; amerikanoak hainbat berrikuntza ekarri zizkion bere garaian auzoari.

Auzo txikia da Berriozabaleta. Eguzkia argitzen duenean, lainorik gabeko egunetan, Anbotoko mendizerra, eta Oiz mendiaren islada ikus dezakegu.

Berriozabaletara Berrizko bidetik iritsiko gara.  Leiz auzoa igaro eta ezkerretara.  Auzo oso lasaia da. Ikustekoak dira bertako iturria eta Santa Katalina baseliza. Biak bertan jaio zen Manuel Plazido de Berriozabalbeitiak (Elorrio 1775 - Madril 1850)  eraikitzea agindutakoak dira. Sorterriko auzoari egin zion opari ederra. Manuel Plazido auzoko Berriozabalbeitia baserrian jaio zen eta Peruko Administraria izan zen. Iturria 1833an eraiki zen.

Iturri neoklasikoa da hau, figura geometrikoetan oinarrituta.

Manuel Plazido etxeko bigarren anaia izan zen. Bizimodua aurrera ateratzeko Andaluzia aldera joan zen. Handik ibili ostean, kanpora jo zuen, eta Peruko administrazioan egin zuen behar. Ameriketatik bueltatu zenean, 1828an, Madrilera joan zen bizi izatera eta ministro beharretan ibili zen, baina Elorriogaz hartu-emana mantendu zuen.

Berriozabaletan, anaia nagusiak mesede bat eskatu zion; bigarren semearentzako etxe bat egitea, familian eztabaidarik ez egoteko. Etxea egiteaz gainera, Manuel indianoak auzoko bizimodua hobetzeko garbilekudun iturria zein Elorriora eta San Agustinera joateko galtzadak ordaindu zituen.

Galtzadak auzoko lehen etxera heldu aurretik, ezkerretara daude. Bide bakarra da hasieran, eta gero bidegurutzea dago Elorriora eta San Agustinera. Bidegurutzearen inguru hori Dantzaleku deitzen diote.  Izen hori hartu du auzokideen elkarteak.

Berriozabalbeitiak, obrak ordaintzeaz gainera, obrak mantentzeko ilobari baserri bat utzi zion, Zeleta, hark errentan emateko. Errenta haren fruituekin ordaindu ziren urte askoan mantentze lanak. 1945 urtera arte aguazila arduratzen zen Berriozabaletako mantentze eta konponketa lanak egitea.

Ermita, auzoko elkargunea

Aurten, baselizan konponketa lanak egitekotan dira Berriozabaletako auzokideak. Leihoak eta atea konpontzeko auzolanean ibiliko dira. Teilatuak ere berrizteko premia du. Horretarako, enpresa baten laguntza izango dute. Auzoko jaietarako konponduta egotea espero dute. Jaietarako zabaltzeaz gainera, ermita afarietarako eta umeen txokolatadetarako ere erabili ohi dute. Santa Katalina jaiak azaroaren 25ean edo hurrengo domekan ospatzen dituzte Berriozabaletan. Gaztaina-jana eta dantzariak izaten dituzte, besteak beste. Txitxiburduntzi eguna eta San Juan eguna ere ospatzen dituzte auzoan. Auzokideek 2007an Dantzaleku elkartea sortu zuten, auzoko arazoak, eskaerak eta baseliza, iturria eta bideen zainketa bultzatzeko.

Informazio iturriak: www.anboto.org ; Bizkaiko Foru Aldundia Ondarea

Asteazkena, 2013ko Martxoaren 27(e)an 10:27

Mahaiganeko Jatetxea

Mahaiganeko Jatxetxea Mendexako plazan. Argoitz San Martin sukaldari gazteak zuzenduriko jatetxea.

Herriko plaza, z/g. Mendexa. 48289

Tel: 94 684 09 60

Eskaintza: Ogitartekoak, plater konbinatuak, eguneko menua, asteburuko menu bereziak.

<< Hasi < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Bukaera >>
6 orrialdea 17-koa

logooiz

Gertakaririk gabe

Buletina

Eguraldia