Oiz Egin

TEL. 94 620 36 11
info@oizegin.com



Osteguna, 2017ko Martxoaren 23(e)an 11:12

Durangaldeko Mapa Turistikoa

Durangaldeko Mapa Turistikoa

Durangaldeko Mapa Turistiko honek eskualdeko interesgune turistikoak nabarmentzen ditu.  Mapa honek gainera, beste hainbat informazio jasotzen du, kasurako: Urkiolako Natur Parkearen informazio orokorra,  mendi ibilbideak, pasealekuak; museoak eta interpretazio zentroak; turismo aktibo jarduerak; esperientzia desberdinak; bisita gidatuak eta Elorrio zein Durangoko Turismo Bulegoen zerbitzuak; baita Toki-Alai Interpretazio Zentroari buruzko informazioa, Urkiola Natur Parkean.

Honetaz gain, mapa honek ikurren bitartez, eskualdeko ostatuak, jatetxeak eta zerbitzu turistikoak non kokatzen diren markatzen ditu. Bestalde, ezinbesteko bisita merezi duten baliabide turistikoak azpimarratzen ditu, baita gure mendietan diren behatoki onenak, eskualdeko ikuspegi ikusgarrienez gozatzeko.

http://durangaldea.eu/eu/component/flexicontent/items/item/338-mapa-turistico-de-durangaldea
 

Asteartea, 2017ko Martxoaren 21(e)an 12:29

GR 229 MIKELDI TRACK eta FITXA TEKNIKOA

GR 229 Mikeldiren Track GPX/KMZ formatoan eta 5 etapen fitxa teknikoak,  MIDE formatoan.

 

Asteartea, 2017ko Martxoaren 21(e)an 12:01

GR 229 MIKELDI KARTOGRAFIA

GR 229 Mikeldi ibilbide handiaren mapa osoa eta etapen banan banako mapa eta kartografia.

Asteazkena, 2017ko Martxoaren 15(e)an 12:12

Baserri hondakinen gaikako bilketa Durangaldean eta Lea-Artibain

Aurten ere Baserri Hondakinen Gaikako Bilketa burutuko da Durangaldean eta Lea-Artibain. Jasoko diren baserri hondakinak fitosanitarioak, zoosanitarioak eta hondakin plastikoak izango dira. 2017. urtean bilketak berritasunak ditu.

Aurreko urteetan ez bezala, aurtengo honetan, Baserri Hondakin Fitosanitarioen birziklatzea Durangoko eta Markina-Xemeingo Garbigunetan burutu beharko da. Hondakin fitosanitarioak ongarrien, herbiziden eta fungiziden ontzi hutsak dira. Hauek astelehenetik domekara eramateko aukera izango dute baserritarrek Durangoko Garbigunera eta astelehenetik zapatura Markina-Xemeingo Garbigunera. Hauen ordutegia astelehenetik barikura arte 9:00etatik 13:30etara eta 15:30etatik 18:00etara da. Zapatu eta domeketan, aldiz, goizez bakarrik dago zabalik Durangoko Garbigunea: 9:00etatik 13:30etara. Markina-Xemeingoa zapatuetan goizez bakarrik. Hondakin Fitosanitarioak birziklatzeko ordutegiak eta egunak nabarmen zabaldu dira aurten gure eskualdeetan.

Hondakin Zoosanitarioak, berriz, urtero lez, Abadiñoko DIBA eta Markina-Xemeingo MIBA kooperatibatan jasoko dira urtean lau saioetan: Martxoaren 29 eta 30ean; ekainaren 28 eta 29an; irailaren 27 eta 28an eta abenduaren 27 eta 28an. Baserri hondakin zoosanitarioak abereak tratatzeko medikamentuak eta txertoen xiringak bezalako hondakinak dira. DIBAn eta MIBAn ere, artzain elektrikoen pilak jasotzen dira urtean zehar. DIBAko eta MIBAko kooperatibaren ordutegia jendea hartzeko: goizez 9:00etatik-13:00ak arte eta arratsaldez, 15:30tatik- 19:30etara da.

Bestalde, baserri hondakin plastikoak, negutegiko plastikoak eta silo bolen plastikoak dira. Hauek jasotzeko zerbitzu berezia jartzen da baserritarrek erabil dezaten. Zerbitzua erabiltzeko izena eman behar da aldez aurretik. Plastiko hauek eskualdeko ustiapenetan jasotzen dira zuzenean. Zerbitzua jasotzeko, aldez aurretik deitu behar da Urkiola Landa Garapenerako Alkartera, Durangaldean zerbitzua jasotzeko; eta Lea-Artibai Landa Garapenerako Alkartera zerbitzua Lea-Artibaiko eskualdean jasotzeko. Hondakin plastiko hauen jasotzea urtean bitan egiten da. Aurten, apirilean eta urrian izango dira bilketak gure eskualdeko ustiapenetan.

Zerbitzu hau jasotzeko datorren hilean, apirilak 3tik 7ra, goizeko 8:00etatik 15:00etara 946203611 telefonoan eman behar da izena. Posta elektronikoz ere izena emateko aukera dago Posta elektroniko honek spam-aren aurkako babesa dauka. Javascript-a aktibatu beharra dago ikusi ahal izateko eta Posta elektroniko honek spam-aren aurkako babesa dauka. Javascript-a aktibatu beharra dago ikusi ahal izateko helbideetan.

Izena eman eta gero, ustiapenetan negutegiko plastikoak eta silo bolak jasotzeko eguna apirilaren 10a izango da. Urriko jasotzea urriaren 9an burutuko da, eta izen emate egunak urriaren 2tik 6ra izango dira.

Zerbitzu hau BFAren, DIBA eta MIBA kooperatiben eta Urkiola zein Lea-Artibai Landa Garapenerako Alkartearen babesa eta lanari esker burutzen da.

Informazioa jasotzeko eta izena emateko telefonoa zein posta elektronikoak:

Urkiola Landa Garapenerako Alkartea

Tel: 94 620 36 11

Posta elektroniko honek spam-aren aurkako babesa dauka. Javascript-a aktibatu beharra dago ikusi ahal izateko

Lea-Artibai Landa Garapenerako Alkartea

Tel: 946203611

Posta elektroniko honek spam-aren aurkako babesa dauka. Javascript-a aktibatu beharra dago ikusi ahal izateko

Osteguna, 2016ko Urriaren 20(e)an 10:16

Arrigorri Ostatua*

Osteguna, 2016ko Urriaren 20(e)an 10:02

Lekeitio Aterpetxea Hostel

Asteazkena, 2016ko Urriaren 05(e)an 12:45

Lea Artibaiko Urriko Azoka Nagusia Markinan urriak 8an

Lea-Artibai Landa Garapenerako Alkartearen eta Lea-Artibai eskualdeko udalerrien eskutik, Markina-Xemeingo udalerrian XXXIV Lea-Artibaiko Urriko Azoka Nagusia ospatuko da datorren urriaren 8an. Lea-Artibaiko eskualdean urtean antolatzen den Abeltzain eta Nekazal Azoka garrantzitsuena dugu honako azoka hau. Aurten giro jator eta herrikoia izango da nagusi berriro ere Markinako kaleetan azoka hau Lea-Artibaiko baserritar zein bizilagunentzat ospakizun gune eta adiskideen topaleku aparta izaten baita.

Urriak 8an Markina-Xemeineraino gerturako diren azokazaleek Lea-Artibai eskualdeko baserriko produktuak erosteko aukera izango dute. Ekoizleak euren produktuen ezaugarriak eta euren beharraren berri emango diete erosleei aurrez aurre. Markina-Xemeingo Urriko Azokan erosgai egongo diren produktuak barazkiak, frutak, Idiazabal gazta, eztia, baserriko ogia, baserriko gozoak, arrain kontserbak, sagardoa, txerrikiak, ahatekiak, txakolina, eta barazki kontserbak, eta artisauen lanak izango dira, besteak beste.

Bestalde, eskualdeko abeltzainek euren ganadu buruak erakusgai izango dituzte animalien gunean.

Lea-Artibaiko abeltzainak

Behiak: 17 abeltzain eta 68 buru inguru

Idiak: 2 Abeltzain eta 4 buru

Zaldiak: 7 abeltzain eta 32 buru inguru

Ardiak: 7 abeltzain eta 126 buru

Aurten, Urriko Azokan Euskal Herriko Blond/Akitania arrazako Euskal Herriko III biga Txapelketa egingo da . Bertan Iparralde eta Hegoaldeko 21 baserrietatik eramango dira zazpi ataletan banatuko diren 70 biga blondak.

Aurtengoa hirugarren edizioa izango da, aurreko biak Iparraldeko Heleta herrian antolatu izan dira, baina aurtengoa Hegoaldera ekarri nahi izan dute.

Txapelketa goizeko 10etan hasiko da Markina-Xemeingo Ferialekuan eta animaliak adinaren arabera zazpi ataletan banatu eta lehiatuko dira. Ondoren sari bereziak ere aukeratuko dira, Txapelketako Biga Txapelduna, zerra onena eta Herrialde Txapelduna, azken honetan Lapurdi, Behenafarroa, Bizkaia eta Gipuzkoako taldeak parte hartuko dute.

Behi, idi, zaldi eta ardiez gain, bertatik bertara Euskal Herriko arrazetako hainbat abereen erakustaldia izango da. Azokak izango dituen sektore desberdinetan gainera, artisau produktuak eta baserri tresnak salgai eta erakusgai izango dira.

Aurten nobedade modura, Idiazabal gazta, Bizkaiko txakolina, Bizkaiko sagardoa eta Baserriko ogiaren kata eta lehiaketak izango dira eguerdiko 12:30tatik aurrera. Gerturatzen diren azokazaleek megafonia bidez epaimahaiaren azalpenak eta produktuak kontsumitzeko gomendioak entzuteko aukera izango dute.

Beste nobedade bat Karmengo plazan izango da, motozerrarekin egur eskulturak egingo dituen aditu bat izango da. Ondoren motozerren lehiaketa bat ere egingo dute egurrak ebakitzen.

Bertsolarien eta trikitilarien kalejirak eta doinuek giroa alaituko dute azoka guneetan. Bertsolariek eguerdiko 12:00ak aldera udaletxeko balkoitik kantatuko dute.

Azoka goizeko 10:00tatik arratsaldeko 17:00ak arte izango da zabalik.

Markina-Xemeinera hurbilduko den jendeari gune aproposa prestatu diogu eguna igarotzeko. BBK/Kutxabank Gizarte Ekintzaren Sailak 58 stand jarriko ditu ekoizleek salmenta zuzena egiteko. Guztira 33 dira herrira hurbilduko diren ekoizleak euren produktuak zuzenean saltzeko, besteak beste:

• 5 Gaztagile (ardi, ahuntz eta behi gaztak).

• 7 Ortugile/frutagile

• Arrain kontserben ekoizle bat.

• Garagardogile bat

• Gilda ekoizle bat.

• 4 Okin.

• 4 gozogile.

• Ahate produktuen ekoizle bi.

• Eztigile bi.

• Baserriko Hanburgesen ekoizle bat.

• Baserriko okela

• Txerrikietan bi ekoizle.

• Sagardogile bi.

• 3 Txakolin ekoizle.

• Mermelada eta Barazkien kontserba ekoizle bi.

• Loreen Mintegi hiru.

Horretaz gain, azoka gunean artisauek, baserri tresnen saltzaileak eta elkarte batzuek ere beraien produktuak izango dituzte erakusgai eta salgai.

• 17 artisau (Euskal pilotak, zeramika lanak, larrua, egurra, bitxiak, harria, zesteru lanak, artilea.....)

• 6 saltzaile Baserri Tresna, makila eta behientzako tresneria arloetan.

• IZARBIDEAN elkartea.

• ZABALTZEN-SARTU elkartea.

Azoka honen antolakuntza aurrera eramateko BFAko Nekazaritza saila, BBK/Kutxabank eta Lea-Artibaiko eskualdeko udalerrien diru laguntzak jasotzen ditugu.

Lea-Artibai Landa Garapeneko Alkarteak aipamen berezia egin nahi die antolakuntza aurrera eramateko lan eskerga egiten dute eragile guztiei: Udaletako brigadak, herriko bolondresak aurreko egunetan eta bereziki egun horretan egiten duten lanagatik.

Informazio honekin batera, Lea-Artibaiko Urriko azoka nagusira etortzeko gonbita helarazi nahi dizuegu. Eguraldiak lagun, egun zoragarria izan dezagun.

Asteazkena, 2016ko Irailaren 28(e)an 07:33

Baserri hondakinen gaikako bilketa DIBAN eta MIBAN

Irailaren 28 eta 29an Durangaldean eta Lea-Artibain baserri hondakinen gaikako bilketa burutuko da MIBA eta DIBA kooperatibetan. Bertan hondakin fitosanitarioak eta zoosanitarioak jasoko dira.

Baserrian sortzen diren hondakin berezien birziklatzea ezinbesteko da gure lurra babestu eta zaintzeko. Irailean Urkiola eta Lea-Artibai Landa Garapenerako Alkarteek baserri hondakinen gaikako bilketa burutuko dute Durangaldea eta Lea-Artibai eskualdeetan.

Jasoko diren gaiak: artzain elektrikoen pilak; ongarri eta fungiziden ontzi hutsak; xiringak eta hondakin zoosanitarioak.

Hondakinen bilketaren egutegia

Hondakin fitosanitarioak eta zoosanitarioak irailaren 28 eta 29an jasoko dira Markina-Xemeingo MIBA kooperatibaren egoitzan bezeroen arretarako ordutegian. Baita ere Durangaldeko DIBA kooperatibaren egoitzan Abadiñon egun berdinetan.

Bestalde, plastikoen (negutegien eta belar-siloen plastikoen) bilketarako izen emateko egunak: urriaren 10etik 14ra izango da, 946203611 telefonoan.

Izena eman eta gero garraioa pasako da baserri edo ustiapenetik plastikoak jasotzera urriak 20an Durangaldeko baserrietatik eta 18an Lea-Artibaiko baserrietatik hurrenez hurren.

Izena eman barik ez dira baserrietan plastikoak jasotzen.

Lurrak baserrian sortzen diren hondakin berezien birziklatzearen beharra du.

Informazioa eta izen ematea:

946203611 telefonoan.

Posta elektroniko honek spam-aren aurkako babesa dauka. Javascript-a aktibatu beharra dago ikusi ahal izateko

Posta elektroniko honek spam-aren aurkako babesa dauka. Javascript-a aktibatu beharra dago ikusi ahal izateko

Ostirala, 2016ko Maiatzaren 20(e)an 09:37

Artisau, elikadura eta landare azoka Mañarian

Datorren igandean, maiatzak 22an Mañarian ospatuko dute XXI. Artisau, elikadura, eta landare azoka. Gainera, aurten XX. edizioa ospatuko dute baita ere Azpi Gorri ahuntzaren azoka monografikoa. Igandean izango da Mañarian zer ikusi eta zer erosi. Giroa aparta, bertako produktuak, artisautza, landareak eta baserriko abereak. Animatu Mañarira gerturatzen. 

Ostirala, 2016ko Maiatzaren 20(e)an 09:13

Jan Alai pintxoen jaialdia Amorebieta-Etxanon

Amorebieta-Etxano pintxo zaleen topagune bihurtuko da eguaztenetik domekara. Jan Alai pintxo lehiaketan 44 jatetxe edo tabernek parte hartuko dute eguaztena maiatzak 25etik 29ra bitartean.

Aurten ere Jan Alai lehiaketa herriko pintxorik onena aukeratzeko lehiaketa bat baino gehiago da. Osagai askodun menua da. Herriko taberna edo jatetxeentzat erronka bat da; herritarren dastamena dantzan jarriko duen zapore mazedonia mokatu gutxitan batzea dute helburu. Epaimahaiak erabakitako hamar pintxorik onenen rankingean sartzea ere urte osorako prestigioa da. Lehiaketak pizgarri ekonomiko lez ere funtzionatzen du. Herritar eta pintxo zaleentzat, aldiz, serio hartzen duten hitzordua bihurtu da. Nork bere dastamena aditurik onenentzat duela, urterik urtera gero eta gehiago dira pintxo tourra egin eta puntuatzera animatzen direnak.

Aurten 44 taberna edo jatetxek parte hartuko dute lehiaketan nork bere pintxoarekin. Sei gunetan banatuta egongo dira: bakoitzean 9 taberna. Epaimahaikideek pintxo denak probatuko dituzte domekan, 20:00etan, Zelaieta zentroan egingo den sari banaketan onena saritzeko. Irabazleak 1.000 euro jasoko ditu eta 10 pintxorik onenen zerrenda ere jakinaraziko dute. Herritarrek, gutxienez, 18 pintxo probatu behar dituzte euren bozketak balio dezan: gune bakoitzeko hiru. Gainera, zerbitzaririk onena ere aukeratu ahal izango dute.

Eguaztenean 19:00etatik 22:00etara egingo dute lehiaketa; eguen, bariku eta zapatuan, berriz, goiz zein arratsalde: 12:00etatik 15:30era eta 19:00etatik 22:00etara. Pintxoak dastatzeko azken aukera domekan izango da, 12:00etatik 15:00etara.

 

Informazio Iturria:  www.amorebieta-etxano.eus

<< Hasi < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Bukaera >>
2 orrialdea 17-koa

logooiz

Gertakaririk gabe

Buletina

Eguraldia