Oiz Egin

TEL. 94 620 36 11
info@oizegin.com



Hurrengo asteetan, URKIOLAko Parke Naturala Natura 2000 Sareko Kontserbazio Bereziko Eremu (KBE) gisa Izendatzeko Prozesuari dagozkion informazio eta kontsultarako eztabaida tailerrak antolatuko dira.

Tailer horietan, eremu honetan dauden batasunaren intereseko habitat eta espezieak kontserbatzeko beharrezkoak diren helburu eta neurriak azaldu eta eztabaidatuko dira. Helburu eta neurri horiek Europar Batasunaren Habitat Zuzentarautik eratorritako beharkizunei erantzuten diete.

Prozesu hau Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak eta Araba eta Bizkaiko Foru Aldundiek bultzatua da.

Urkiolako Parke Naturalaren eta KBEaren muga-lerroak bat datoz ia eta, beraz, prozesu honek Urkiolako Parke Naturalarekin zerikusia duen edo interesaturik dagoen lurjabe, erabiltzaile zuzen edo zeharreko edo beste edozein sektore, elkarte, eragile edo pertsonari potentzialki eragiten dio eta aipatutako taldeei zuzenduriko tailerretan parte hartzeko aukera izango du.

EKOLUR Asesoría Ambiental SLL. helburu eta neurrien txosten teknikoaren idazketaren arduraduna da.

HAIZEA Ikerketa, S.L parte-hartze prozesuaren plangintza eta dinamizazioa du bere esku.

Kontserbazioko helburu eta neurriak aurkezteko xedez, eta gaiaren inguruko kezkak, iritziak eta iradokizunak biltzeko asmoz, proposamenak eragiten dien sektorekako erakunde eta elkarteei eta interesa izan dezaketen pertsonei zuzenduriko 2 tailer desberdin antolatu dira.

Tailerren egutegia

Uztailak 14: Urkiolako Mendatea; Letonakorta baserria; 19:00 Basogintza-sektorea eta abeltzainak parte hartzeko tailerra.

Uztailak 16: Urkiolako Mendatea; Letonakorta baserria; 18:30 Gainontzeko sektoreak. Tailer honetara tokiko entitateak eta administrazioko beste aktoreak, ekonomi jarduerak (turistikoak, aisiakoak, etab), natura edota ondarearen kontserbazioko elkarteak, zientzia elkarteak, lur-jabeak, eremuaren aprobetxamendu publikoa eta erabiltzaile oro.

Letonakorta baserria Toki Alai Interpretazio Zentroaren ondo ondoan aurkitzen da, Urkiola mendatetik metro gutxitara.

Gasteiz eta Durango batzen dituen BI-623 errepidetik heltzen da eta Bizkarra jatetxeko aparkalekutik

irteten den hormigoizko mendi-pistan zehar 200 metro inguru egin berhar dira.

Sarbidea seinalaturik dago errepidean eta zentroraino bertaraino Letonakorta baserria hel dateke autoz.

Tailer bakoitzean dagokion sektorearekin zerikusia duten arazo, helburu eta neurriak azpimarratuko dira.

Informazio eta izen-ematea:

Onintza Andrés

Posta elektroniko honek spam-aren aurkako babesa dauka. Javascript-a aktibatu beharra dago ikusi ahal izateko

943 39 22 29 / 675 715 304

Ostirala, 2014ko Urtarrilaren 17(e)an 09:52

Jaio Idiazabal Gazta

Jaio Idiazabal gazta, artzai gazta da, zapore suabeduna. Iurretako Garaizar auzoan hazitako ardien gazta da hau, artisau teknikak erabiliz ekoiztutakoa.

Gorka Jaio artzain gazteak ekoizten duen Idiazabal gazta ederra da hau, familiaren laguntzaz egiten duena.

Latxa eta Karrantzako ardien esne gordinakaz egiten dan gazta da Idiazabal, Euskal Herriko mendialdeko artzainek antzinatik egiten dute gazta mota hau.

Jaio Idiazabal gazta txuria da, keztatu gabekoa. Usain eta zapore biziak ditu. Usaina bereizgarria da eta zaporea garbia, oroitzapen sendoak uzten dituen gazta da. Natural-naturala.

Ekoizlearen fitxa

Erosi produktua gure dendan

Osteguna, 2014ko Urtarrilaren 16(e)an 10:58

Gorka Jaio, "Jaio Gazta SL"

Ekoizlea: Gorka Jaio. Jaio Gazta, S.L.

Produktua: Idiazabal Gazta

Helbidea: Garaizar auzoa, z/g. Iurreta. 48215. (Bizkaia)

Telefonoa: 688 80 45 47

Helbide elektronikoa: Posta elektroniko honek spam-aren aurkako babesa dauka. Javascript-a aktibatu beharra dago ikusi ahal izateko

Salmenta: Zuzena azoketan eta euren ustiategian.

Web orriak:

http://bit.ly/1gP9nd2

http://bit.ly/1j8HRv1

Gorka Jaio artzai eta gaztagile iurretar gaztea da. Gorkaren aittite aurretik artzai eta gaztagile lanetan aritu zen bere garaian. Bere aitite eta amamangandik hartu zuen Gorkak ardiak zaintzeko zaletasuna eta gazta egiteko ametsa.

18 urte zituela, arkitektura ikasketak egin hasteko zela, guztia alde batera utzi eta Arantzatzuko Artzai Eskolara joatea erabaki zuen. Duela 5 urte astiro-astiro ardiak erosten hasi zen, aurrena 3, gero 50 eta gaur egun 300 ardi inguruko artaldea osatu arte.

Hasierako bide gogorrean gurasoak eta beste bi neba izan ditu bidean laguntzaile.

2010. urtean hasi zen artzai lanetan lanbide bezala.

2012an Ordiziako Azokaren Idiazabal Gazta Txapelketan finalera iritsi zen aurkeztu ziren gazta onenen artean.

Jaioren artaldea urte erdia igarotzen dute mendian, Amatsa auzoan Iurretan.

Bere aurrekoak hasitako bidean jarraitu eta aittite zein amamak urteetan burututako artzaien lana eta lanbidea balorean jartzeko asmoa izan du hasieratik Gorkak. Etorkizunera begira artaldea zaindu eta gazta ekoiztera ekingo dio. Gorka Jaiok ardi gazta mimoz ekoizten du eta Txapelketan parte hartzea du gogoko.

Jaio Tamayo familia benetan gogoko du baserrian eta baserritik bizitzea. Gorkaren neba biak, ere baserritik eta animalien zaintzatik bizi dira: bata zaldiak zaintzen, eta bestea bertoko oilo marradunen haztegia jartzeko asmotan.

Momentu honetan 300 arditik gora dituzte eta urteko 5000 kilo gazta ekoizten dituzte. Iurretako Amatsa auzoan dituzte ardiak, ustiapenetik gertuko larrean.

Bizkaiko hainbat azoketan parte hartzen du Gorkak bere produktuarekin eta Iurretako eguenetako azokan salmenta postua du.

Asteartea, 2013ko Abenduaren 03(e)an 12:28

Oiz Egin, 365 egun euskaraz!

Oiz Egin Durangaldeko eta Lea-Artibaiko ekoizleen elkarteak euskararen egunean euskararen aldeko aldarria egin gura du. Abenduaren 3an, ez ezik, erabil dezagun gure hizkuntza egunero eta ahal dugun egoera gehienetan naturaltasunez.

Zaindu dezagun maite dugun hori, gure hizkuntza, gure ingurua, gure kultura eta  herrialdea. Euskara plazara!.

Astelehena, 2013ko Azaroaren 18(e)an 07:25

Otxandiotik Otxandiora Urkiolatik mendi bizikletaz

Indusi, Saibigain eta Urkiolatik zehar mendiko bizikletaz egin daitekeen ibilbidea da hau, Otxandiotik irtetzen dena.

Otxandiok paraje ikusgarrietatik kirola egiteko aukera eskaintzen dute, tartean, Urkiola Natur Parkea gurutzatzen duena.

Hemen Ibilbideetako bat proposatzen dugu, Otxandioko plaza abiapuntu duena. Erreka albotik doan bidegorria jarraituko du txirrindulariak, Mekoletako bidegurutzeraino. Altunganeraino eragin beharko die pedalei, futbol zelai paretik pasatzen den pista hartuta.

Hurrengo urratsa Eguskin auzoraino jaistea izango da. Gero Urrekoatxa mendateraino joango da. Ailegatu orduko, Indusira eroango duen pista bat hartuko du bizikletariak. Indusi auzoa zeharkatu, eta goranzko zati gogor bati ekin beharko dio orduan.

Pinudi bat igaro eta pistatik aurrera segituko du txirrindulariak, Errialtabasoren behealdetik. Bide horretatik jarraituta, Saibigain mendia inguratuko du.

Urkiolatik etxera

Saibigainetik beherantz jo, eta Urkiolara helduko da txirrindularia. Atseden hartzeko leku aproposa izan ahal da; paisaje ederrean, gainera. Urkiolako santutegiaren atzetik pista hartu, eta Otxandiora joatea izango da ibilbideko azken pausoa. Lehenengo ,apur bat gora egitea eskatuko du ibilbideak, baina gero beheranzkoa izango da Otxandioko herrira iritsi arte.

Iturria: Anboto

Asteazkena, 2013ko Irailaren 25(e)an 06:05

URKIOLATIK ORIXOL MENDI MAGALERA

Ibilbide hau bizikletaz burutu ahal dezakegu.

Anboto mendikatearen iparraldetik irten, hegoaldera pasatu, eta berriro iparraldean amaitzen da Orixol mendia erreferentziatzat duen ibilbidea. Bizikletako pedalei eraginda, Urkiola igaro eta Orixolen magaletik ibiliko da txirrindularia, edo oinezkoa; paraje ederrak ikusteko aukeragaz. Guztira 48 kilometroko martxa izango da, bost orduan gutxi gorabehera osatzekoa. Egokia bizikletaz burutzeko.

Durangoko Tabira auzoan dago irteera. Handik Abadiñorantz joan behar da auzobidetik, Mendiolara ailegatzeko. Atxartetik igaro eta Urkiolara igotzea, hurrengo eginbeharra. Urkiolan Pol-Pol edo Asuntzerako bidea hartuko du, pistatik. Pol-Polen, pistari jarraitu, eta Zabalandira heltzean, eskumara jo. Lezeagako mendi-lepora helduko da horren ostean. Aramaio, Orixol eta Ipizteko bista politak ikusten dira bertatik; atsenden hartzeko gune egokia izan ahal da, beraz.

Gero, Etxaguenerantz joan behar dugu. Orixol inguratzen hasiko da hortik, Kruzetatik Orixol igotzeko ingurunea heldu arte. Pista hori hartu eta gero, lur edo lokatzezko bide batetik joango da Kruzeta eta Oleta batzen dituen errepideraino. Urkiolara bueltatu beharko du hortik, errepide alboko pista aprobetxatuta. Azkenik, Urkiolatik Durangora, etorrerako bidetik edo errepide nagusitik joan daiteke.

Iturria: Anboto.org

Ostirala, 2013ko Abuztuaren 02(e)an 11:14

Gernikako piperrak txipiroiaz beteak eta saltsa baltzaz

Errezeta orijinala, berria bezain gozoa. Juantxu Larruzearen errezeta. 2012ko abenduan Garaiko Otea Loran elkartean burututako ikastaroan prestatzen irakatsi zigun errezeta. Gozoa benetan. Sekulakoa. Animatu eta prestatu!. On egin guztioi!.

Ostirala, 2013ko Abuztuaren 02(e)an 08:53

Oiz Egin produktuen otzararen irabazlea dugu

Itziar Urionaguena durangar gaztea da Oiz Egin produktuen zozketaren irabazlea. Itziarrek, parte hartu zuen Facebook Oiz Egin orrian egindako zozketan eta parte hartzaile guztien artean bera suertatu da irabazlea.

Aurretik, zozketa egin eta lehenengo irabazlea ez zen agertu. Bigarrenez zozketa burutu genuen eta Itziarri egokitu zitzaion. Ondorioz, Durangaldea eta Lea-Artibaiko Oiz Egin produktuez osaturiko otzara ederra eraman du. Guztira, 98 pertsona hartu dute parte zozketan.

Espero dugu Itziarrek otzaragaz sekulako gozatu ematea!!!

Otzarak zituen produktuak:

Isasi txakolina

Olasagasti antxoen xerrak

Olasagasti Hegaluzea kontserban oliba oliotan

Lea-Artibai Arabi mermelada

Atxarte Idiazabal Gazta erdia

Mendi Eder eztia

Lea-Artibai barazki krema

Lea-Artibai piper txorizeroen mamia

Lea-Artibai Arabi purea ekologikoa.

Astelehena, 2013ko Uztailaren 22(e)an 09:28

SEI ERMITEN IBILBIDEA

Sei Ermiten Ibilbide turistiko hau Iurreta eta Garaiko baselizak lotuz, paseo atsegina egitera gonbidatzen gaitu. 15 kilometroko bide atsegina da hau, oinez, bizikletaz edota autoz egin dezakeguna. 

Ibilbide hau Iurretako San Migel elizaren aurrean hasten da. Hortik, Iurretako Amatza eta Goiuria auzoak zeharkatuko ditugu. Ondoren, Garaiko Santa Katalina eta Momoitioko baselizetatik igaroko gara. Momoition, baselizaren ondoan, nekropolia dugu. Hemendik, Durangaldeko bistarik ederrenetarikoak ditugu.

Azkenik, Garaizarrera jaitsi eta hortik berriro San Migel elizara iritsiko gara Iurretan. Ermita bakoitzaren ondoan, informazio iragarki bat jarri dute QR kodea erabiliz. Iurretan eta Garain banatuko dira baita ere ibilbideren inguruko informaziodun eskuliburuak.

Ibilbideak natura, ondarearen ezagutza eta kirola uztartzen ditu.

Osteguna, 2013ko Uztailaren 18(e)an 09:17

ZALDI GORRI IE 011 IBILBIDEA DURANGALDEAN

IE 011 Zaldi Gorri Ibilbidea Durangaldean. Durangaldea eskualdea zaldiaren gainean egiteko ibilbide erakargarria.

Zaldi Gorri zaldi-ibilbidea, ibilbide zirkularra da. Zaldi Gorri Durangaldeko harana zeharkatzen du, Ibaizabal ibaiaren arroaren alde bietan, Bizkaiko lurretan.

Zaldi-Gorri Ibilbideak Durangaldeko eskualdea inguratzen du. Eskualdeko hamabi udalerrietatik igarotzen da, paisaia gune desberdinak zeharkatuz: erribera paisaia, landa ingurua, basoz hornituriko mendi-hegalak, kareharrizko tontor hareatsuak, besteak beste.

Ibilbide hau hiru etapatan burutzekoa da. Egokia asteburuan egiteko. Zaldi Gorrik osatzen duten hiru etapak hauexek dira:

1. Amorebieta-Etxano- Elorrio; 2. Elorrio-Urkiola; y 3. Urkiola-Amorebieta-Etxano. Ibilbideak bataz besteko kota 200 eta 300 metroko kota. Zaldi Gorri Ibilbideak hiriguneetatik ez da igarotzen. Bide publikoetatik eta landagunetatik igarotzen da. Bide asfaltatuak saiestu egiten dira ibilbide honetan. 

Gure bidean portu eta gune garaietara iritsiko gara: Trabakuako gaina, Kanpazar, Urkiola eta Anboto mendia ere gertu izango dugu.

Eskualdeko orografia aberatsa da erabat, eta ibilbideak osotasunean erakusten du. Durangaldea mosaiko naturala dugu. Antzina hasi ziren lurralde hauetan gizakiak kokatzen, eta haien arrasto ugariez zipriztindurik dugu eskualdea. Gure aurrekoek utzitako ondare elementu aberatsenak eta nabarmenenak auzuneak eta baserriak dira. Zaldi-ibilbide honek zalantzarik gabe Durangaldeko ondare historiko eta artistikoaren eraikin eta gune garrantzitsuenetakoetatik igarotzen da.

IE 011 Zaldi Gorri igarotze bidea bihurtu da, hiri, landa eta mendi guneen arteko bide eta lotura. Ibilbidea balore handia du gure eskualdeko historia eta etnografia ezagutzeko.

Zaldi Gorri ibilbideak guztira 90 kilometro ditu, eta hauetako gehienak erdi mailako altueran burutuko ditu zaldizkoak. Ibilbidea eginez honako herrien terrenoak igaroko ditugu: Amorebieta-Etxano, Garai, Mallabia, Zaldibar, Berriz, Elorrio, Abadiño, Atxondo, Mañaria, Izurtza, eta Durango.

Orografia mailan ez da ibilbide zaila hau. Aitzitik, ikuspegiak zoragarriak agertzen zaizkigu bidean zehar, baso ilunek haran zabal eta gailur malkartsuen ikuspegia erakusten digutenean. Zaldizkoak paisaiaz gozatuko du bidean, eta zaldiak bide-zoru egonkorra eskertuko du.

Zaldi-ibilbidean zehar zerbitzu bikainak ditu zaldizkoak eskura: komunikazio errazak, zaldi-garraioak, zerbitzu logistikoak, ostatu eta ostalaritza eskaintza zabala zaldi zein zaldizkoentzat. Ibilbidea gidaririk gabe burutuko dugu. Ibilbidea seinaleztaturik dago: panelak, QR seinaleak, geziak eta abar ibilbidea modu erraz eta eroso batean burutzeko.

Ongi etorri, beraz, Zaldi Gorrira!!!

<< Hasi < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Bukaera >>
5 orrialdea 17-koa

logooiz

Gertakaririk gabe

Buletina

Eguraldia