Apirilak 17an , domekan, Landare eta Lorezaintza azokaren hirugarren edizioa antolatu zuten Garain. Eguraldia lagun izanik, azoka jendetsua izan zen Garain. Sekulako giro jatorraz gozatu zuten Garaira bertaratu ziren bisitari guztiak. Mota desberdinetako lore mintegiak, ongarri saltzaileak, nekazal tresna enpresak, inguruko bertoko produktuen ekoizle batzuk eta artisauak bertan izan ziren lorezaleen gozamenerako. Guztira 22 postuk osatu zuten Garaiko azoka koloretsua.
Antolatzaileek pozik agertu dira erabat eta datorren urteko edizioa ilusioz antolatzeko asmoz dira. Eskerrak luzatu nahi genieke Garaira gerturatu ziren guztiei.
Azokaren antolatzaileak Garaiko Udala, Trumoitte Elkartea eta Urkiola Landa Garapenerako Alkartea izan ziren.