Oiz Egin

TEL. 94 620 36 11
info@oizegin.com



Example of Category Table layout (FAQs/Languages category)
Ostirala, 2017ko Apirilaren 21(e)an 13:40

Domekan Landare eta Lorezaintza azoka Garain

Garaiko Udalaren, Urkiola Landa Garapenerako Alkartearen eta Trumoitte Alkartearen eskutik, Garaiko udalerrian V. Landara eta Lorazaintza Azoka ospatuko da datorren apirilaren 23an. Orain bost urte jaio zan azoka honek euki dauan arrakasta handia barritu gura dau aurtengo bere laugarren edizinoan, giro jator eta herrikoian murgilduta, landara eta lorazaintzako herriko eta kanpoko zaleen topalekua finkatzen.

Apirilak 23an Garaiko herrira gerturako diran azokazaleak Euskal Herri osoko Mintegien landarak/lorak, lorazaintzako lanabesak eta baserri tresnak ikusteko eta erosteko aukera izango dabe. Mintegiek eta Lorazaintza enpresek euren produktuen ezaugarriak eta euren beharraren barri emongo deutsee erosleei aurrez aurre. Garaiko azokan erosgai egongo diran produktuak sasoiko loreak, iratzeak, kaktusak, landara txikiak, lorazaintza lanabesak, egurra eta loreak uztartzen dituzten artisauak, lore naturalez eginiko bitxiak, baserri tresnak, produktu ekologikoak eta produktu fitosanitarioak izango dira besteak beste.

Bestalde, eskualdeko 3 baserritarrek Durangaldeko baserriko produktuak dastatzeko eta erosteko aukera emongo dabe. Azokan erosgai egongo diran produktuak, Idiazabal gaztaia, baserriko ogia, euskal pastela, sagardaoa eta txakolina izango dira.

Aurtengo urtean erosketetarako zaindegi edo kontsigna zerbitzua egongo da. Azokazaleek erosketak kontsigna batean gorde ahal izango dituzte azoka giroaz gozatzeko eta etxera joateko momentuan hasieran eman zaien ticketarekin erosketa bueltatuko diote. Azoka gunean zehar erosketak kontsignara eramateko laguntzaileak egongo dira. Kontsigna hau erabiltzen duten erosleen artean 2 pertsonentzako bazkaria (100€) zozketatuko da Garaiko 3 jatetxeetako batean. (irabazleak aukeratuko du non jan ).

Azoka guneak musika doinuez alaituko dira eta horrez gain herriko bolondresek eta Trumoitte Alkarteak herriko bolatokian eurek egindako pintxoak saltzen eukiko dabez. Pintxo honeek jaten laguntzeko edariak be zerbitzatuko dabez.

Azoka goizeko 10:00tatik eguerdiko 14:00ak arte izango da zabalik.

11:00etan Lorezaintzaren inguruan Amaia Odriozola, Karabeleko etxaldeko nekazaria adituaren eskutik hitzaldi bat egongo da. Hitzaldia "Errotazioak eta txandaketak ortuen eta Bioaniztasunaren garrantzia" izango da. Bertaratutakoek jasotako gomendioak ortuan erabili ahal izango dituzte. Galderak egiteko aukera izango da.

Garaira hurbilduko dan jendeari gune aproposa prestatu deutsagu eguna igarotzeko. Guztira 22 dira herrira hurbilduko diran ekoizle zein landara edo lorazaintza enpresak euren produktuak zuzenean saltzeko, besteak beste:

• 14 landare/lore enpresa: lorategi, lore ornamentalak, fruta landarak, lora naturalez eginiko bitxiak, jateko haziak eta landara sikuak, kaktusak, orturako landarak, fruitu txikien landarak...

• 2 lanabes enpresa: makinaria, eskuko tresnak, ortu eta lorategirako gaiak eta animali txikientzako gaiak

• Egurra eta loreak uztartzen dituzten artisau bi

• Lorezaintzako aditu bat

• Gaztagile bat.

• Sagardao eta txakolin ekoizle bat.

• Okin eta gozogile bat

Garaiko Udalak eta Urkiola Landa Garapeneko Alkarteak eta Trumoitte Kultur Alkareak aipamen berezia egin nahi deutse antolakuntza aurrera eroateko lan eskerga egiten dabe eragile guztiei: Herriko Nagusiei, Udaleko brigada/langileei, eta herriko boluntarioei aurreko egunetan eta bereziki egun horretan egiten daben lanagaitik.

Informazino honekin batera, Garaiko Landara eta Lorazaintza azokara etortzeko gonbita helarazo nahi deutsuegu. Eguraldiak lagun, egun zoragarria izan daigun.

Oharra: Edozein zalantza argitzeko Urkiola landa Garapenerako Alkartzeagaz edo Garaiko udalagaz harremanetan jarri zeinkie.

Kontaktuak:

Garaiko udala: 94 681 63 93

Urkiola Landa Garapenerako Alkartea: 94 620 36 11

%-n argitaratua Albisteak
Astelehena, 2012ko Martxoaren 19(e)an 10:55

MERIOAREN IBILBIDEA DURANGALDEAN

Merioaren ibilbidea Gerediaga Elkarteak 2010. urtean sortutako ibilbidea da  Durangaldeko gaztetxoek egun bateko irtenaldian eskualdeko iragan historikoa eta sozio-politikoa ezagutu zezaten. Durangaldeko Merinaldearen historian barneko ibilbideari hasiera emango diogu, hots, Durangaldeko eskualdean barne.

Ibilbidea Garaiko Momoitioko San Juan baseliza hasten da. Bertan XVI. mendeko baseliza, kofadrien hastapenak, erdi aroko hilerria eta Durangaldeko ikuspegi hunkagarria ezagutuko ditugu. Momoitiotik behera eskumarako bidea hartuz, Garaiko herrira iritsiko gara. Bertan ikustea merezi dute udaletxea, elizak, eta Durangaldeko panoramika. Garaiko frontoian pilota partidua jokatzeko aukera ematen digu; eta ondoren, bertako taberna eta jatetxeetan mokadu bat hartu indarberritzeko.

2.012-02-18 226

 Abadiñoko bidea hartuz, mendian behera Gerediaga auzora iritsiko gara. Errepidearen eskumara, Gerediagako Batzarraren parlamentua topatuko dugu. San Salbatore eta San Klemente baselizaren atarian harri zirkulua eta gurutzadura daude. Antzina  Merinaldeko batzarrak ospatzen ziren bertan. Gerediagatik Durangaldeko ikuspegi zoragarriaz gozatuko dugu.

Gerediaga utzita, Traña-Matiena auzo urbanoa igaro eta Astolako auzoan Astolako Auzitegi etxea aurkituko dugu, XVI. mendeko Zubiaurre Etxea.  Teniente korrejidorearen etxea, ohiko batzarrak egiteko tokia, agiriak gordetzeko tokia, justizia egiteko lekua, kartzela eta abarrerako egoitza.

muntsaratz dorrea argazkia

Astolatik Abadiñoko Zelaieta auzotik igaro eta Muntsaratz auzora iritsiko gara. Hemen Muntsaratzeko Dorre ikaragarria topatuko dugu, familia handi baten botere lekuko. XVII. mendearen erdialdeko eraikin erraldoi karratua, goian galeria italiarrak ditu. Bizkaian gordetzen den dorretxerik ederrenetarikoa da. Kalitate Fundazioaren egoitza egun.

Horma sendoen kanpokaldean Muntsaratz leinuaren armarria eta dorrera sartzeko ate ikaragarria azpimarratzekoak dira.

Hemendik, Elorrioko bidea hartuz Etxeberriako San Agustin elizara iritsiko gara. XI-XII. mendean eraikitzen hasi zen eliza da hau. Gaur eguneko eraikina zaharragoa da XVI. mendekoa. Elizpean San Martin kapera eta Durangoko kondeen hondar momifikatuak dituzten sarkofagoak daude. Bestalde, elizaren barruan erretaula platereskoa, horma irudiak eta estilo erromanikodun zenbait harlanduz, denak XII. mendekoak.

12-Foto-del-dia 082 800txikia

 Amaitzeko, eskualdeko hiribildurik ederrenetarikoan bukatuko dugu irtenaldia, Elorrion, hain zuzen ere. Merezi du ikustea Sortzez Garbiaren eliza XV-XVI; Igartza Jauregia (XVII); Arabio Jauregia (XVI); Arriola Jauregia (XVII); Tola-Urkizu Jauregia (XVII); Kurutziaga (XVI); Santa Ana komentua (XVII) eta Kurutzea (XVI), besteak beste. Elorrioko hiribildua, alde zaharra bera da monumentu itzela. Ibilbidearen bukaeran, Elorrioko tabernetan giro jatorrean pintxoak eta edariak dasta ditzakegu. Baita ere herriko edozein jatetxean bertako produktuez eginda bazkari ederraz goza dezakegu.

Ondo ibili eta On egin!

Merioaren Ibilbidea Durangaldean

Ruta del Merino

%-n argitaratua Ibilbideak Rutas
Ostirala, 2012ko Martxoaren 16(e)an 10:44

Momoitioko San Juan baseliza Garain

Momoitioko San Juan baseliza Garain kokaturik dago. XII. mendeko baseliza dugu hau, Durangaldeko baselizarik zaharrenetarikoa da. Oin angelu zuzenadun harrizko baseliza da. XVIII. mendean elizari sakristiaren gela gehitu zioten.

Baselizaren barrukaldean San Juanen irudia gordetzen da, bai eta kanpoaldeko nekropolian burutu ziren indausketa arkeologikoetan topatu ziren hainbat altxor ere (estelak, harriak, besteak beste).

Baseliza xarmangarri hau haritzez eta arteez inguraturik dago. Kokagune ezinhobea du baselizak. Bertatik dugun ikuspegia paregabea da. Momoitioko San Juan balkoi batean kokaturik dago, eta esango genuke gunea Durangaldeko balkoia dela. Behatoki honetatik Durango, Irreta, Abadiño eta Durangaldeko mendien ikuspegi ikaragarria dugu. XX. mendearen hasieran ikuspegi honetatik Zubiaurre margolari anaiek hainbat margolanak burutzeko inspirazio iturri izan zen. 

Momoitioko Erdi Aroko Nekropolia

Nekropolia baselizaren inguruan kokatzen da. Adituek IX y X. mendetan kokatu dute. Nekropoli hau Durangaldeko kristautasuna iritsi zeneko lehenengo aztarna da.  Nekropolia hilarri desberdinek osatzen dute. Hilarrietan, bertan hilobiratu zituzten garaitarren familia izenak grabaturik ageri dira: Aostarri, Hoitarri, Munnio, Sempronio edo Anterazoni abizenak.

Baselizaren barruan nekropolian aurkituriko hainbat aztarna ikusgai ditugu kanpotik.

Nekropoliaren indausketek eta bertatik atera den informazioa, mugarria izan da historialarientzat Erdi Aroko Durangaldea hobeto ezagutzeko.

IX. Momoitioko San Juan baselizaren inguruan itxura borobila eta eliptikoa zuten etxolak egon ziren. Antzinako eraikin hauek egurrez eta buztinez egiten ziren. Etxola hauetan nekazariak eta abeltzainak bizi ziren. Hauek, gertuko larretan abereak zaindu eta soroak ereiten zituzten. Gainera, herrixka hauetako bizilagunek merkatuan salerosten zituzten euren produktuak eta hargintzan trebatuak ziren.

Baseliza herrixka kristauaren topalekua zen, eta bere inguruan hilerria eraiki zen. 

Garai

Txangoak Garai

Asteazkena, 2012ko Urtarrilaren 18(e)an 13:21

Garai

Garai Bizkaiko landatar herri txikia da, Durangaldeko iparraldean kokatutakoa. Xarman beteriko herria da Garai, Oizen magaletan atseden hartzen du patxadaz. Bertako begiratokitik Durangaldeko ikuspegi paregabea ikus dezakegu: Anboto, Durangaldeko Haitzak eta Aramotz mendilerroa, besteak beste. Zubiaurre anaiak margolari ospetsuen atseden eta inspirazio tokia izan zen Garai.

Garairen lurrak oso zabalak dira, baina bere herrigunea oso txikia da. Garain nagusi dira larreak, basoak eta baserriak. Auzoetako baserriek herriari izaera eta edertasun liluragarria eskaintzen diote. Gaur egun, oraindik ere baserri hauetan nekazaritza eta abeltzaintza lantzen dute baserritarrek. Hauei esker, Euskal Herriko baserri inguru ederrenetako bizirik mantentzen da.

Garairen sorrera Bizkaiko Lautadan kokatzen da, Durangaldeko gainerako hiribilduak bezala. Erdi Aroan Garaik Durangaldeko Merinaldeko Gerediagako Batzarretan parte hartzen zuen eta seigarren eserlekua betetzen zuen.

Garai herria bi auzo nagusi ditu: San Juan eta San Miguel auzoak. San Miguel auzoa herriaren herrigunea da. Bertan udaletxea, elizak, kultur etxea eta balore historikodun eraikin batzuk topa ditzakegu.

Garaiko herrigunea bisitatzerakoan lasaitasunaz, ikuspegi txundigarriaz, paisaiaren edertasunaz eta bere monumentuez gozatuko dugu. Garaiko elizak biak dira XVI mendekoak: San Juan Bautista y San Miguel elizak. Garaiko udaletxea, aldiz, XVIII. mendeko arkudun harrizko baserria dugu.

Herrigunetik Goiuriako bidea jarraituz, Momoitio San Juan eliza bisita dezakegu. Baseliza hau XII. mendekoa da, eta bere atarian Erdi Aroko nekropolia aurkitu dute historialariek. Berrezkuratu diztuzten hilarri batzuek, IX eta X. mendekoak dira.

Handik gertu, Santa Katalina ermita topatuko dugu XVIII. mendeko baseliza ederra. Garaiko aztarnarik zaharrena Trumoitte gotorleku zaharraren arrastoak dira, kristo aurretik 1.500 urtekoa.

Garai herriaren ondare baserri ugari ederrak, Garatikua jauregia (XVI) eta Etxeitako Artea zuhaitz babestu paregabea. Garaitarrek diotenez, Etxeitako arteak 300 ardiez osaturiko artaldea gorde al du bere itzalpean.

Garaitarrentzat urteko arorik bereziena uda partean da. Uztailan jaiak ospatzen dira Santiago egunean. Garaiko herritarrak zuzen gordetzen dituzte bertako ohitura zaharrak eta folklorea. Uztailak 25ean, Santiago egunean, Garaiko dantzariek Ezpatadantza, Gernikako Arbola dantza, Dantzari dantza, Agintariena eta Ikurrin dantza dantzatzen dute udaletxe plazan.

Durangaldean topa dezakegun gunerik ikusgarri eta liluragarrienetako da Garai. Zubiaurre anaiek margolaritza kostunbrista landu zuten bertan igarotako uda sasoietan. Euskal kultura, paisaiak, baserritarrak eta betiko jaiak izan zituzten lanerako inspirazio iturri Zubiaurretarrek Garain.

www.garaikoudala.org

%-n argitaratua Durangaldea

logooiz

Gertakaririk gabe

Buletina

Eguraldia