Oiz Egin

TEL. 94 620 36 11
info@oizegin.com



Example of Category Table layout (FAQs/Languages category)
Asteazkena, 2017ko Urriaren 11(e)an 12:48

Lea-Artibaiko Urriko Azoka Nagusia zapatuan

 LEA-ARTIBAIKO URRIKO AZOKA NAGUSIA 2017

Lea-Artibai Landa Garapenerako Alkartearen eta Lea-Artibaiko udalerrien eskutik, Markina-Xemeinen XXXV. Lea-Artibaiko Urriko Azoka Nagusia  ospatuko da datorren urriaren 14an. Lea-Artibaiko eskualdean urtean antolatzen den Abeltzain eta Nekazal Azoka garrantzitsuena dugu honako azoka hau. Aurten giro jator eta herrikoia izango da nagusi berriro ere Markina-Xemeingo kaleetan azoka hau Lea-Artibaiko baserritar zein bizilagunentzat ospakizun gune eta adiskideen topaleku aparta izaten da.

Urriak 14an Markina-Xemeinera gerturako diren azokazalek Lea-Artibai eskualdeko baserriko produktuak erosteko aukera izango dute. Ekoizleak euren produktuen ezaugarriak eta euren beharraren berri emango diete erosleei aurrez aurre. Markina-Xemeingo Urriko azokan erosgai egongo diren produktuak barazkiak, frutak, Idiazabal gazta, eztia, baserriko ogia, baserriko gozoak, arrain kontserbak, sagardoa, txerrikiak, ahatekiak, olioa, txakolina, eta barazki kontserbak, izango dira  besteak beste.

Aurtengo urtean, Urriko Azokan Euskal Herriko Blond/Akitania arrazako Euskadi Txapelketa ospatuko da. Guztira Erkidegoko 7 abeltzain izango dira eta 107 abelburu lehiatuko dira atal ezberdinetan.

Bestalde, eskualdeko abeltzainek euren ganadu buruak erakusgai izango dituzte animalien gunean.

Behi, idi, zaldi eta ardiez gain, bertatik bertara Euskal Herriko arrazetako hainbat abereen erakustaldia izango da.

Azokak izango dituen gune desberdinetan gainera, artisau produktuak eta baserri tresnak salgai eta erakusgai izango dira.

Aurtengoan bigarren urtez jarraian karmengo plazan motozerrarekin egur eskulturak egingo dituen aditu bat izango da. Ondoren motozerren lehiaketa bat ere egingo dute egurrak ebakitzen.

Bertsolarien eta trikitilarien kalejirak eta doinuek giroa alaituko dute azoka guneetan. Andoni Egaña eta Iratxe Ibarra bertsolariek eguerdiko 12:30ak aldera udaletxeko balkoitik kantatuko dute.

Azoka goizeko 10:00tatik arratsaldeko 17:00ak arte izango da zabalik.

Markina-Xemeinera hurbilduko den jendeari gune aproposa prestatu diogu eguna igarotzeko. BBK/Kutxabank Gizarte Ekintzaren Sailak 64 stand jarriko ditu ekoizleek salmenta zuzena egiteko. Guztira 36 dira herrira hurbilduko diren ekoizleak euren produktuak zuzenean saltzeko, besteak beste:

 

Horretaz gain, azoka gunean artisauek, baserri tresnen saltzaileak eta elkarte batzuek ere beraien produktuak izango dituzte erakusgai eta salgai.

PLAZAKOLA (gorabide) egoitzako elkartea.

IZARBIDEAN elkartea.

ZABALTZEN-SARTU elkartea.

Aurtengo urtean ere dohaneko kontsigna zerbitzua eskeiniko da Markina-Xemeinera gerturatzen diren azokazaleentzako. Behin erosketak eginda azokaz gozatzeko aukera izango dute beraien erosketez arduratu gabe.

Horretaz gain azokan erosten duten erosleen artean azokako produktuekin otzara bat zozketatuko da. Erosleek euren erosketengatik errifa batzuk jasoko dituzte saltzaileen eskutik eta errifa hauen zozketatik irtengo da irabazlea. Antolakuntza jarriko da Irabazlearekin harremanetan azoka amaitu eta ondorengo egunetan.

Azoka honen antolakuntza aurrera eramateko BFAko Nekazaritza saila, BBK/kutxabank eta Lea-Artibaiko eskualdeko udalerrien diru laguntzak jasotzen ditugu.

Lea-Artibai Landa Garapeneko Alkarteak aipamen berezia egin nahi die antolakuntza aurrera eramateko lan eskerga egiten dute eragile guztiei: Udaletako brigadak, herriko bolondresak aurreko egunetan eta bereziki egun horretan egiten duten lanagatik.

Informazio honekin batera, Lea-Artibaiko Urriko azoka nagusira etortzeko gonbita helarazi nahi dizuegu. Eguraldiak lagun, egun zoragarria izan dezagun.

Oharra: Antolakuntzak Posta elektroniko honek spam-aren aurkako babesa dauka. Javascript-a aktibatu beharra dago ikusi ahal izateko helbide elektronikoa jarri du martxan bertan nahi duenak azokari buruz idazteko. Hobetzeko asko dugu eta gustura asko jasoko ditugu zuen proposamenak, ekarpenak, ideiak, aldaketak, kezkak...

Edozein zalantza argitzeko Lea-Artibai landa Garapenerako Alkartearekin harremanetan jar zaitez.

Tel: 946203611 Posta elektroniko honek spam-aren aurkako babesa dauka. Javascript-a aktibatu beharra dago ikusi ahal izateko

%-n argitaratua Oiz egin
Asteazkena, 2017ko Maiatzaren 10(e)an 10:54

Garagardo Artisauen jaia Mañarian zapatuan

Mañariko Aste Kulturala azoka berri bategaz hasiko dute, maiatzaren 13ko zapatuan. Garagardo artisauen ingurukoa izango da. Artisau, elikadura eta landare azoka dagoeneko ezaguna denez, apustu berri bat egitea eta beste azoka bat egonkortzen saiatzea erabaki du udalak.

Mañariko plazan, garagardoa artisau-eran egiten duten hiru-lau postu egongo dira, 18:00etan hasita: Boga Garagardoak, Txorierri Garagardoak eta Etxeandia Garagardoak baiezkoa eman dute, eta baliteke laugarren bat ere etortzea. Edariari laguntzeko, food-truck edo janari furgoneta bi egongo dira: Sushia salduko du batek, eta bertoko haragiagaz egindako saltxitxa ogitartekoak besteak.

Zuzeneko musikak jai-giroa jarriko du. Arratsaldean Bazter Trio taldeak girotuko du plaza ingurua; ostean, Txapito Guzman eta Ibarrako Langostinuek taldearen doinu mexikarren txanda izango da.

Azokarako joan-etorria autoa hartu barik egin gura dutenek badute horretarako aukera. Udalak doako autobusak jarriko ditu Durangoko Madalenatik. Azokara joateko autobusak 18:00etan, 20:00etan, 21:00etan eta 22:00etan irtengo dira. Bueltarako autobus bi daude, 22:30ean eta 23:30ean.

Beste ekitaldi ugari ere badaude aste kulturalaren barruan. Esaterako, Toti Martinez de Lezeak eta Alberto Iñurrategik hitzaldi bana eskainiko dute maiatzaren 16an eta 17an, hurrenez hurren, liburutegi zaharrean, 19:00etan. Hilaren 18an, haurren herri kirolak izango dira plazan.

Iturria: Mañariko Udala eta www.anboto.org

%-n argitaratua Albisteak
Asteartea, 2017ko Martxoaren 21(e)an 12:29

GR 229 MIKELDI TRACK eta FITXA TEKNIKOA

GR 229 Mikeldiren Track GPX/KMZ formatoan eta 5 etapen fitxa teknikoak,  MIDE formatoan.

 

%-n argitaratua Ibilbideak Rutas
Ostirala, 2012ko Urriaren 19(e)an 12:11

Saltsan Katerin Durango

Katerin zerbitzu zabala eskaintzen duen ostalaritza enpresa.

Durangoko Kurutziaga kalean duen egoitzan zuzenean eros daitezke delicatessen janari eta edariak.

Gainera, Gastroteca berria du. Bertan, momentuak prestaturiko pintxoak, goi mailako sukaldaritzaren estilora buruturiko pintxoak. Gainera, ardo oneneki lagunduko ditugu hauek.

Ostegunetan, Eguen Saltsan eguna da. Eguen arratsaldetan pintxo eta ardoen eskaintza berezia izaten da Saltsan Katerin Gastrotecan.

%-n argitaratua Jatetxeak Restaurantes
Asteazkena, 2012ko Martxoaren 07(e)an 12:22

Zenarruza Monastegiko Aterpetxea

%-n argitaratua Ostatuak Alojamientos

logooiz

Gertakaririk gabe

Buletina

Eguraldia